www.santurtzieus.com

ORDEZKAKETA 4

LAGUNTZA

ARIKETA GEHIAGO

UNITATEAK

Ariketa honetan lexikoa landuko duzu. Horretarako, EGON aditza duten esaldi batzuk emango dizkizugu. EGON aditzaren ordez beste bat ipini beharko duzu eta esaldi bakoitzean ezberdin bat ( esaldian, inoiz, zerbait aldatu beharko da, agian).

En este ejercicio trabajarás el léxico. Para ello te ofrecemos varias frases con el verbo EGON. Deberás sustituir ese verbo por otro diferente en cada frase (puede ser necesario transformar un poco la frase, en algunos casos).

 

 
  1. Pertsona asko egoten da elkarte gastronomiko horretan

  2. Bat-batean, inork espero ez zuen gertakari bat egon zen

  3. Festa giro alaian egon ginen

  4. Han urrutian dagoen txalupa gure aitarena da

  5. Bilbo gainean kutsadura laino handiak daude

  6. Antzerki saio horretan bost antzezlari daude

  7. Hori egitea zure esku dago

  8. Atxilotuen artean zazpi artista oso ezagun daude

  9. Ohitura zahar asko dago oraindik

  10. Eguraldi ederra dago

 

 

Zuzenketa-orria

  1. Pertsona asko BILTZEN DA elkarte gastronomiko horretan

  2. Bat-batean, inork espero ez zuen gertakari bat SUERTATU ZEN

  3. Festa giro alaian IGARO GENUEN

  4. Han urrutian IKUSTEN DEN txalupa gure aitarena da

  5. Bilbo gainean kutsadura laino handiak ZABALTZEN DIRA

  6. Antzerki saio horretan bost antzezlariK JOKATZEN DUTE

  7. Hori egitea zuri DAGOKIZU

  8. Atxilotuen artean zazpi artista oso ezagun AURKITZEN DIRA

  9. Ohitura zahar askoK IRAUTEN DU oraindik

  10. Eguraldi ederra EGITEN DU