www.santurtzieus.com

ORDEZKAKETA 3

LAGUNTZA

ARIKETA GEHIAGO

UNITATEAK

Ariketa honetan lexikoa landuko duzu. Horretarako, JARRI aditza duten esaldi batzuk emango dizkizugu. JARRI aditzaren ordez beste bat ipini beharko duzu eta esaldi bakoitzean ezberdin bat ( esaldian, inoiz, zerbait aldatu beharko da, agian).

En este ejercicio trabajarás el léxico. Para ello te ofrecemos varias frases con el verbo JARRI. Deberás sustituir ese verbo por otro diferente en cada frase (puede ser necesario transformar un poco la frase, en algunos casos).

 

 

  1. Hara iristerakoan, patxada handiz jarri ginen lurrean

  2. Zuhaitzaren puntan jarri zen txoria

  3. Irakurri al duzu egunkariak jartzen duena?

  4. Gladioloak jarriko ditugu gure lorategian

  5. EROSKIren denda berria Santa Ana kalean jarriko da

  6. Propaganda aski jarri dute bazterretan

  7. Amak merkromina jarri dit zaurian

  8. Azkenerako horretara ere jarri nintzen

  9. Txostenean, barrenean, zenbat irabazten duzun jarri behar duzu

  10. Egun bat jarri genuen parranda egiteko

 

Zuzenketa-orria

  1. Hara iristerakoan, patxada handiz ESERI ginen lurrean

  2. Zuhaitzaren puntan PAUSATU zen txoria

  3. Irakurri al duzu egunkariak EKARTZEN duena?

  4. Gladioloak LANDATUKO ditugu gure lorategian

  5. EROSKIren denda berria Santa Ana kalean KOKATUKO da

  6. Propaganda aski ITSATSI dute bazterretan

  7. Amak merkromina EMAN dit zaurian

  8. Azkenerako horretara ere OHITU nintzen

  9. Txostenean, barrenean, zenbat irabazten duzun IDATZI behar duzu

  10. Egun bat IZENDATU genuen parranda egiteko