
EGA:ATARIKO PROBA
2002-5-18
ENTZUTEZKO ULERMENA
LEHEN ATALA
1. Zer moduz bizi dela dio Mari Karmen Garmendia?
- Ahal duen moduan.
- Oso ondo bizi da.
- Nahiko makal bizi da aspaldian.
2. Ormaiztegira maiz joaten da?
- Gero eta gutxiagotan.
- Aukera duen guztietan.
- Astebururo joaten da.
3. Etxeko mutilari buruz, zer dio?
- Hiru seme dituela.
- Neskek ez zutela asko mimatzen.
- Hainbeste neskaren artean ongi zaintzen
zutela.
4. Jenio bizia omen zuen Mari Karmen Garmendiak?
- Ardurak eta heldutasunik ezak eragindakoa
- Inoiz baino jenio biziagoa du orain.
- Neba-arrebak gogaikarriak ziren eta.
5. Aitona-amonen etxean bizi izan zen...
- senideetan gazteena jaio arte.
- 16 urte bete arte.
- Aloņa jaio zenetik aurrera.
6. Non jaio zen Mari Karmen Garmendia?
- Beasaingo San Migel klinikan.
- Elkarrizketan hori ez da aipatzen.
- Ormaiztegin, bere gurasoen etxean.
BIGARREN ATALA
7. Telebista ikusi zuen lehenengo aldian,
Luchonen...
- Fabiola erreginaren ezkontza ikusi zuen.
- "Dialogo de Carmelitas" filma ikusi
zuen.
- nahiko gaizki ikusten zuen.
8. Zer dio Frantzian egin zuen lehenengo egonaldiaz?
- 15 urterekin egon zela han.
- Gizarte ezberdina ezagutzeko aukera izan
zuela.
- Gurasoek behartu egin zutela hara joatera.
9. Sukaldaritzako zaletasunaz, zer dio?
- Frantzian sortu zitzaiola.
- Frantzian garatu zuela.
- Ez duela batere zaletasunik.
10. Frantzian ezagutu zuenaren ondoren, entsaladari
buruz zer dio?
- Osagai berriak erabiltzen hasi zirela.
- Gerora hasi zirela jaten.
- Tomateari ardoa eta azukrea botatzen hasi
zirela.
11. Inmigranteei, zer dio?
- Gorde egiten zutela euren jatorria.
- Frantziara joan baino lehen ere ezagutzen
zituela.
- Egoera lasaian bizi zirela.
HIRUGARREN ATALA
12. Ardanza lehendakaria asko ezagutzen zuen?
- Ez zuen asko ezagutzen,noizbait ikusia bazuen
ere.
- Ormaiztegin izan zuen agurtzeko aukera.
- 1998ko ekainetik zuen ezaguna.
13. Non egiten zuen lan, Ardanzak deitu ziotenean?
- Gotzaindegian, Setien jaunarekin.
- Ormaiztegin, aitaren lantegian.
- Magisteritza eskolan.
14. Zertarako izendatu zuen hasiera hartan Ardanzak?
- Kultura sailburu izateko.
- Hizkuntz Politikaz arduratzeko.
- Kultura sailburu eta bozeramaile izateko.
15. Zenbat denbora egin zuen Ardanzarekin?
- Hamasei hilabete, gutxi gorabehera.
- Legealdia bukatu arte.
- Hamasei urtetik gora.
16. Zer kargu izan zituen Jaurlaritzan?
- Hizkuntza sailburu eta Kultura sailburu.
- Kultura sailburu eta bozeramaile.
- Hizkuntz Politikarako arduraduna, Kultura
sailburu eta bozeramailea.
ENTZUTEZKO ULERMENAREN AMAIERA
17. Liskarra liskarraren atzetik, ....... Lasatarren
etxean!
- ez da tenore
- ez da giro
- ez da betarik
- ez da paradarik
18. Unai erortzeko zorian ibili da. Aukeratu
baliokidea.
- Erori ez erori ibili da.
- Erortzeko ertzean egon da.
- Erortzeko unean egon da.
- Erortzen, ez erortzen ibili da.
