
EGA:ATARIKO PROBA
2002-9-21
ENTZUTEZKO ULERMENA
LEHEN ATALA
1. Mendizaletasunik ba zuen umetan?
-
Aparteko zaletasuna zuen haurtzarotik.
- Haurtzaroan aldapak ez zituen oso atsegin.
-
Txiki-txikitatik eskalatzaile amorratua izan da.
2. Eskalatzera urrutira joatea atsegin zuen?
-
Ez, nahiago zuen etxe inguruan ibili.
- Perdidora eta Pirinioetara maiz joaten zen
bere anaiarekin batera.
-
Bai, etxe inguruan ibiltzea baino nahiago.
3. Amazuloa izan zen?
-
Bai, oso ongi gogoratzen du.
- Hala esan badiote ere, ez du ondo gogoratzen.
-
Euren arreba hala izan bazen ere, bera ez.
4. Noiz hasi zen futbolean?
-
Mendian hastearekin batera.
- Mendian lehenago hasi zen futbolean baino.
-
Bere garaiko gehientsuenak bezala, oso umetan.
5. Nolako futbolaria izan zen?
-
Trebeziarik ez zuen,indarra bai.
- Indartsua bezain abila.
-
Itsu-itsua.
6. Zergatik utzi zuen futbola?
-
Jarraitzeko aukera handirik ez zuelako.
- Mendizaletasunak gehiago asetzen zuelako.
-
Mendizaletasuna eta futbola ezin zituelako uztartu.
BIGARREN ATALA
7. Hitz egin nahi al du Gasherbrumm II mendian gertatutakoaz?
- Inoiz ez du arazorik izan.
-
Arazorik ez du, baina ez du hitz egin nahi.
- Horrelako gauzei buruz hitz egiteko ez da
pertsona oso irekia.
8. Felixen pioleta eramango al du Annapurnara?
- Ez, oso ongi gordea du.
-
Agian eramango du.
- Ez du zalantzarik: eramango du.
9. Zein bide hautatu dute Annapurnara igotzeko?
- Errazena eta arrisku gabea.
-
Zailean eta arriskurik gutxien duena.
- Gailurrera iristeko zailena eta arriskutsuena.
10. Prestaketa-lanak luzeak izaten al dira?
- Bai, denbora luzea eramaten dute.
-
Gauza asko nahasten zaizkienez,oso prestaketa laburra egiten dute.
- Esperientzia handia dutenez, gero eta denbora
gutxiago behar izaten dute.
11. Mendiak ematen al du bizitzeko adina?
- Badira mendiak igotzetik bizi diren
profesionalak.
-
Mendia bere inguruko hainbat jarduerarekin lotu behar da.
- Mendiak berak bakarrik ez; beste kirol batzuk
ere egin behar dira.
HIRUGARREN ATALA
12. Zer dio eskaladaz?
-
Utzi samartuta zuten modalitatea berreskuratu dutela.
- Azken hamarkadan maiz egin duten modalitatea
dela.
-
Berak nahiago duela mendi handietan ibili, zortzi milakoetan.
13. Zer moduz konpontzen da kopiloto lanetan?
-
Tentsio uneak oso latzak izan ohi dira.
- Oso lan zaila da.
-
Bera saiatzen da ahalik eta ongien konpontzen guztiekin.
14. Kontabilitateari buruz zer dio?
-
Gastuak zuritzeko eskatzen diotenez., ongi apuntatu beharra izaten duela.
- Poliziak eskatzen diela.
-
Etxekoei gastuak txukun aurkeztea gustatzen zaiola.
15. Bidaietan poliziak eskupekorik eskatzen al die?
-
Berari tramiteak behar bezala egitea gustatzen zaio.
- Telefonoak legeztatu behar direnean soilik.
-
Ahal duten moduan moldatzen dira: iruzurrak, eskupekoak...
16. Musean jokatzeaz zer dio?
-
Espedizioetan dezente jokatzen dela.
- Berak noizbehinka jokatzen duela; gehienetan
begira egoten dela.
-
Bere anaia zenak jokatzen zuela.
