OHARRA: 2ordu eta 20 minutu dituzu azterketa hau burutzeko. Libre zara denbora nahi duzun moduan banatzeko eta azterketa nahi duzun ordenan egiteko, baina gogoan izan aztertzaileek aurrez pentsatutako denbora eta puntu-banaketa:

Azpiatala

Gehienezko puntuazioa

Gutxienezko puntuazioa

Proposaturiko denbora

Azterketaren formatua gainbegiratzeko

--

--

3 min.

1.- Idazlana:

idazlana

ortografía

 

25

5

 

15

1

55 min.

2.- Esaldiak berridatzi

5

2,5

25 min.

3.- Sinonimoak eman

5

2,5

4.- Irakurmena.

10

5

45 min

Egindako lana gainbegiratzeko

--

--

12 min.

Denera

50

29

2 or., 20 min.

 

Idatz ezazu garbi eta tintaz: aztertzaileek ez dute irakurri ezinezkorik zuzenduko.

Ariketa guztietan atera behar duzu gutxienezko puntuazioa azterketa gainditzeko.

 

1. IDAZLANA

1. Argi idatzi behar da, eta albait garbien.

2. Idazlanak gutxienez 300 hitz izan behar ditu.

3. Idazlanaren kalifíkaziorako ondoko hiru alderdi hauek izango dira ardatz:

a) Gaiaren eraketa eta garapena; b) Hizkuntz aberastasuna; c) zehaztasuna;

4. Lehen orrialde hau gidoia egiteko, apunteak biltzeko... erabil dezakezu. Ez da zuzenduko.

5. Hurrengo orrialdeetan proposatzen zaizkizu, bat aukeratu eta garatzeko. Gaiak garatzeko laguntza moduan dossier bana eta puntu batzuk (galderak, gogoetak, iritziak, ... ) ere badituzu. Ez dira nahitaez kontutan hartu beharrekoak,- zuk zeuk aukeratutako bestelako ikuspuntu edo alderdietan oinarriturik egin dezakezu.

 

GAIA: SEXUEN BERDINTASUNA

Ondoko puntu hauetaz balia zaitezke:

Zure ustez, ba al dago ezberdintasunik?

Ezberdintasunik bada non daude gehien?

- Eskolan

- Etxean

- Lantegian

- Kalean

GARUNAK BA OTE SEXURIK?

Krisialdia emakumeek jasaten dute endemas.

 

Emakumeak beren buruen jabe.

Lehen publizitatean umeak emakumeekin azaltzen ziren beti. Orain aldiz, gizonarekin ere azaltzen da umea.

Feminismoak ez du gaur egun irudi onik gizartean. Gizonezkoek, orohar, eta emakume askok ere, berdintasuna lortuta dagoela uste dute, eta feminismoa antzinako kontua dela diote.

Gizon feministak. Borroka feministak gizonen laguntza izan du beti

Hirugarren munduko emakumeek, ez dute aurrerabiderik izan hezkuntza irioteko, osasun-zerbitzuak eta lana lortzeko berdintasunik ezak iraun egiten du oraindik.

Agian emakumeok gizonak baino aproposagoak dira ezeren truke talde lanean aritzeko.

 

GAIA: ELIKADURA ETA OSASUNA

Ondoko puntu hauetaz balia zaitezke:

Modek ba ote dute eraginik gure jateko ohiturekin?

Barazkijaleak osasuntsuago?

Argaltzeko, dietak: erregimenak..

Gaixotasunei aurre egiteko, dietak: zer jan, zer ez jan, zer jan batzuetan, zer egunero, ...

Marrubiak ondo garbitzen ditu barruak. Piza eginarazten du, hesteak garbitzen, azido urikoa botarazten erreumaren kontra egokia da, beraz tentsioa jaisten...Batzuek hiru eguneko garbituak egiten dituzte frutahonekin.

Arrautza da gaurko elikagairik merke eta osoenetakoa.

Nahi duzuna jaten duzu ala mugak jartzen dituzu? Osasuna dela-eta asteartero saiatzen naiz dietan jartzen, baina egun bakarra irauten dut.

Filosofikoki gizonak denetik jan dezake. Barazkijaleek heste luzeak dituzte eta haragijaleek laburrak Gizakiak heste ertainak ditu, denetik jateko modukoak.