19. Noizero joaten zara gurasoenera? Aukeratu
erantzun zuzena.
- Bi aste behin.
- Bi asteko behin
- Bi asterik behin
- Bi astero behin.
20. Jonek erraz izerditzeko joera du.Beraz, Jon oso
..... da.
- izerbera
- izerkaria
- izertza
- izerditzea
21. Medikuek z dute uste gaixoak txarrera egin....
- dezakeenik.
- daitezkeela.
- dezaketenik.
- ditzaketeenik.
22. Haserrea adierazteko: ...... Giltzak etxean
ahaztu ditut!
- Kaka ustela!
- Kaka-nahastea!
- Kaka-zaharra!
- Kaka madarikatua!
23. Non egongo ote dira gure lagunak? Aukeratu zuzen
dagoena.
- Nork al daki!
- Batek daki!
- Nik zer jakin!
- Batek jakingo!
24. Itzul ..... nire disko guztiak!
- zazikidazu
- iezazkidazu
- idazuz
- dizkidazu
25. Xabierrek, Anek eta Agurtzanek, zer osatzen
dute?
- Elkarlana
- Talde lana
- Lan taldea
- Auzolana
26. Joan zaitez Mirenengana eta, ....., eska
iezaiozu nire liburua! Aukeratu zuzena.
- bidenabar
- osterantzean
- baita ere
- ere bai
27. Benetako arazoa liburuan baino gehiago
liburuaren beraren merkaturatze-moduetan datza. Beste era batera esanda:
- Arazoa ez dago berez liburuan, baizik eta
liburua merkatura bideratzeko moduan.
- Liburuan dagoen benetako arazoa liburuen
merkatuan dago.
- Liburuen salmentan dago liburuen arazo
nagusia.
- Liburu merkatuen arazoa liburuan bertan dago,
saltzeko modua baino gehiago.
28. Ikerrek muzin egin die mahai gainean dauden
janariei. Hau da:
- Irrikaz begiratu die.
- Gogotsu ekin die.
- Aitaren batean irentsi ditu.
- Ez ditu jan.
29. Nola erori zen uretara?
- Arroparekin eta guzti
- Arropaz eta guztiz
- Arropa eta guzti
- Arropa eta guztiz
30. Oporretan ..... izan gara, Kanarietan.
- zerean
- zeretan
- zera
- zeratan
31. Nola irakurri behar da EAE
- Euskal Autonomia Erkidegoa
- Euskadiko Autonomi Elkartea
- Euskal Autonomiko Elkartea.
- Euskadiko Autonomiadun Erkidegoa
32. Ezagun da asko ikasi duela. Hurrengoak
baliokideak dira, bat izan ezik. Zein?
- Nabari da asko ikasi duela.
- Bistan da asko ikasi duela.
- Ikusia da asko ikasi duela.
- Antzematen da asko ikasi duela.
33. Aurten ez da askorik saiatu eta
ikasketetan........ ibili da, baina azkenean gainditu du ikasturtea.
Aukeratu egokiena.
- zirt-zart
- trikili-trakala
- dinbi-danba
- zipli-zapla
34. Interesatu, interesatzen.........., baina ez
............... batere kezkatzen.
- zait / zait
- nau / zait
- zait / nau
- dit / dit
35.Zein da zuzena euskara batuan?
- Hitzaldia Otsailak 7tik 12ra izango da.
- Abuztuko 24-an hasiko da.
- Bihar, martxoak 12, hasiko da.
- Martxoak 12an gertatu zen.
36. Argazki kamera galdu dut hor nonbait. Ba al
dakizu non den? Aukeratu erantzun
egokiena.
- Hor inon
- Ezta arrastorik ere
- Ezta jakin ere
- Inon ez dakit.
37. Errefrau elizkoi anitz, gehiegikeria ugariren
bilduma izanagatik, ezinda ukatu ingurunearen behaketan oinarritzen direla.
- Esaera zaharretan biltzen diren iritziek
inguruko gehiegikeriei erreparatzen diete.
- Ingurunearen behaketak elizaren gehiegikeria
anitz eragin zituen.
