OHARRA: 2ordu eta 20 minutu dituzu azterketa hau burutzeko. Libre zara denbora nahi duzun moduan banatzeko eta azterketa nahi duzun ordenan egiteko, baina gogoan izan aztertzaileek aurrez pentsatutako denbora eta puntu-banaketa:
Azpiatala |
Gehienezko puntuazioa |
Gutxienezko puntuazioa |
Proposaturiko denbora |
Azterketaren formatua gainbegiratzeko | -- |
-- |
3 min. |
1.- Idazlana: idazlana ortografía |
25 5 |
15 1 |
55 min. |
2.- Esaldiak berridatzi | 5 |
2,5 |
25 min. |
3.- Sinonimoak eman | 5 |
2,5 |
|
4.- Irakurmena. | 10 |
5 |
45 min |
Egindako lana gainbegiratzeko | -- |
-- |
12 min. |
Denera | 50 |
29 |
2 or., 20 min. |
Idatz ezazu garbi eta tintaz: aztertzaileek ez dute irakurri ezinezkorik zuzenduko.
Ariketa guztietan atera behar duzu gutxienezko puntuazioa azterketa gainditzeko.
1. IDAZLANA
1. Argi idatzi behar da, eta albait garbien.
2. Idazlanak gutxienez 300 hitz izan behar ditu.
3. Idazlanaren kalifíkaziorako ondoko hiru alderdi hauek izango dira ardatz:
a) Gaiaren eraketa eta garapena; b) Hizkuntz aberastasuna; c) zehaztasuna;
4. Lehen orrialde hau gidoia egiteko, apunteak biltzeko... erabil dezakezu. Ez da zuzenduko.
5. Hurrengo orrialdeetan proposatzen zaizkizu, bat aukeratu eta garatzeko. Gaiak garatzeko laguntza moduan dossier bana eta puntu batzuk (galderak, gogoetak, iritziak, ... ) ere badituzu. Ez dira nahitaez kontutan hartu beharrekoak,- zuk zeuk aukeratutako bestelako ikuspuntu edo alderdietan oinarriturik egin dezakezu.
GAIA: HIZKUNTZARIK GABE, INORAKO EZ
Ondoko puntu hauetaz balia zaitezke:
Hizkuntzak ezagutzeak aberastu egiten omen du gizakia. ikasketetarako eredu elebidunak hobesten ditu zenbait adituk. Gaurko umeek lau-bost hizkuntza jakin beharko omen'dituzte. Beharbada, teknologiari esker ez da hainbeste hizkuntza jakin beharrik izango.Zein da zure iritzia?
EUROPAN EHUN BERBETA BAINO GEHIAGO DAUDE
Badakizu munduko biztanleriaren %65ak gutxienez hizkuntza bi erabiltzen dituela eguneroko bizitzan?
Zure seme-alabak dituzu maisurik onenak
Europako Elkarteko 50 milioi herritarrek bizi diren estatuko hizkuntza ofiziala ez den besteren bat darabil egunero.
EUSKARA
ITSASO URDIN
ETA ZABAL BAT
IZANGO DA.
Ideiak berdinak dira, baina adierazteko modua ez.
Nahikoa dira 2000 hitz edozein hizkuntzatan defendatzeko.
GAIA: LANGABEZIA
Ondoko puntu hauetaz balia zaitezke:
Ikasketak bukatu ondoren zer?
Dagoen lana banatzea izan ote daiteke irtenbidea?
Guztiontzako lanpostua utopia ala borondaterik eza?
Teknologia errudun bakarra?
Langabezia nabarmen jaitsi da Nafarroan bigarren hiruhilekoan. Hego Euskal Herriko gainerako hiru lurraldeetan apala izan da beherapena.
Gazteen %65ek badaukate lan esperientzia.
Emakumeek gizonezkoek baino lan gehiago egiten dutela eta soldata baxuagoak jasotzen dituztela salatu du OlTk.
"Gizartea ez da gai sortzen ari diren tresna eta asmakizun berriak erabiltzeko".