 

2. ESALDIAK BERRIDATZI

Ariketa honetan letra lodian ematen zaizkizun esaldiak beste modu batean idatzi behar dituzu. Horretarako, azpiko esaldia osatu behar duzu. Behean agertzen den esaldi zatitxoak aurretik edo atzetik puntuak baldin baditu, hitz hori osatu gabe dagoela ulertu behar da. Adibidez:

...takoan etorritakoan

Punturik ez badu, aparteko hitza da. Ahalik eta gutxien aldatu behar dituzu goiko esaldiko hitzak. Inoiz bat kendu edo beste bat sartu beharko da, baina beti ere esaldi bakar bat osatuz. Adibidez:

0.- Etxetik irten eta berehala hasi zuen euria.

_________ Etxetik irten bezain laster hasi zuen euria ________________

1.- Semeen formazioa osatzeko eta estudioak bultzatzeko, institutrizaz aparte, irakasle partikularrak kontratatzen zituen.

_________________________________________________________________________________ezik__________________________________________.

2.- Neure animua zerbait jasotzekotan, koka apur baten bila joan naizenean, ezer gabe nagoela jabetu naiz.

______________________________________nahian________________________________________________________________________________.

3.- Maitasuna bera garrantzizkoa da; eta horrek hainbateko garrantzia du maitasun hori sentiarazteko gaitasunak.

_______________________bezain_______________________________________________________________________________________.

4.- Argazkien banakako azterketa eskatu diguten arren, batzuk bi-hirunaka aztertuko ditugu.

________________________________________ba...______________________________________________________________________________________.

5.- Paulino, gorputzean duzun konkorrak ez nau kezkatzen; ariman duzunak kezkatzen eta beldurtzen nau.

_______________________________________bakarrik_________________________________________________________________________.

6.- Ernio mendiko bidean, zortziehun metrotara gazteleku bat aurkitzea edonorentzat da harrigarria.

_______________________________________________________________________________________________________________harritzen________.

7.- Herritarrentzat lehendik ere Paulino eta Manuela hutsaren hurrengo ziren.

__________________________________________________________________zituzten.

8.- Aita-amen arteko harremana gehiegi luzatu zen.

_____________________________________________________________________zuen.

9.- Gauzak aurrez prestatuak nituen; horrela ez banu aitortuko, gezurra nioke.

____________________________________________...la__________________________.

10.- Zerbait taxuzkoa egiteko gauza nintzen haren iritzirako.

__________________________egin___________________________________________.

 

 

3. SINONIIMOAK EMAN

Ondoko testu honetan zenbait hitz azpimarratuta dituzu. Eman hitz horien sinonimo egoki bana, beti ere testuinguruko esanahia errespetatuz eta atzizki bera jarriaz.

1.- Gudua hasi baldin bada, hasi, etekin ederrak eskuratzeko egokierarik ere izanen da.

2.- Ikazkinak goitik behera arakatu zuen apaiza.

3.- Diego sei urterekin sartu zen eskolan eta han ere bera zen azkarrena.

4.- Etxean atzerria aurkitu dut, eta atzerrian aurkitu dut, beharbada, neure etxea.

5.- Barkatu, baina dantza-kontu hauetan trakets samarra naiz.

6.- Gizon hari otu zitzaion emazteak beste mundutik zerbait esan nahi ziola.

7.- Nik hitzik egin gabe ere laster igerri zidan galiziarra ez nintzela.

8.- Emazteak besotik oratu zion, izuz, adeitsu bainoago.

9.- Ama hil zitzaion arte ikasle zuhur eta gupidagabea izan zen.

10.- Paulinori, edaten zuenean, mihia mihizto bihurtzen zitzaion.

 

SINONIMOAK

1. egokierarik: 6. otu:

2 . arakatu: 7. igerri:

3. azkarrena: 8. izuz:

4. atzerrian: 9. gupidagabea:

5 . trakets: 10. mihia:

 

4.IRAKURMENA

Ondoko testua arretaz irakurri eta atzean datozen galdera guztiak erantzun itzazu. Erantzun okerrengatik ez da punturik kentzen; kalifikazioa erantzun zuzenena izango da.

HIESA: HIL ALA BIZIKO EGOERA

Giza inmunoeskasiaren birusak edonor jo dezake: haur edo heldu, aberats edo pobre, beltz edo zuri, Iparraldeko edo Hegoaldeko. Ingurugiroaren kutsadura bezalakoa da; ez du mugarik. Guztiok gaude arriskuan. Eta herrialde bakar batek ere ezin dio, berak bakarrik, aurre egin, nahiz eta baliabide zientifiko asko eta erakunderik aurreratuenen jabe izan. Gizadi osoak egin behar du bat, birusa menderatuko badu.