- Gehiegikeriak gehiegikeria, errefrau elizkoi
asko inguruaren ezagutzaren ondorio dira.
- Bilduma anitzek elizaren errefrauak eta
inguruaren behaketa uztartzen dituzte.
38. Guridiren musikarekin horixe gertatzen
da:...... Aukeratu jarraipen
egokiena.
- gero eta entzunago, gero eta zaleago.
- zenbat entzun, gehiago zaletu.
- zenbat eta entzunago, orduan eta ederrago.
- zenbat eta entzunago, geroago eta ederrago.
39. Bere onetik atera da hitz horiek entzutean.
Hau da:
- Bere onenak eman ditu.
- Bereak egin du
- Guztiz haserretu da.
- Erabat lasaitu da.
40. Zein da zuzena euskara batuan?
- Garaziko ostatu batetan ezagutu nuen nire
emazte Maddi.
- Ekainean dugu azterketa, ekainaren lauean hain
zuzen.
- Nire lagun batzu dira behin ere Euskal
Herritik kanpora inoiz joan.
- Gure arteko maitasuna betiko izatea espero
dut.
41. Zure erruz geratu naiz.... jende guztiaren
aurrean.
- lotsakor
- lotsaldi
- lotsati
- lotsagarri
42. Hori atsegina izan daiteke idazlearentzat, ez,
..........., irakurlearentzat.
- alegia
- ostera
- ordez
- hortaz
43. Garaiz etorriko zela esan zigun, baina.......
- ez zera!
- bai horixe!
- horixe baietz!
- bai zera!
44. Etxe honetatik itsasoa ere ikus daiteke
....... denean. Aukeratu hitz egokiena.
- ostadarra
- oskarbi
- hozkirri
- hozpera
45. Zein da zuzena euskara batuan?
- Artzain bezala joan zen Ameriketara.
- Bere gauzik onena kanpoko itxura da.
- Baloi banarekin inguratu zaizkigu.
- Alproja batean bihurtzeko bidean zaude.
46. Jo eta txikitu ez nauenean....
- pozik, txo!
- Zer demontre!
- Hara bestea!
- zakurren putza, motel!
47. Zer ordutan jartzen duzu iratzargailua?
- Ordu biak laurden gutxitetan
- Ordu biak laurden gutxitan
- Ordu bi laurden gutxietan
- Ordu bi laurden gutxitan.
48. Praka berriak erosi eta luze samarrak direnean
egin beharrekoa.
- Beheak hartu
- Barrenak hartu
- Behekoak laburtu
- Azpiak egin
49. Zein da zuzena?
- Taxiz itzuliko direla jakiteak asko lasaitzen
dit.
- Nire semea hain garaiz itzultzeak zeharo
harritu zidan.
- Mikelek ariketa gogorrak egitera behartzen
gaitu.
- Gazteei gehien kezkatzen diena langabezia da.
50. Gure herriko alkateak musikazale amorratua
bera- begi onez ikusi du areto berria egiteko proiektua. Hots:
- Gure herriko alkateari ondo iruditu zaio areto
berria egiteko proiektua.
- Gure herriko alkateak begiz jo du areto berria
egiteko proiektua.
- Gure herriko alkateak amorruz ikusi du areto
berria egiteko proiektua.
- Gure herriko alkateari begietara eman dio
areto berria egiteko proiektuak
51. Gogotik saiatu arren.... Aukeratu jarraipen
zuzena.
- ez neuzkan lagunik.
- ez neuzkan lagunak.
- ez nituen lagunik.
- ez neukan lagunik.
52. Euskara batuan, bakarra da zuzena.
- Ifarraldetik etortzen dira elurrak.
- Niri egin arazi didate lana.
- Hitz eginez konpontzen dira gauzak.
- Gauzik zailenak agindu dizkidate.
53. Igandeetan ere lan egitea proposatu digute
lantegian. Igandeetan lanera?
- Ezta pentsatu ere!
- Ez dut halakorik nahi ere!
- Bai eta zera!
- Baita hori ere!
54. Etorri zinetelakoan geunden. Aukeratu
baliokidea.