JAUREGI:"LAN BANAKETAK GIZARTE EREDU BERRI BATEN HAZIA DAKAR".
2. ESALDIAK BERRIDATZI
Ariketa honetan letra lodian ematen zaizkizun esaldiak beste modu batean idatzi behar dituzu. Horretarako, azpiko esaldia osatu behar duzu. Behean agertzen den esaldi zatitxoak aurretik edo atzetik puntuak baldin baditu, hitz hori osatu gabe dagoela ulertu behar da. Adibidez:
...takoan etorritakoan
Punturik ez badu, aparteko hitza da. Ahalik eta gutxien aldatu behar dituzu goiko esaldiko hitzak. Inoiz bat kendu edo beste bat sartu beharko da, baina beti ere esaldi bakar bat osatuz. Adibidez:
0.- Etxetik irten eta berehala hasi zuen euria.
_________ Etxetik irten bezain laster hasi zuen euria ________________
1.- Aurtengo negua hotza eta lehorra izango dela diote eguraldi-gizonek.
________________________________omen__________________________________.
2.- Negarrez hasi zen gero, zotinak musuzapiak estalirik aitak ez entzuteko.
_________________________________________________________entzun__________.
3.- Izenburuari eskainitako orriaren eta hitzaurrearen artean kortesiazko orrialderik ez egotea harrigarria iruditzen zitzaidan.
____________________________________________________________________________________________________________harritzen____________________.
4.- Sartu nintzen eta ez nuen, espero nuenaz gainera, gauza handirik ikusi.
_____________________________________________________________________________________________________________________________ezik.
5.- Hori jakin izatera, ez nizun hots egingo.
_________________________izan____________________________________________.
6.- Galiziarren eguna ospatzeko, bakoitzak olagarro platerkada bat eskatu genuen eta "lacon" pixka bat Padrongo piperrekin.
______________________________________________________________________...na__________________________________________________________________.
7.- Gizarte-laguntzailetarako ikasketak sortu zirenean, horretan hasi behar zuela erabaki zuen, senarrarekin bat ez bazetorren ere.
____________________________________________________________________________________________________________________________ez.
8.- Emakume txiki bat agertu zen oholtzaren atzeko partean, eta zer egin jakin gabe gelditu zen.
____________________________________________________________________________________________... la_____________________________.
9.- Itzultzaileek ahaleginak egingo dituzte administrazioan egiten diren itzulpenak ulergarriagoak izateko.
________________________________________________________________________________________________________________izan_________________________.
10.- Atzerritarrak euskaraz hitz egin zuen, silabak mailukaturik, hizkuntza bat arrotza zaion orok ohi duen moduan.
___________________________________mintzatu_______________________________________________________________________________.
3. SINONIMOAK EMAN
Ondoko testu honetan zenbait hitz azpimarratuta dituzu. Eman hitz horien sinonimo egoki bana, beti ere testuinguruko esanahia errespetatuz eta atzizki bera jarriaz.
1.- Ez naiz egokitu zaidan garaiaren arerio, baina ez naiz oso adiskide ere.
2.- Ez didate hilkutxa irekitzeko oztoporik jarri.
3.- Noraren aita sonbreiru txiki bat egiten ari zen magalean zeuzkan arto kiribilduez.
4.- Otoi, ez ezazu negarrik egin.
5.- Malkoak xukatu eta begiak jaso zituen, haur batek okerren baten barkazioa eskatzen duen gisa.
6.- Ez zen zaila izan bizimodu berrira ohitzea.
7.- Aitak agindu bezala isildu ordez, adorea bildu eta hitz egitea erabaki zuen.
8.- Diruak labain egiten dizu zuri, horixe da kontua!
9.- Gizonak, neskari ukalondotik oraturik, lasai zedila erregutu zion.
10.- Betaurrekoak gutxi erabiltzen dira gaur egun, gehienok lentilak aukeratzen ditugu.