Dagoeneko, asko eta asko ari dira gaitzaren kontra lanean, Nazio Batuen sistemaren baitan edo lantalde nazionaletan, profesional gisa edo borondatez, erakundeetan edo herriko elkarteetan. Ahalegin horiei esker, aurrera egin da alor askotan: ikerketan, erizaintzan eta prebentzioan.

Baina aurrerapen horiek ez dira aski. Halakoa da, izan ere, HIESaren zigorra. Hain ondorio larriak ditu gizakiarentzat, eta halako eragina ekonomian eta gizartean. Nekez ulertzeko modukoak. Herrialdeen arteko aldeak areagotuz, kolokan jartzen ditu ahulenen garapen-ahaleginak. Gauzak nabarmenduz, agerian uzten ditu ezjakintasunaren eta miseriaren ondorenak eta osasun, informazio eta hezkuntzaren arloetako desberdintasunak.

HIESaren kontrako programa bateratu bat eratzea erabaki dute Nazio Batuek, nazioarteko ahaleginak hobeto biltzearren. Halako ezaugarriak ditu pandemiak eta halako arazoak sortzen. Partaide izango da programa horretan UNESCO, eta partaide izango dira Osasunaren Mundu Erakundea, Haurrentzako Nazio Batuen Fondoa, Munduko Bankua, Garapenerako Nazio Batuen Programa eta Biztanleentzako Nazio Batuen Programa ere.

Oso zabala da UNESCOren esperientzia, eta informazioa eta prebentzio-heziketa bideratzeko erabilgarria, eta HIESarekiko jarrerak -gaitzarekikoak eta gizartearekikoak- aldatzeko ere onuragarria.

Informazio- eta komunikazio-kanpainak, eraginkorra izatekotan, tokian tokiko egoera soziokulturen araberakoak izan behar du. UNESCOk ikertuak ditu kultur berezitasunak; hain du herri bakoitzak berea eta berezkoa. Ikerketa horien emaitzak jarriko ditu gainerako partaideen esku.

Ikerketari laguntzen are jarraituko du. Horretarako ditu, hain zuzen, biologia zelular eta molekularreko eta mikrobiologiako sareak, eta Luc Montagnier irakasleak eta neronek, 1993aren hasieran, sortutako HIESaren ikerketa eta Prebentziorako Nazioarteko Fundazioa. Hauxe dugu lehenengo kezka: gaitzaren inguruan diharduten ikertzaileen arteko informazioa eta elkarlana sustatzea, eta arazoa larriagoa den herrialdeetako adituen parte hartzea areagotzea; afrikarrena, batez ere.

Era berean, UNESCOren zeregina da, eta zeregin nagusia, gaixoen edo seropositiboen aurkako neurriei -baita legezkoei ere- aurrea hartu eta gogor egitea; haiek baztertzen dituztelako edo haien giza eskubideak edo duintasuna zapaltzen. Eta hori, "gizadiarekiko elkartasun intelektual eta moralaren" izenean.

HESA ez da geografi eremu batekoa; ezta arazo mediko hutsa ere. Argi nabarmentzen du zein estu lotua dagoen gizon guztion etorkizuna eta zein beharrezkoa den diziplinarteko estrategia bateratua. Beraz, ezinbestekoa da nazioarteko mobilizazioa; ez da aski Nazio Batuen sistema.

Beharrezkoa du Estatuen eta buruzagi politikoen laguntza; arrazionalizatu egin behar baitira ahaleginak eta baliabideak. Zigor honen kontrako borrokan oso garrantzi handia dute herrialde bakoitzeko osasun-arduradunek; baina baita ekonomia, finantza eta heziketaren arduradunek ere: prebentziogintza jakin bat landu behar dute, eta beren politika eta egitasmoetan txertatu borroka horren alderdi guztiak.

Baliabide gutxi ditugu arazo mehatxu honi aurre egiteko, defentsan erabiltzen diren era guztietako baliabideen aldean, batez ere. Gerra ordaintzeko adina diru badugu aurrekontuetan, baina ez dugu bakearen kostua aurrikusi: zenbat behar den HIESA, paludismo, kutsadura edo ezjakintasunaren aurkako borrokarako. Azkarrago igaro behar da gerra-kultura zaharretik bake-kultura berrira.

Azkenik, ezer gutxi lezake nazioarteko ihardunak, gizaki bakoitza ez bada gizarte zibilean saiatzen: erakunde ez-gubernamental, fundazio, elkarte, erakunde pribatu eta abarretan. Hauxe da berez elkartasuna: espezie berekoak denen etsaiaren aurka bat egiten dituena. Horri esker bakarrik, zientzia eta jakintza elkartuz gaindituko dugu izurritea, eta baita izurrite honek gizadiari egindako eraso sozial, kultural, politiko eta etikoa ere.