ENTZUTEKO ULERMENAREN AMAIERA
17. Afaldu bai, baina ez dute euren platera
ere jaso. Aukeratu erantzun egokiena:
- Alfer-alferrak!
-
Alfer-alferrik!
- Alferrak halakoak!
-
Nolako alferrak!
18. Hurrengo esaldietatik zein da zuzena euskara
batuan?
-
Alkohol gehiegi edateak bere gibela kaltetzen ari da.
- Gatz asko ekarri dizkigu Estatu Batuetatik.
-
Jatetxe bertan jan genuen aurreko aldian ere.
- Norberak gustuko duenetik bizitzea zoragarria
da.
19. Asmoak hor daude; orain lanari ................
behar. Aukera ezazu erantzun egokiena.
- utzi
-
jardun
- oldartu
-
ekin
20. Sekulako poza hartuko .....................
berarekin joango .....................
- luke / bazina
- zuen / bazinake
- zukeen / bazinan
- du / bazinen
21. Izan al duzu inoiz
bizkarreko minik? Zein dago GAIZKI
- Noiz edo noiz izan dut.
-
Behin edo behin izan dut.
- Ez.Inoiz.
-
Behin izan dut.
22. Zer moduz, Jon? Zein da erantzun egokia?
-
Hementxe, ba, egonean!
- Hementxe, tiratzen!
-
Hementxe, jarraian aurrera!
- Hementxe, egoten!
23. Ez du egia aitortuko ...............bere burua estu ikusi arte.
- nahiz eta
-
hala ere
- harik eta
-
baizik eta
24. Familiaren ondasunen jabe egiten den pertsona:
-
Maizterra
- Oinordekoa
-
Dirujabea
- Senidea
25. Aurrerantzean gogotik egin beharko duzu lan: astean hamar ordu gehiago!
Aukeratu erantzunik egokiena.
- Baita zera ere!
-
Hori ere, jakina!
- Falta zitzaiguna!
-
Gozoa nago ni!
26. Pellok oporretan joan nahi zuen. Mirenek,
............, mendia gustukoago zuen.
-
bidenabar
- behinik behin
-
ostera
- bide batez
27. Bere mundualdia, berrogeita hemezortzi urtez luzatu zen, eta laurogeita
hamar urte bete ditu aurten bere heriotzaldiak.
Beste era batera esanda:
- Bidaiatzen 58 urte eman zituen eta 90 urtez
hil zen.
-
58 urtez ibili zen etxetik kanpo eta aurten hil da 90 urte zituela.
- 58 urtez bizi izan zen eta hil zenetik 90 urte
bete dira aurten.
-
Beste 58 urtez bizi izan zen munduan eta 90 urte izango lituzke orain.
28. Bere burua zuritu nahi izan zuen, baina ezin.
Zer esan nahi du?
-
Ez zuen arrazoirik aurkitu bere hutsegitea justifikatzeko.
- Ilea tindatu zuen, baina ez zitzaion zuri
geratu.
-
Makina bat denbora pentsatzen pasatu zuen, baina ezin burura etorri.
- Bere buruari kalte egiten saiatu zen.
29. Alaba bientzat ekarri zituen opariak: ................. liburuak eta
................... diskoak
- batentzat besteentzat
- batentzako bestearentzako
- batarentzat bestearentzat
- batarentzat besterentzat
30. Taniaren aldean lan asko egin du Junek.
Hau da:
-
Junek Taniaren ondoan lan egiten du.
- Taniarengatik ez balitz Junek ez luke
hainbeste lan egingo.
-
Bien artean lan asko egin dute.
- Junek Taniak baino lan gehiago egin du.
31. Nola idazten da 1.752 zenbakia?
- Mila eta zazpiehun eta berrogei eta hamabi.
-
Mila zazpiehun berrogeita hamabi.
- Mila zazpirehun berrogeita hamabi.
-
Mila zazpiehun eta berrogeita hamabi.
32. Hondakinak labe handi batean ............
dituzte.
-
ezereztatu
- erraustu
-
erretxindu
- xehatu
33. Musika jaialdira joan eta goizaldeko
....................etorri zitzaigun etxera.