SINONIMOAK
1. garaiaren: 6. zaila:
2. oztoporik: 7. adorea:
3. magalean: 8. labain:
4. Otoi: 9. oraturik:
5. okerren: 10. aukeratzen:
4.- IRAKURMENA
BIHARKO EUSKAL KOMUNIKABIDEAK
Hurrengo mendean euskal komunikabideek bizi izango duten egoera aurreikusteko edo, ezinbesteko dugu komunikabide-mundua zertan izango den ulertzen ahalegintzea.
Lehen eta behingoz komunikabide elektronikoak erabat nagusituko dira. Hau da, atomoz osotutako komunikabideetatik bitez bideratutako komunikabideetara pasatuko gara. Liburuak, aldizkariak, egunkariak, zinea, bideoa eta konpaktuak atomoz egin eta zabaltzen dira, baina honez gero gainean ditugun informazio-autopistak, Interneta, multimedia, posta elektronikoa, CD-ROMak eta bestelakoak bitez hedatzen dira. Bit (binary digit) deritzan unitate berriak ez du kolorerik, ez neurririk, ez pisurik, eta argi-abiadaz barreiatzen da mundu guztian zehar. Oraingo kultura audiobisuala arautu nahi duen nazioarteko hitzarmenak, GATT delakoak alegia, ezer arautzekotan atomoak arau ditzake, baina ez ditu bitak kontrolatu ahal izango. Beste galaxia baten ataritan gaude.
Guzti honek hainbat aldaketa erakarriko du eta egoera berriak sekulako ondorioak eragingo ditu gurea bezalako merkatu txikietan batez ere.
1. Teknologiaz jabetzea ez da aski. Kultura txikiek urteak daramatzate handiek aspaldidanik euren menpe izan dituzten komunikabideak aldarrikatzen, eta teknologia berriek politikak edo ekonomiak ukatzen zietena eskaini dietenean, handien globalizazioak hankaz gora bota du txikiek luzaro aldarrikatutako aukera. Hau da, inoiz baino samurragoa izango da mikroaudientzientzat programak egitea, baina mikroaudientzia berberoiek inoiz baino gehiago egongo dira estatu handien programen menpe.
2. Azelerazioa eta heldu-ezina. Gurpila eta papera asmatu zirenetik Euskal Herrian erabili arte milaka urte pasatu ziren. Nobelagintzak edo kazetaritzak, berriz, ehunka urte behar izan zuten euskaraz normaldu orduko eta ingelesez zein euskarazko lehen telebisten artean daude. Beraz, gure azelerazioa gero eta handiagoa da, baina baita teknologiarena ere. Diferentzia batez: lehen, nahiz eta ehunka urteren atzerapenaz, beti harrapatu ohi genuen etorkizuna; orain, ostera, azelerazioa hain azkarra izaki, iritsi orduko beti berandu aurkituko dugu geure burua, beti ere lehen tropela harrapatu ezinik, guztiz estresatuak eta frustratu samarrak. Euskaldunak garen aldetik bigarren mailako izaten ikasi beharko dugu eta gure oreka bilatzen asmatu. Hau da, agian ez dugu komunikabide elektronikoak euskaraz izan daitezen aldarrikatzerik izango, orain dela hogeita bost urte zinea, kazetaritza, irratia eta telebista noizbait euskaraz. izan zitezen aldarrikatu genuen logika berberaz.
3.Subentzioaren mugak. Euskal ikusentzuteko ekoizpenik gehiena diru publikoari esker bizi da. Atomozko komunikabide kolektiboak subentzionatzeko sistema asmatu dugu baina ez da erraz jakitea nola subentzionatu ahal izango diren bitezko komunikabide elektroniko indibidualak. Datorkigun mundua ordainezko mundua izango da eta ez dirudi multimedia subentzionaterraza denik. Nork zer subentzionatu, zeren izenean eta noren mesedetan?
4. Agiriko datuak. Euskaldunok ez gara zenbait datu jendaurrean agertzearen alde eta egiazko datuak ematerakoan alderdirik baikorrena ematen saiatu ohi gara. Multimedia-munduak ikusentzulegoaren kontrol estu-mestua erakarriko du. Euskaldunak urteak daramatza aldarrikatzaile zorrotzarenak egiten, ez dago ordea garbi aldarrikatzaile on bezain kontsumitzaile zintzo denik.