- Etorri zinetela ustetan geunden
- Etorri zinetelako ustea geneukan.
- Etortzekotan zinetelakoa uste genuen.
- Etorritak zeundetela pentsatzen genuen.
55. Txikitan euren kontu guztiak kontatzen .....
elkarri.
- zizkioten
- zitzaizkien
- ziren
- zizkien
56. Hori orain egunbatzuk gertatu zen. Hau da:
- Egun batzuk aurretik.
- Orain duela egun batzuk.
- Lehengo batean.
- Beste egunean.
57. Zein da euskara batuan zuzen idatzita dagoena?
- Nahi ta ez bete behar da textuare lehen atala
tintaz eta garbi.
- Herritar asko bizi dira behar izan larrian,
esate baterako etorkinak.
- Haragia ezezik, araina ere gustora jango nuke.
- Oro har, lana da gaurko gazteen arazorik
handiena, salbuespenak salbuespen.
58. Zein bikote dago zuzen?
- Bizkaiako, hamalaueko
- Kokotaraino, autobusaraino
- Ertzaren bat, plateraren bat.
- Abantailarik, zikinkeriarik
59.
Ez zuen pentsatzen kontatzen, baina hitzak
hizpidea dakarrenez.... Hortaz:
- Pentsatzen zuena kontatuko zuen, ez besterik.
- Pentsatze zuena hitz hitz kontatzeko asmoa
zuen.
- Ez zuen asmorik, baina azkenean kontatu egin
zuen.
- Azkenean ez zuen pentsatzen zuena kontatuko.
60. Hamabost urtetik gorako herritarren ......
ordenagailua dute etxean.
- % 41-k
- % 41k
- % 41ak
- % 41ek
61. Hizketan hasi orduko, gazteek burla egin
zioten Josuneri. Beste era batera:
- Iseka egin zioten.
- Goraipatu egin zuten.
- Men egin zioten
- Muzin egin zioten.
62. Gogoan al duzu ikasketa garaia? Aukeratu
erantzun zuzena.
- Izango ez dut, ba!
- Gogoratzen ez dudanean!
- Bai, gogoratzen dudala!
- Ene, gogoratuko ote dut!
63. Zein da zuzena?
- Arratsaldean etxean itxarongo zaitut
- Loteria tokatzen bazait Arzakenera gonbidatuko
dizut.
- arazo horrek ikaragarri kezkatzen nau.
- Goizean agurtu diot zuzendari berriari.
64. Bera konturatu gabe, norbaiti begira egon zer
egiten duen jakiteko:
- Ikertu
- Zelatatu
- Kukuka ibili
- Miatu
65. Zein da euskara batuan zuzen idatzita dagoena?
- Sahietsa.
- Lehioa.
- Lehiatu.
- Sahiakuntza.
66. Guggenheim museoko sarrera garesti ordaindu
beharra dago, baina...
- ederra da gero!
- nolako ederra dela!
- bai ederra hori!
- bada ederra!
67. Etxera sartu.... konturatu nintzen lapurren
bat ibilia zela. Zein da egokiena?
- ahala
- orduko
- heinean
- aurrean
68. Lagun on batek mesede egiteko esango balizu,
zer erantzungo zenioke?
- Bai, oraintxe egiten dizut.
- Egingo ez dizut, ba!
- Ezta gutxiagorik ere!
- Horixe egiten dizudala!
69. Airean joan da Madrilera lanpostu baterako
aukera izan dezakeela jakin duenean.
- Hegazkinez joan da.
- Berehala joan da.
- Ikaratuta joan da.
- Oso urduri joan da.
70. Adiskide bati edo hurbileko pertsona bati
zerbait eskaintzean, zein da egokiena?
- Ez da asko, baina...
- Zorrak zor, eta horra hor!
- Otoi, onartu opari hau!
- Tori, beste horrenbeste!
71. Ez da erraza lurralde eta ohitura berrietara
ohitzea baina urteen ..... edonor egoki daiteke.
