OHARRA: 2 ordu eta 20 minutu dituzu azterketa hau burutzeko. Libre zara denbora nahi duzun moduan banatzeko eta azterketa nahi duzun ordenan egiteko, baina gogoan izan aztertzaileek aurrez pentsatutako denbora eta puntu-banaketa:

Azpiatala

Gehienezko puntuazioa

Gutxienezko puntuazioa

Proposaturiko denbora

Azterketaren formatua gainbegiratzeko

--

--

3 min.

1.- Idazlana:

idazlana

ortografía

 

25

5

 

15

1

55 min.

2.- Esaldiak berridatzi

5

2,5

25 min.

3.- Sinonimoak eman

5

2,5

4.- Irakurmena.

10

5

45 min

Egindako lana gainbegiratzeko

--

--

12 min.

Denera

50

29

2 or., 20 min.

Idatz ezazu garbi eta tintaz: aztertzaileek ez dute irakurri ezinezkorik zuzenduko.

Ariketa guztietan atera behar duzu gutxienezko puntuazioa azterketa gainditzeko.

 

1. IDAZLANA

1. Argi idatzi behar da, eta albait garbien.

2. Idazlanak gutxienez 300 hitz izan behar ditu.

3. Idazlanaren kalifíkaziorako ondoko hiru alderdi hauek izango dira ardatz:

a) Gaiaren eraketa eta garapena; b) Hizkuntz aberastasuna; c) zehaztasuna;

4. Lehen orrialde hau gidoia egiteko, apunteak biltzeko... erabil dezakezu. Ez da zuzenduko.

5. Hurrengo orrialdeetan bi gai proposatzen zaizkizu, bat aukeratu eta garatzeko. Gaiak garatzeko laguntza moduan dossier bana eta puntu batzuk (galderak, gogoetak, iritziak, ... ) ere badituzu. Ez dira nahitaez kontutan hartu beharrekoak, zuk zeuk aukeratutako bestelako ikuspuntu edo alderdietan oinarriturik egin dezakezu.

ZIRRIBORROETARAKO ORRIA

2. ESALDIAK BERRIDATZI

Ariketa honetan letra lodian ematen zaizkizun esaldiak beste modu batean idatzi behar dituzu. Horretarako, azpiko esaldia osatu behar duzu. Behean agertzen den esaldi zatitxoak aurretik edo atzetik puntuak baldin baditu, hitz hori osatu gabe dagoela ulertu behar da. Adibidez:

...takoan etorritakoan

Punturik ez badu, aparteko hitza da. Ahalik eta gutxien aldatu behar dituzu goiko esaldiko hitzak. Inoiz bat kendu edo beste bat sartu beharko da, baina beti ere esaldi bakar bat osatuz. Adibidez:

0.- Etxetik irten eta berehala hasi zuen euria.

_________ Etxetik irten bezain laster hasi zuen euria ________________

1.- Gizonak ez du, zure aizto horren mehatxua gainean badauka ere, arriskutik libratzeko itxaropena galtzen.

____________________________________nahiz___________________________________________________________________________________.

2.- Bizpahiru egunetara jauregira deitu gintuen Erregek, Deanak eta biok geure jarrera kontrajarriak agertzeko.

____________________________________________________________________________________________________________ager________________________________.

3.- Gizonak irribarre egin dio emakumeari eta hegaztiari buruz komentario bat egin diola ematen du.

_____________________________________gainean__________________________________________________________________________________.

4.- Habanan, harrigarria egin zitzaidan espaloira mahaiak aterata ehundaka lagun jo eta su kartetan (jokatzen) ikustea.

_______________________________harritu_______________________________________________________________________________.

5. - Hori da azioa egin ziguna, damu dut horrekin hizketan jardun izanaz.

__________________________damutu___________________________________________________________________________________________.

6.- Badakit hori guztia inor ohartu ere egin gabe egingo duzula, baina inork zerbait galdetuz gero, ukatu.

__________________________________________________________________________________galdetuko_______________________________________.