- hirurak jota
-
hiruretan jota
- hiruretan pasa
-
hiruretatik pasa
34. Txakurrari zorriak ken .....................
eman dizut ukendu hau.
-
diezaiezun
- diezaiozun
-
diezazkiozun
- ditzazun
35. Hizkuntza gaelikoaren berpizte prozesuan gurasoen ausardia eta presioa
funtsezko gertatu dira. Beste era batera
esanda
- Gaelikoaren aldeko prozesuan gurasoen ausardia
eta presioa hutsaren hurrengo izan dira.
-
Gurasoen ekimena eta presioa funts gutxikoak izan dira gaelikoa berpizteko
orduan.
- Gurasoen ahalegin eta presioa funtsean geratu
dira gaelikoa berpizteko bidean.
-
Gurasoen kemena eta presioa garrantzi handikoak izan dira gaelikoa berpizteko
bidean.
36. Zerbait erabat ukatzeko:
-
Ezta ere!
- Bai, gero!
-
Bai zera!
- Ezta bat ere!
37. Bere burua idazletzat jo ez arren, liburu asko argitaratu ditu Ixiarrek
azken urteetan.
- Ixiarrek idazlea dela aitortzen du.
-
Ixiarrek ez du uste idazlea denik.
- Ixiarrek ez du libururik idatzi azkenaldian.
-
Ixiar idazlea da, baina ez du idazten.
38. Karmelek irrist egin eta belauna hautsi du
eskailerak ...
-
jaisten bitartean
- jaistean.
-
jaisten dela.
- jaistekotan.
39. Denen ahotan dabilen berria norbaitek ez jakiteak sortzen dizun harridura
adierazteko:
- Asko da, ba, zuk hori ez jakitea!
-
Hori ere jakin behar ez!
- Jakingo ez jakingo zaude oraingoan ere!
-
Harrigarria horren ezjakina izatea!
40. Euskara batuan hurrengo zerrendetatik bakarra da
zuzena:
-
erraz, umil, hasiera
- hasarre, bezala, igerri
-
Horregaitik, bildur. eskeintza
- Ihaz, zihur, hospital.
41. Gurasoekin haserretu ondoren, .................... egin ditu Jontxu
bihurriak!
- okerrak
-
deabruak
- gaiztoak
-
maltzurrak
42. Eibarko Datac etxea da lotura-lanak egiteaz
................ Zein da amaiera zuzena?
-
arduratuko duena
- arduratuko dena
-
arduratuko duenak
- arduratuko denak
43. Unaik bere hitz jan duelakoan gaude.
- Esan duenaz lotsaturik dagoela uste dugu.
-
Berak esandakoek kalte handia egin diotela uste dugu.
- Mikelek esandako guztiak irentsi dituelakoan
gaude.
-
Agindutakoa ez duela bete uste dugu.
44. Ondoko multzoetako batean hitz bat TOKIZ KANPO
dago. Zeinetan?
-
Hegaluzea, legatza, marrazoa, mihi arraina
- Astoa, mandoa, behorra, moxala.
-
Azeria, erbia, azkonarra, kaioa.
- Zozoa, txepetxa, belea, mirua.
45. Ba ................. daki horrek zer esaten duen?
- omen
-
ahal
- ote
-
ohi
46. Zein da ume koxkorra?
-
Hazi xamarra dagoena.
- Kosk egiten duena.
-
Kaskagogorra dena.
- Jaio berria dena
47. Zein dago zuzen idatzita?
- Iaz "Giza-Eskubideen Deklarazioaren"
50. urtehurrena ospatu zen.
-
Iaz "giza eskubideen deklarazioaren 50garren urtehurrena" ospatu zen.
- Iaz Giza Eskubideen Deklarazioaren 50.
urteurrena ospatu zen.
-
Iaz, "Giza-Eskubideen Deklarazioa"-ren 50garren urteurrena ospatu zen.
48. Azken egunean aurkeztu zuen proiektua. Zein dago
GAIZKI?
-
Doi-doi bukatu zuen.
- Adi-adi bukatu zuen.