- indarrarekin
- ohituraz
- urtez
- poderioz
72. Euskara batuan zein dago ondo idatzita?
- Erantzunkizun
- Errez
- Arrautza
- Lehun
73. Egoera zailetan neuk atera behar izaten
ditut.... Aukera jarraipen egokiena.
- babak eltzetik
- gaztainak surtatik
- egurrak labetik
- odolkiak lapikotik
74. Egia omen da Neuk ere donostiar ..... entzun
nien
- batzuei
- batzuri
- batzueri
- batzueei
75. Puntuazio-zeinuei dagokienez, aukeratu zuzena:
- Iparragirrek, herriaren sentimendua jasotzen
eta kantatzen bazekien horregatik, agintariek erbesteratu egin zuten.
- Iparragirrek herriaren sentimendua jasotzen
eta kantatzen bazekien. Horregatik, agintariek erbesteratu egin zuten.
- Iparragirrek herriaren sentimendua; jasotzen
eta kantatzen bazekien. Horregatik agintariek, erbesteratu egin zuten.
- Iparragirrek herriaren sentimendua jasotzen
eta kantatzen bazekien: horregatik, agintariek erbesteratu egin zuten.
76. Kaixo, Mari! Zer moduz? Aukeratu erantzun
okerra.
- Hementxe, egonean.
- Hil arte bizi!
- Tira!
- Sekula halakorik!
77. Zein da zuzena?
- Ariketa guztiak egiten lagundu bagenio ere,
gaizki egingo lituzkeen.
- Ariketa guztiak egiten lagunduko izan bagenio
ere, gaizki egingo zituen.
- Ariketa guztiak egiten lagunduko bagenizkio
ere, gaizki egingo lituzke.
- Ariketa guztiak egiten lagunduko bagenio ere,
gaizki egingo zituzkeen.
78. Zein da zuzena euskara batuan?
- Animalia batzuk negar egiten dute.
- Hainbat landareei usaina darie.
- Batzuentzat heriotza hasiera da, ez amaiera.
- Hainbat pertsonentzat eskola presondegia da.
79. Anaia txikiak txapeldunari irabaziko balio
pilotan, zer esango zenioke?
- Eutsi goiari!
- Besterik ez huen merezi!
- Hi haiz hi!
- Hori zorte hori!
80. Ez dabil, ba, beti kalkulagailu eske? Ba,.....
- eros dezala
- erostea bat!
- erosteko bat!
- eros bedi!
81. Jan ondoren batzuetan sentitzen den sabeleko
ondoeza.
- Triperrea
- Urdailerrea
- Bihotzerrea
- Ipurterrea
82. Etorriko zara afarira? Zein da erantzun
okerra?
- Bai, horixe!
- Jakina!
- Joango ez naiz, ba!
- Noski joaten naizela!
83. Nik ez dizut erraz bizkar emango; ........,
ahal dudan guztian lagunduko dizut.
- Baizik
- ez ezik
- betalde
- aitzitik
84. Zein bikote dago gaizki?
- Loreak zimeldu
- Odola xurgatu
- Malkoak xukatu
- Bilera ospatu
85. Gizakiok nekazari egin ginenean naturak zer
emango zain gelditu ginen, eguraldiaren menpeko eta urte-sasoien gatibu.
Bestela esanda:
- Gizakiok nekazari egitean eguraldiak menpean
hartu gintuen; ez ordea, urte sasoiek.
- Urte sasoien gatibu bihurtu ginen eta naturak
zer emango zain gelditu nekazari izateari uztean.
- Gizakiok nekazari egitean eguraldiaren eta
urte sasoien morroi bihurtu ginen.
- Naturak zer emango zain gelditu ginen eta
eguraldia menpean hatu genuen.
86. Aitak semeari, honek behar ez den gauzaren bat
egin duenean:
- Egindakoa egin duk, seme!
- Portatu haiz, seme!
- Egin beharrekoa egin ezak, seme!
- Hik egin duk egitekoa!
87. Zein dago oker euskara batuan?
- Bederatziak aldera etorriko dira.
- Bederatziak inguruan etorriko dira.
- Bederatzietan edo etorriko dira.
- Bederatzietan aldean etorriko dira.