7.- Itzalpez itzalpe ibili nintzen, eguzkitik babesteko, harik eta plaza nagusiko arkupetaraino iritsi nintzen arte.

___________________________________...arren_______________________________________________________________________.

8.- Ipuingintzaren xehetasunak zehaztea asko kosta zitzaigun; baita ere, edariak lortzea.

__________________________________________adina____________________________________________________________________________.

9.- Aparatuaren argi gorria piztuta zegoela ikusi zuenean, aitona zaharra bere istorioa kontatzen hasi zen.

__________________________________________________________________________________________________ekin___________________.

10.- Ez zen jakintsua bakarrik. Ona ere bazen.

__________________________ezik___________________________________________________________________________________.

 

3. SINONIMOAK EMAN

Ondoko testu honetan zenbait hitz azpimarratuta dituzu. Eman hitz horien sinonimo egoki bana, beti ere testuinguruko esanahia errespetatuz eta atzizki bera jarriaz.

1.- Bere ametsak eta esnaldiak, bere izerdiak eta hotzikarak sukarra zeukala adierazten zuten.

2.- Niri begira neukan eskale trazako gizon lerden bat, bere bekain ilesarrien itzalpetik.

3.- Gaur arte ez dugu elkarrekin bakarka hitz egiteko aukerarik izan.

4.- Beñaten gelara erraz eta inolako oztoporik gabe ailegatu ziren.

5.- Gazte denborako hobenak ordaintzen ari dela esaten du oinazeak erasotzen duenean.

6.- Nekea eta gosea; asperra eta higuina, denak zama bat bezala, zama handi bat bezala zituen bizkar gainean.

7.- Hastapenik ez duenak, bukaerarik ez du.

8.- Gela honetan debekatuta dago erretzea.

9.- Mutikoari amaren magalean egotea atsegin zaio.

10.- Nire behaketa amaitutzat jo duenean, animalia jirarazi du, eta nigandik urruntzen hasi da.

 

SINONIMOAK

1. sukarra: 6. higuina:

2. trazako: 7. hastapenik:

3. aukerarik: 8. debekatuta:

4. oztoporik: 9. Magalean:

5. hobenak: 10. behaketa:

 

GAIA: GIZA ESKUBIDEAK

- Errespetatzen al dira?

- Errespetatzen al dituzu?

- Zein dira zuretzat garrantzitsuenak?

GIZA ESKUBIDEEN AITORPEN UNIBERTSALA

1. Atala.

Gizon guztiak aske dira jaiotzez eta berdinak duintasunez eta eskubidez, eta denak arrazoimen eta kontzientziaz horniturik dauden ezkero, anaitasunez behar dute elkarrekin jokatu.

2. Atala

Pertsona orok ditu Aitorpen honetan aldarrikatzen diren eskubide eta askatasun guztiak inolako bereizkuntzarik gabe, ez arrazazkorik, ez koloreari dagokionik, sexuzkorik, hizkuntzazkorik erlijiozkorik, politika edo bestelako iritzian dagokionik, ez jatorri nazionalari edo sozialari, ez egoera ekonomikoari, jaiotzezkoan edo bestelako edozein baldintzari dagokionik.

Orohar, ez da inolako bereizkuntzarik egingo pertsonak bere eskumenean duen lurralde edo herrialdearen egoera politiko, juridiko edo nazioartekoan oinarriturik, nahiz herrialde independentea izan, nahiz administrazio judizialpean dagoen lurraldea, autonomiagabea edota burujabetasunezko beste edozein mugapean dagoena izan.

3. Atala

Gizabanako orok badu bizitzarako, askatasunerako eta bere buruaren segurtasunerako eskubidea

4. Atala

Ez da inor jarriko esklabotasun edo morrontzapean; esklabotasuna edo esklabo-tratuak debekatuta daude, edozein motatakoak direlarik ere

5. Atala

Ez da inor torturapean ezarriko, ez zigorrik ez tratu anker, krudel, gizagabetsu edo deshoragarririk hari emango.