-
Justu-justu bukatu zuen.
- Ozta-ozta bukatu zuen.
49. Noren antza du umeak? Diotenez, ...................... eman du.
- amatara
- amarentzat
- amara
- amarekiko
50. Alderdikideen arteko tirabirek sortutako ulermen-arazoek eragin dute
idazkariak negoziazio guztiak bere gain hartu izana. Hots:
- Alderdikideen arteko tirabirak direla eta, idazkariari gainera erori
zaizkio arazoak.
- Alderdikideen arteko konponezinak direla eta, negoziazioak idazkariaren
esku geratu dira.
- Negoziazio gogorrak dira eta horregatik hainbat arazo eta tirabira sortu
da idazkariarekin.
- Alderdikideek eragin dute idazkariak negoziazioetan arazoak eta tirabirak
izatea.
51. Edonori gerta ....................... hori, noski!
- diezaioke
- litzaioke
- dakioke
- ahal zaio
52. Ondorengo zerrendetako batek GAIZKI idatzitako hitz bat du:
- Zeharo, arotz, oihan, hurbil.
- Garrantzitzu, itsu, hausnartu, mehar.
- Alfer,leize, estu, umore.
- Haran, lehor, ergel, deiadar.
53. Bazatoz azokara gurekin? Aukeratu erantzun egokiena.
- Ezin dut, hau bukatu behar dut-eta.
- Ezin dut, hau bukatu behar dudala.
- Ezin dut, hau bukatu beharrez nago.
- Ezin dut, hau bukatzeko.
54. Bilboko Guggenheimek iragarritako aurreikuspenak errotik aldarazi ditu New
Yorken jazotakoak.
- New Yorkeko gertakariek Bilboko museoan ere eragina izan dute.
- Bilboko museoak aurreikusi zuen AEBetan gertatu zen aldaketa.
- AEBetan gertatu zenak aurreikusten du Guggenheimen aldaketak izango
direla.
- Errotiko aldaketa haiek egitasmo berriak ekarri dituzte AEBetara nahiz
Bilboko Guggenheimera.
55. Zein da zuzena?
- Semea aita bezala da: oso argala.
- Aspalditik nekazarien egoera larri xamar dela badakigu.
- Ehunka gaixo sendatzen ari dira homeopatiaren esker.
- Ekarri nizkion liburuak ez ziren bere gustukoak izan.
56. Hori da, hori, partidua!
- Bai, hala-nolakoa!
- Bai, hala moduzkoa!
- Betierekoa!
- Bai, egundokoa!
57. Zeinetan dago marratxoa zuzen?
- Gorri-gorria
- Atzekoz aurrera.
- Batik-bat.
- Goizean-goiz.
58. Ikerrek bizikleta Gasteizen erosi zuen. Aukeratu erantzun egokiena:
- Joxek Gasteizen erosi zuen ere bai.
- Joxek ere bai hantxe erosi zuen.
- Joxek baita ere Gasteizen erosi zuen.
- Joxek ere hantxe erosi zuen.
59. Laster jaioko zaizue umea. Zer duzue gurago, mutila ala neska?
- Hautatuz, nahiago neska.
- Berdin, nahiago neska.
- Aukeratzen, nahiago neska.
- Nik neuk, nahiago neska.
60. Zein dago zuzen idatzita?
- Gipuzkoako udal guztiek 2003. urteko urtarrilaren 1etik aurrera eskainiko
dituzte zerbitzu horiek.
- Gipuzkoako Udal guztiek 2003. urteko urtarrilaren 1tik aurrera eskainiko
dituzte Zerbitzu horiek.
- Gipuzkoako udal guztiek 2003 urteko urtarrilak 1etik aurrera eskainiko
dituzte zerbitzu horiek.
- Gipuzkoako Udal guztiek 2003. urteko urtarrilak 1tik aurrera eskainiko
dituzte Zerbitzu horiek.
61. Egun hartan itsasoa ........................ zegoen.
- zurrun
- patxadaz
- bare
- motel
62. Zein erabiltzen da oso azkar egin duela esateko?
- Tupustean.