88. Nagusiari idatzitako eskutitz baten amaieran
zer jarriko zenuke?
- Agur adiskide
- Txit zurea, agur.
- Adeitasunez, agur.
- Bihotzez, agur.
89. Zeinek du puntuazio egokia?
- Ez naute engainatuko: ez alajaina!
- Mirenek esan digu; Ondo ibili eta sarri deitu!
- Jonen Bermeoko lehengusuak, badatoz.
- Bi lagunek deitu didate: goizean, Anek;
eguerdian, Jonek.
90. Zergatik erosi duzu hain jaka garestia?
- Gogoak eduki ditudalako.
- Gogoak neuzkalako
- Zergatik bai
- Gogoak eman didalako.
91. Zein da zuzena?
- Hondartzarako bidean, gutxien uste genuenean,
euria hasi du.
- XX. mendeko teknikaren aurrerapenak
ikaragarriak izan direla ezin ditugu ukatu.
- Sagardoaren eta txakolinaren inguruko interesa
eta ardura gora zihoazten.
- Garcia Marquezek beste herriei azaldu nahi du
Colombiako bizimoduaren berezitasuna.
92. Gure herriak herri artean bere tokia behar
duen bezala, gure hizkuntzak ere berea aurkitu behar du hizkuntzen artean.
Bestela esanda:
- Gure herriak ez ezik guru hizkuntzak ere bere
tokia behar du.
- Gure herriak ez bezala gure hizkuntzak bere
tokia aurkitu behar du hizkuntzaren artean.
- Herriak bere tokia behar du herrien artean,
ez, haatik, gure hizkuntzak.
- Gure hizkuntzak nahiz herriak galdutako tokia
aurkitu dute.
93. Mikel oso ...... da izatez; baina, hala ere,
atzo Mirenek esandakoa ez du aintzat hartu.
- sinetsia
- sineskorra
- sinesgarria
- sinesterraza
94. Telebista ikusten ..... argia joan zen.
- ari ginela
- ari ginenez
- ari gineneko
- ari ginela batean
95. Denbora gurpil ahul bat besterik ez da eta,
beti berdina izan den ustea izan ez dezagun, ona da mugarriak jartzea.
Bestela esanda:
- Denbora beti berdina izan dela uste ez dezagun
egokia da mugarriak jartzea.
- Denbora gurpil sendoa izan ez arren, beti
berdina izan ez den ustea baztertzeko on da mugarriak jartzea.
- Denborari mugarriak jarri behar zaizkio beti
berdina izan dela pentsa dezagun.
- Denbora gurpil ahula dela uste izan dugu eta
komeni da mugarriak jartzea.
96. Aitorrek Jonek alde egitea nahi du:Zer esango
dio Joni?
- Aida!
- Utzidazu paketan!
- Utikan!
- Zapi!
97. Laurogei urte aldean eta, oraindik ere,
eltzekada galanta jaten du egunero.Zer esango zenuke?
- Hara, horrek lehengo lepotik burua!
- Jakina, zaharrago eta txarrago!
- Horrek ziria sartu ziguk guri!
- Jakina, zahartzaroaren ajeak!
98. Euskara baturako, soziolinguistikazko
arrazoien kariaz, hegoaldeko aldaera izan daiteke hobestekoa. Hortaz:
- Soziolinguistikazko arrazoiak direla eta,
euskara baturako hegoaldeko aldaera baztertu behar da.
- Euskara baturako, arrazoiak arrazoi,
hegoaldeko aldaera onartuko dute.
- Soziolinguistikazko arrazoiak direla eta,
euskara baturako hegoaldeko aldaera hobetsi beharko litzateke.
- Euskara baturako arrazoiak arrazoi, hegoaldeko
aldaera hobetsi behar da.
99. Oso lanpetuta dabil Maritxu. Hau da:
- lanak itota dabil
- ezin lanpetuta dago
- lanarekin sudur puntaraino dago
- lanarekin ezin gehiago dabil
100. "Alferra beti lantsu"...
- esan omen da
- esan ote
- esan ei da
- esan ohi da
ZUZENKETA-ORRIA