IKUSI eta BEGIRATU
aditzen kideak:
|
BEHATU,
SO EGIN: begiratu |
|
BEGIRA-BEGIRA
EGON: Arreta handiz begira egotea |
|
IKUSMIRAN
EGON, IKUSMIRATU: inporta ez zaion zerbaitetara begira
egotea |
|
BEGIZTATU:
urrutiko zerbait begiz atzeman / zerbaiti begiratu bat eman |
|
BEGIZ JO:
Zerbait atsegin eta interesgarria ikusitakoan gogoan hartu |
|
MIATU,
ARAKATU, AZTERTU, IKERTU: Zerbaiten bila nonbait
arretaz begiratu. |
|
KIRIKA
EGIN, KIRIKATU: Disimuloz begiratu, inor ez ohartzeko
moduan, zirrikitu batetik edo |
|
ZELATAN
EGON, ZELATU: leku ezkutu edo apropos batetik zaintzen
egon |
Ordezka itzazu IKUSI
eta BEGIRATU aditzak:
-
Sartu berriak
axolagabeki begiratu zion tabernariari
-
Amak isil
isilik begiratu zuen erdi irekia zegoen atetik eta haurrak jolasean
ikusirik berriro joan egin zen
-
Liburu hori
azaletik ikusi dut
-
Gudari
zaharra zaintzen zegoen baserriko horma erorien artean etsaiak noiz
etorriko, eta halako batean hegazkin aleman bat ikusi zuen urrutiko
laino artean
-
Matildek
goitik behera begiratu zuen armarioa eta hala ere ez zuen osaba
Jeronimoren argazkirik aurkitu
-
Istripuaren
lekuan jende asko zegoen begira, baina inork ez zuen laguntzen
-
Entrenatzaileak
batetik bestera gelditu gabe zebilen jokalari gaztea ikusi zuen eta
hurrengo igandean ekipoan sartu zuen
-
Neska-mutilak
korrika sakabanatu ziren patioan nor bere txokoan ezkutatzera.
Bitartean Mirarik ozenki kontatzen zuen "bat, bi, hiru, lau…",
eta noizbehinka beso azpitik begiratu egiten zuen inor ez konturatzeko
moduan
-
Martin begira
zegoen telebistaren aurrean, aho zabalik deus ere esan gabe
-
Igeltseroak
pareta egiten ari zirelarik begira egoten ginen eskolako haurrak
denbora pasa
-
Aitorrek,
bestei jaramonik egin gabe, kapelu zabala zeraman neska bat ikusi zuen
eta haren atzetik ibili zen arrats osoan berarekin hitz egin nahian
-
Detektibeak
arreta handiz ikusi zituen bildutakoen aurpegiak
|