Federico Mayor UNESCOren Albistaria (Editoriala)

99.alea 1995eko urria-azaroa-abendua

4.IRAKURMENA

Ondoko orrialdeetan hamar galdera dituzu: aukera ezazu bakoitzean erantzunik egokiena eta dagokion letra koadro honetan ipini.

         
         

 

1.- Zerekin alderatzen du idazleak HIESa?

a) Birusek egiten dituzten kalteekin.

b) Edozein izurrite edo gaitzekin.

c) Mugarik ez duen kutsadurarekin.

d) Egon daitekeen zigor gogorrenarekin.

2.- Nor kutsatzen du gehien birus honek?

a) Ikerketa eta prebentziorako nazioarteko fundazioak adierazi bezala, afrikarrak dira kutsatuenak.

b) Ez du zehazten, nahiz eta adierazi zenbait herrialdek arrisku handiago dutela.

c) Hegoaldeko herrialdeak dira zigortuenak.

d) Ez dago ziur esaterik, guztiok gaude mehatxupean.

3.- Nolako ondorioak ditu gaitz honek?

a) Herrialde pobre eta ahulak ahulago eta pobreago egiten ditu.

b) Edozein gaitz larrik dituen bezalakoxeak.

c) Gizakiarengan oso ondorio larriak ditu.

d) Era askotako ondorioak ditu, eta gizarte osora hedatzen dira.

4.- Zertan lagun dezake edo laguntzen du UNESCOk?

a) HIESaren inguruko informazioa zabaltzen eta gaitz horrekiko jokaerak aldatzen.

b) Herri desberdinen kultur berezitasunak ikertzen eta aztertzen.

c) HIESaren kontrako nazioarteko ahaleginak eta programak bateratzen.

d) HIESaren ikerketa eta prebentziorako nazioarteko fundazioaren lana herrialde guztietara zabaltzen,

5.- Zein litzateke UNESCOren egin beharrik nagusiena?

a) Gaixoak babesteko hartu beharreko neurriak herrialde desberdinetan zabaltzea.

b) Biologia zelular, molekular eta mikrobiologiako sareak arazoa larriago den herrialdeetan zabaltzea.

c) HIESak jota daudenen giza eskubideak bermatzea eta zaintzea.

d) Gaitza ikertzen ari diren ikertzaileen lanak bateratzea.

6.- Zer uzten du agerian IHESAk(sic)?

a) Gu guztion etorkizuna estu lotuta dagoela eta denok bateratsu jokatu behar dugula.

b) Gu guztion etorkizuna kolokan dagoela.

c) HIESA arazo medikua den neurrian, etorkizuna baldintzatzen duela.

d) Arazo hau bukatzeko, denek elkarrekin lan egin beharra,

7.- Zein da artikulugilearen iritzia Nazio Batuen sistemaz?

a) Egokia eta ona, baina zenbait herrialdetako adituak eduki beharko lituzke bere baitan.

b) Ezkorra, nazioarteko jardunak ez duelako aurrerapenik ekarri.

c) Egokia eta ona da, ez, ordea, nahikoa- beharrezkoa da nazioarteko mobilizazioa ere.

d) Baikorra, horien esku utzi behar da aurrerantzean ere IHESAren aurkako lana.

8.- Zer esan nahi du egileak ahaleginak eta baliabideak arrazoitu egin behar direla esatean?

a) Osasun-arduradunen lanek besteko garrantzia dutela ekonomia, finantza eta heziketaren arduradunen jokaerek ere.

b) Baliabideak urriak direnez, estatuek eta buruzagi politikoek markatu behar dituztela eman beharreko urratsak.

c) Herrialde ezberdinetako osasun-arduradunek elkar hartuta lan egin behar dutela.

d) Baliabideak urriak direnez, prebentzioan lan egin behar dela.

9.- Zergatik dio baliabide urriak ditugula IHESAren aurka ekiteko?

a) Bakea lortzeko garestia delako.

b) Paludismoaren, kutsaduraren eta ezjakintasunaren kontrako borrokan gehiegi xahutzen delako.

c) Gaixotasun guztiei aurre egiteko dirurik ez dagoelako.

d) Gerra arazoetarako baliabide gehiago dagoelako.

10. - Zein da egilearen ustez gaitz hau suntsitzeko bidea?

a) Denok IHESAren aurka bat egitea.

b) Zientzia eta jakintza elkartzea.

c) Gizarte zibilean eginkizunetan denok parte hartzen ahalegintzea.

d) Elkartasuna.