6. Atala.

Gizon orok eskubide du, edozein lekutan, legearen aurrean bere nortasuna ezagutu dakion.

7. Atala.

Denak dira berdinak legearen aurrean eta, bereizkuntzarik gabe, legearen babes berdina zor zaie. Denei zor zaie babes berdina Aitorpen hau hausten duen edozein diskriminazio horretan bultzatzen duen edozein probokazioren kontra.

8. Atala

Pertsona orok du eskubide nazioko auzitegi eskudunen aurrean baliabide eraginkorra izateko.

Alren txostenean munduko kontinente guztietako herrialdeak ageri dira inplikaturik giza eskubideen urraketan.EEBBetan ere, heriotza zigorra bere hartan mantentzen da oraindik hainbat estatutan.

GAIA: KIROLA, JOLAS HUTSA / DIRU ITURRI

- Diru gehiegi kirolaren inguruan

- Kirolari profesionala / amateurra

- Kirolzaleak (ZaIe amorratuak)

- Telebista / kirol emankizunak

LEHENENGO eta behin, argi eta garbi gera dadila Athleticek egindako azken fitxaketa gehiegikeria handi bat iruditzen zaidala. Marka ekonomiko guztiak haustea (dirudienez 550 "kiloak" ere gainditu daitezke jokalariaren zergak direla eta 17 urteko jokalari batengatik ez da aukerarik logikoena eta operazioa arriskutsua da oso, batez ere Ibaiganeko jauregian aterpea duen klubarentzat.

JUANTXO VLLLARREAL

Bidasoako entrenatzailea

‘Garaipenek, besteak beste, nolabaiteko zoriontasuna lortzeko balio dute"

 

20.30: GAUR EGUN

Albistegia.

20.55: FRANTZIAKO TOURRA

Etaparen laburpena.

23.00: FUTBOLA Mexiko-EEBB

Amerika kopa.

00.40: EUSKAL FUTBOLAREN

HISTORIA. Dokumentala.

01.10: AMAIERA

"Hainbat aldiz lehen lekuetan izan naiz aurtengo Tourrean, baina oraindik ezin dut irabazi. Ez dut zorterik izan, beti hor ibili bainaiz. Hala ere, bihar eta Parisen nire aukera eduki dezakedala segur naiz, eta ahal dudan guztia eginen dut hala izan dadin"

 

4. IRAKURMENA

Ondoko testua arretaz irakurri eta atzean datozen galdera guztiak erantzun itzazu. Erantzun okerrengatik ez da punturik kentzen; kalifikazioa erantzun zuzenena izango da.

GAIKER, TEKNOLOGIA GARBIAREN AINTZINDARIA

Aurten hamar urte bete berri ditu Gaiker enpresak. Material berrien eta bereziki plastikoen alorretik abiarazi zen enpresa berria sortzeko asmoa. Marian Ibarrondo Gaikerreko Marketing-Saileko buruak esan zigunez "alor horretan ari ziren enpresa txiki eta ertainen gabeziarik garrantzitsuena horixe zen: teknologiaren transferentzia eza." Gaiker sortzea erabaki genuenean, gure asmoa enpresa askotako I+G saila izatea zen, hau da, enpresa horiek teknologia berrien erabilpenaz izan zitzaketen kezkak konpontzen laguntzea eta erreferentzia-gune izatea. Horrek bi betekizun batera egitera eramaten gaitu: batetik, teknologia berrietan jantzi behar izan dugu gure burua, eta bestetik, merkatuaren joera berrietara egokitu behar izan dugu. Gaur egungo Gaiker enpresak 1985ean sortutakoa eta 1992an elkartu zitzaion Biotek enpresa biltzen ditu. Marian Ibarrondok azaldu zigunez "Biotek enpresak bioteknologiaren alorra jorratu izan du 1998an sortu zenetik. Gero eta garrantzi handiagoa du arlo horrek euskal enpresetan. Bi jarduera horiek, material berrien ikerketa eta bioteknologia, batera egin zitezkeela ikusi genuen eta horregatik erabaki genuen bi enpresek bat egitea". Elkarlanerako giltza Gaiker alor desberdinetako Ikerketa-Zentruak biltzen dituen EITE taldeko kidea da. Gaurko egunean euskal enpresek oso argi dakusate etorkizunean lehiakorrak izateko produkzio-prozesua eta produktua bera ere optimizatu egin behar direla. Gaiker sortu zenean, ordea, ikerlariekiko mesfidantza handiagoa zela esan zigun Marketing-Saileko buruak. "Enpresa askok aurreiritziak baztertu behar izan zituen gurea bezalako lan-talde gazte baten eskutan bere I+G zerbitzuak uzteko. Gaiker enpresa gaztea baina profesionala dela frogatu behar izan dugu".