- Zartakoan.
- Aitaren batean.
- Itsumustuan.
63. Nora joan ................. ezustekoren bat gertatu balitzaizu? Zein
da zuzena?
- zintezke
- zintezkeen
- zenezakeen
- ahal zara
64. Ondoko hitzetatik batek EZ du zerikusirik besteekin,esanahiari dagokionez.
- Irabazia
- Mozkina.
- Etekina
- Mutxikina
65. Zein dago GAIZKI idatzita?
- Zientzialaria
- Historialaria
Biologolaria
Ekonomialaria
66. Zuek garagardoa edango duzue, baina nik
nahiago dut ur garbia izotzarekin.
Erantzun egokiena:
- Ene bada bestea!
- Hau da bestea!
- Hara bestea!
- Nolako fina bestea!
67. Lehenengoari beti ............ bigarrena.
- darraio
- darraikio
- jarraitzen dio
- jarraikitzen dio.
68. Baten batek irrist egin du eta putzura erori da
ia. Zer esango zenioke?
- Kontuz! Jausi barik!
- Kontuz! Erortzen zarela!
- Ezetz erori!
- Erortzen zarela, txo!
69. Lehen eskola egunean konturatzerako iritsi
zitzaion irteteko ordua. Hortaz:
- Lehen eskola eguna berehala joan zitzaion
eguna.
- Eskolara iritsi zenerako, irteteko ordua zen.
- Irteteko ordua iritsi arren, ez zen asko
geroagora arte ohartu.
- Zain zegoenez, berehala ikusi zuen irteteko
ordua zela.
70. Zuekin batera egingo al ditu Jonek etxerako
lanak? Zein dago GAIZKI?
- Ez, bere kasa egin nahi omen ditu.
- Ez, bere kabuz egin nahi omen ditu.
- Ez, bere gisara egin nahi omen ditu.
- Ez, bere bizkar egin nahi omen ditu.
71. Lehen baino aberatsagoak gara eta, neurri
berean, gero eta aberatsagoak izan nahiko genuke.
Beste era batera esanda:
- Zenbat eta gehiago eduki, gero eta aberatsago
izan nahi.
- Gero eta gehiago eduki, gero eta gehiago nahi.
- Zenbat eta gehiago eduki,orduan eta gehiago
nahi.
- Gero eta gehiago eduki, gehiago nahi.
72. Zein da zuzena?
- Inola ere ez genituen itxaropenik galdu.
- Atzokoan zuk gezur galanta sartu didazun.
- Elkarren arteko lehian zebiltzan jo eta ke.
- Haserre bizian datozte Andoni eta zuzendaria.
73. Ez diot zuk esandakoari erreparatu. Zer esan
nahi du?
- Ez dut horretan denbora galtzeko gogorik.
- Esanak esan. nik orain ezin dut ezer konpondu.
- Esan duzun horretan ez dut arreta jarri.
- Ez dut uste zuk esandakoa konponduko dudanik.
74. Ez naiz hemengoa; badut, ...............,
hemengo kulturaren berri.
- halaber
- hala ere
- horrenbestez
- beraz
75. Puntuazioa kontuan izanik, zein da zuzena?
- Nik badakit, zuk badakizu, honek badaki ...
.Hemen denek dakite.
- Nik badakit, zuk badakizu, honek badaki ... :
hemen denek dakite.
- Nik badakit, zuk badakizu, honek badaki, ...
Hemen denek dakite.
- Nik badakit, zuk badakizu, honek badaki ...
Hemen denek dakite.
76. Hori ere hor dabil galduta, ...............
- ezer egin ezik.
- zer egin ez dakiela.
- ezer egin ezean
- ezer egiterik jakin gabe.
77. Zein da zuzena?
- Alferrik da hamabost urtez ikastea, gero
lanarik gabe aurkitzen bazara.
- Erabaki horrek zenbait enpresen liskarra
eragin du.
- Lantegitik itzulitakoan nekatuegi zaude
seme-alabei ipuintxoak kontatzeko.