Alor askotan ari bada ere, ingurugiroan egindako lanek eman dute ezagutzera Gaiker. Besteak beste, uraren eta lurzoruaren poluzioa ikertzen urte asko eman ditu Gaikerrek. Txomin Bargos Ingurugiro eta Birziklapen Saileko buruak esan zigunez, "arlo honek gero eta garrantzi handiagoa izango du gure inguruan. Bi arrazoik azaltzen dute ingurugiroaren industriak duen hedapena: batetik, hemen poluzioaren arazoak sustrai sakonak dituela eta industriaren urterik oparoenetan bultzatu ez ziren aurrezaintza-politikak orain egin beharko ditugula. Eta bestetik, Euskal Herria gaur egun aurreko taldean ari dela esparru askotan, lurzoru poluituen kasuan, esaterako". Gaikerrek alor horretan egin duen ekarpenik interesgarriena lurzoruan aurki daitezkeen poluitzaileen karakterizazio-teknologia da. Bargosek azaldu zigunez "lurzoruen poluzioa aztertzea jendeak uste baino prozesu luzeagoa eta zailagoa da. Lurzoruan, izan ere, era askotako poluitzaileak aurki daitezke, produkzio-prozesu desberdinek sortu eta batere axolarik gabe bertara isuri direnak. Hondakin horiek urte asko eman dezakete lurzoruan, haren egonkortasuna eta erabilpena kolokan jarriz. Lurzoru poluituak lanean hasi arte, hau da, arriskua azaleratu arte, ez gara horretaz ohartzen. Lurzoruan dauden poluitzaileak identifikatzea, analizatzea eta dituzten ezaugarriak ezagutzea poluitzaileak karakterizatzea arazoari aurre egiteko lehen urratsa da".

Horretarako behar den teknologia ez da egun batetik bestera sortzen eta horretan ari da Gaiker egun. Lurzorua poluitzen duten substantziak karakterizatzeko orduan, Holandako Ingurugiro-Agentziak erabiltzen dituen zazpi hondakin-fluxuak hartu dira irizpidetzat. Poluitzaileak identifikatu ostean, lurzoruaren birgaitzea dator, hau da, lur sail hori erabiltzeko modua eskaintzea.

Ingurugiroa etorkizun handia duen jarduera ekonomikoa da. "Gizartearen eskariaren arabera garatuko da ingurugiroaren industria", zioen Txomin Bargosek. "Kontsumoaren zirkulua itxi egin behar dugu. Guk guztiok ahalegin handia egiten dugu birziklapena bultzatuz eta azpiegitura egokia atonduz. Birziklapenaren ondorioz lortzen diren produktuak ez badira kontsumitzen, alferrikako bidean ari gara". Marian Ibarrondo ere iritzi berekoa da, baina ez du uste birziklapenaren erronka kontsumitzailearen esku dagoenik soil-soilik. "Birziklaturiko produktuek kalitatezkoak eta merkatuan lehiatzeko modukoak izan behar dute", zioen. Horrez gain, bat etorri ziren Bargos eta Ibarrondo birziklapenaren garrantzia azpimarratzerakoan.

J. Yague - P. Kaltzada: EGUNKARIA, 1995eko uztailak 13, 9.or.

 

4.IRAKURMENA

Ondoko orrialdeetan hamar galdera dituzu: aukera ezazu bakoitzean erantzunik egokiena eta dagokion letra koadro honetan ipini.

         
         

1.- Zein helbururekin sortu zen Gaiker?

a) Hondakinen birziklapenerako teknologian ikertzeko.

b) Enpresek teknologia arloan dituzten kezkak argitzen laguntzeko.

c) Teknologia berriak sustatu eta hedatzeko.

d) Material berri eta plastikoen esparruko teknologia berritzeko.

2.- Noiz sortua da Gaiker?

a) 1992an Biotek enpresarekin elkartzean.

b) 1988an Biotek enpresarekin batera.

c) 1985ean sortu zen Gaiker enpresa.

d) 90. hamarkadan.

3.- Zein enpresa-mota biltzen ditu egungo Gaikerrek bere baitan?

a) Teknologia berriak ikertzen zuena batetik, eta merkatua eta marketinaz arduratzen zena, bestetik.

b) Batetik, material berrien ikerketaz arduratzen zena, bestetik, bioteknologia lantzen zuena.

c) Enpresa bakarra; material berrien eta bereziki plastikoen arloan aitzindaria.

d) Alor desberdinak ikertzen dituen zentroa batetik, eta, bestetik, material berrien erabileraz arduratzen dena.

4.- Nolako harrera egin zioten Euskal Enpresek Gaikerri?

a) Pozik eta itxaropen handiz hartu zuten, garbi ikusten baitzuten haien beharra.

b) Merkatu berrietan lehiatzeko ezinbestekotzat jo zuten.

c) Hasieran, errezelo handiarekin hartu zuten.

d) Ez zioten jaramon handirik egin.

5.- Zeri egin behar izan dio aurre Gaikerrek?

a) Zenbait enpresarik ikerlari eta lantalde gazteei zioten errezeloari.

b) Produkzio-prozesua eta produktua ahalik eta gehien hobetu beharrari.

c) Enpresen arteko lehiari.

d) Eite taldeko kide izateko jarri zizkioten arau eta baldintzei.

6.- Zergatik da ezaguna Gaiker?

a) Ikerketa-zentruak erakunde bakar batetan biltzen saiatu delako,

b) Alor eta esparru askotan lanean ari delako.

c) Eite taldeko kidea delako.

d) Ingurugiroaren zainketan lanean ari delako.

7. Ingurugiroaren arloan zer-nolako industria dago Euskal Herrian?

a) Arlo askotan punta-puntakoa dugu hemengo industria.

b) Orain ari da poliki-poliki industria mota hori hedatzen.

c) Gaiker, dugun bakarra, punta-puntakoa da.

d) Urria, arlo bakarrari heldu baitzaio: poluzioa.

8.- Zer nolako langintza da lurzoruen poluzioa aztertzea?

a) Erraza, poluzioak berehala kalte egiten duelako.

b) Pentsatu baino errazagoa.

c) Uste dugun baino luzeagoa eta nekezagoa.

d) Erraza, arriskua azaleratu arte denbora geure alde dugulako.

9.- Zer nolako etorkizun ekonomikoa aurreikusten zaio ingurugiroari?

a) Ez dago esaterik, kontsumitzaileek erabakiko dute eta ingurugiroaren geroa.

b) Etorkizun handia aurreikusten diogu arlo honi.

c) Etorkizun handia baldin eta birziklapenaren ondorioz lortutako produktuak kontsumitzen badira.

d) Zaila da industria berri honen etorkizuna nolakoa izango den esatea.

10.- Zer esan nahi du Bargosek kontsumoaren zirkulua itxi behar dugulako horrekin?

a) Produktu birziklatuak sortu eta kontsumitu behar ditugula.

b) Produktuen birziklapena bultzatu behar dugula.

c) Kontsumitzaileen esku dagoela produktu birziklatuak erabiltzea.

d) Katea ondo ixteko azpiegitura egokia prestatu behar dugula.