- Ez zuk, ez bestek ez dit esango zer egin
78. Zein dago GAIZKI idatzita ondokoen artean?
- Bermeo eta Ondarroa Bizkaiko kostaldean daude.
- Arantzazu Oinatin dago.
- Hondarribitik Ermura egin zuten txangoa.
- Altzürükü Zuberoako herria da.
79. Behi eroen beldurrik gabe, jan dezagun txuleta
eder bana eta ...................
- geroa etorriko da.
- gero, gerokoak!
- gero, auskalo!
- gero ikusten dugu.
80. Zer egingo ................... gaur igandea
......................
- zenuen / balitz
- zenuen / bazen
- zenuke / balitz
- zenukeen / bazen
81. Hegaztiak jan baino lehen zer egin behar da?
- Beratzen jarri.
- Lumatu.
- Zuritu.
- Irabiatu.
82. ..................... joan naiz jaialdi
horretara. Zein hasiera dagokio?
- Gogotik kontran
- Gogoaren kontrara
- Gogoz kontra
- Gogoan kontra
83. Zein da zuzena? Horrelakoak ikusteko ez
daukagu .......................
- zertarako hain urruti joan behar.
- zergatik hain urruti joan beharrik.
- zertan hain urruti joan behar.
- hain urruti joan beharrik.
84. ........................ ez duen zerrari
....................... esaten zaio.
Osatu esaldia.
- Haginik / otzana
- Ebakitzen / ganibeta
- Zorroztasunik / kamutsa
- Kirtenik / xerra
85. Horrela lan egin eta aberastuko ez den
gizonik ez dago. Hortaz:
- Horrela lan eginda edonor aberasten da.
- Lana eginda ere, bada aberastuko ez den
gizonik.
- Horrela lan eginda kostako zaio aberastea.
- Horrela lan eginda ez da inor aberasten.
86. Ez haut berriro ikusi nahi neure begien
aurrean. Aukeratu jarraipen egokia:
- Joan hadi lekutara!
- Hanka hemendik!
- Urrun nire begitik!
- Betoz berehala!
87. Egundokoak esaten ari ...................
elkarri.
- dizkiote
- dira
- dituzte
- dizkiete
88. Oso gustukoak ditut odolkiak.
Aukeratu jarraipenik egokiena.
- Lantzean behin jateko ez dira txarrak.
- Behinola jateko ez dira txarrak
- Lehenengo eta behin jateko ez dira txarrak
- Egunez egun jateko ez dira txarrak.
89. Nola irakurri behar da hurrengo eragiketa
hau: 2/3 x 2/7 = 4 /21
- Bi heren bider zazpiren bi berdin lau hogeita
baten
- Bi hiruren bider bi zazpiren berdin lau
hogeita baten.
- Bi heren bider bi zazpiren berdin lau hogeita
baten.
- Bi heren bider bi zazpien berdin lau hogeita
baten.
90. Ez genekien joan ala ez. Zalantzan geunden...
- joan ginenentz
- joatea edo ez.
- joateko omen
- joan ez joan.
91. Zein da zuzena?
- Musika itzali eta elkarrekin hitz egiten ez
badugu, zertan bihurtuko gara.
- Elkarte hori jatorri eta iritzi askotako
lagunek osatzen dute.
- Zorionez, istripu hartan ez ziren hildakorik
egon.
- Telebistak amaitu du XX.mendearen zehar
zabaldutako familia ohiturekin.
92. Oraingo mintzaldiek ere ez dute,mamiaren
aldetik, ordukoen eite handirik. Bestela
esanda:
- Mintzaldiak orain, mamiaren aldetik, beste
garai batekoak bezalakoak dira.
- Lehenagoko saioak beste itxura batekoak izaten
ziren, edukiari dagokionez.
- Oraingo mintzaldiek ez dute ospe onik,
mamiagatik batez ere.
- Orduko mintzaldiek eta oraingoek ere ez dute
mami handirik.
93. Zein hitz bikote dago GAIZKI?
- Indabak beratu.
- Istripua suertatu.
- Prakak urratu.
- Betaurrekoak jantzi.
94. Zein da zuzena?
- Sarritan guraso eta irakasleek ikasleen
interesei ez dizkiete jaramonik egiten.
- Umeek txikitatik zenbait balore ikasiko
balituzte, gauzak errazagok izango ziren batxilerrean.
- Kontuak kontu, istripu larri hori askoz
okerragoa izan zitekeen.
- Zein soineko polita ipini zaren, Ainhoa!
95. Harik eta lehiaketaren mamua uxatu arte,
bertsolari hark ez zuen berea eman.
Bestela esanda:
- Lehiaketaren kezka saihestea lortu arte ez
zuen eman zezakeen guztia eman.
- Lehiaketaren mamua baztertu arte besteena
baino ez zuen eman.
- Norgehiagoka hartan, mamuak mamu, ahal zuen
guztia eman zuen.
- Lehiaketaren mamua erabat urrundu arte ondo
baino hobeto aritu zen.
96. Zenbait adituren aburuz aurrekontu hauek ez
dituzte EAEko biztanleen beharrizanak asetzen.
Bestela esanda:
- Aurrekontu hauek ez dituzte EAEko biztanleen
beharrak beteko zenbaiten ustez.
- Aurrekontu hauek ez dituzte asebeteko zenbait
adituren beharrizanak.
- Aurrekontu hauen bidez EAEko biztanleen
beharrak bete daitezke adituen ustez.
- Aditu batzuen ustez, EAEko herritar behartsuak
nekez aseko dituzte aurrekontu hauek.
97. Ez dakizu zer gertatu den ala?
Zelan hasi horri azalpena ematen?
- Hara, .......
- Hau da, .....
- Hurrengokoa, .............
- Hots, .............
98 Harriak buruan jota ere, gibel handi horrek
.... Aukeratu jarraipen egokiena.
- zirkinik ere ez!
- zipitzik ere ez!
- tutik ere ez!
- zurtzik ere ez!
99. Bihar euria egingo du; ..........., ez dugu
hondartzara joaterik izango. Aukeratu
egokiena:
- beraz
- izan ere
- alabaina
- haatik
100.
Amak: Mikel, aurpegia garbitu al duzu?
Mikelek: Ez,
ama.
Amak: Eta
eskuak?
Mikelek:
............
- Ezetz!
- Ezetz, ba!
- Ezta zera ere!
- Ezta!
ZUZENKETA ORRIA
2002-09-21
1 |
B |
21 |
C |
41 |
A |
61 |
C |
81 |
B |
2 |
A |
22 |
A |
42 |
B |
62 |
C |
82 |
C |
3 |
B |
23 |
C |
43 |
D |
63 |
B |
83 |
D |
4 |
C |
24 |
B |
44 |
C |
64 |
D |
84 |
C |
5 |
A |
25 |
A |
45 |
C |
65 |
C |
85 |
A |
6 |
B |
26 |
C |
46 |
A |
66 |
C |
86 |
B |
7 |
C |
27 |
C |
47 |
C |
67 |
B |
87 |
B |
8 |
C |
28 |
A |
48 |
B |
68 |
A |
88 |
A |
9 |
B |
29 |
C |
49 |
A |
69 |
A |
89 |
C |
10 |
C |
30 |
D |
50 |
B |
70 |
D |
90 |
D |
11 |
B |
31 |
D |
51 |
C |
71 |
C |
91 |
B |
12 |
A |
32 |
B |
52 |
B |
72 |
C |
92 |
B |
13 |
C |
33 |
A |
53 |
A |
73 |
C |
93 |
B |
14 |
A |
34 |
C |
54 |
A |
74 |
B |
94 |
C |
15 |
C |
35 |
D |
55 |
D |
75 |
D |
95 |
A |
16 |
C |
36 |
C |
56 |
D |
76 |
B |
96 |
A |
17 |
C |
37 |
B |
57 |
A |
77 |
D |
97 |
A |
18 |
D |
38 |
B |
58 |
D |
78 |
B |
98 |
A |
19 |
D |
39 |
A |
59 |
D |
79 |
B |
99 |
A |
20 |
A |
40 |
A |
60 |
A |
80 |
C |
100 |
D |