5. Gutxieneko dimentsioak. Azken urteotan euskaldungoak eskubide mailan oinarritu du bere aldarrikapen-argudioa, gutxieneko dimentsioaren erreferentziarik ez balego bezala. Baina pay-per-view (ikusteagatik ordaindu) delako sistema indibiduala indarrean jartzen denean ikusi beharko gutxieneko dimentsiorik osotzen dugun. Historian zehar egin diren filmik gehienak eskainiko dira ingelesez, espainieraz edo frantsesez baina, euskaraz? Azken hamahiru urteotan ETBk euskaratu dituen filmez gainera, zenbat pelikula gehiago eskaini ahal izango dira? Nork bikoiztuko ditu? Zein ikusentzulegorentzat? Euskaldunak euskaraz ikusteagatik ordainduko al du? Ba al dago euskaraz gutxieneko merkaturik?
6.- Eremu guztiei erantzun-ezina. Laster izango dira herri-telebista eta kable-telebista. Orain arteko logikaz, arlo berri hauek euskaratu beharko lirateke. Bai, baina nork jarriko du dirua? Adituen arabera, hiriburuetan edo izan ezik, nekez iraun ahal izango du gaztelaniazko udal-telebistak dirulaguntza publikorik gabe. Are gutxiago, euskaraz. Zaila (eta agian neurriz kanpo) baldin bada 500.000 lagunentzako telebista txukuna egitea, zer esanik ez ehunka herritan sakabanaturik bizi diren hainbat milakorentzat. Paradoxa: Euskal Herri mailan telebista euskaraz eta herri-telebistarik gehienetan gaztelania nagusi.
7.- Merkatu legalak nagusituko dira. Multimediak ordainezko mundua ekarriko du. Ordainezko telebistak gehitu egingo dira eta Administrazio Publikoaren diru-eragina gero eta murritzagoa izango. Merkatu-legearen arabera ez da batere normala izango merkatuko filmerik ontxoenetakoak ETB2 bezalako katea txikiak ematea edota merkatuan dagoen produktorik baliotsuena, futbola alegia, euskaraz ematen jarraitzea, biak ere doan gainera. Futbolak eta zineak zein eragin handia duten ETB1 eta ETB2n kontutan hartuz gero, horra zein larria bi kateen etorkizuna.
8.- Genero edo multimedia-hizkuntz herria. Multimediari buruz adituek diotenez asmatzeke dago oraindik teknika berri honi dagokiokeen hizkuntza, lengoaia edo genero aproposa. Aurretik izan diren komunikabideek (argazkiak, zineak, telebistak ... ) euren bidea urratu izan duten bezalaxe, multimediak ere bere bidea egin beharko du. Euskaraz ez da oraindik ildo honetako produktu bat bera ere kaleratu.
Hauxe panorama...
Luis A. Aranberri "Amatiño"- EGUNKARIA, 1996ko uztailak 4, 4.or.
4.- IRAKURMENA
Ondoko testua arretaz irakurri eta atzean datozen galdera guztíak erantzun itzazu. Erantzun okerrengatik ez da punturik kentzen; kalifíkazioa erantzun zuzenena izango da.
1.- | 2.- | 3.- | 4.- | 5.- |
6.- | 7.- | 8.- | 9.- | 10.- |
1.- Zein iritzi du artikulugileak gaur egungo komunikabideen etorkizunaz?
a) Oso epe laburrean desagertuko direla uste du.
b) Euskarazkoak beste edozeinen pare ikusten ditu.
c) Datozen hamarkadetan komunikabide elektronikoak gaindituko zaizkiela uste du.
d) Bitez bideratutako komunikabideetatik atomozkoetara igaroko garela uste du.
2.- Zein da GATT delakoak gainditu ezingo duen arazoa?
a) Atomoak bitak kontrolatzen dituen bezala kontrolatzea.
b) Kultura audiobisual berria arautzeko sistema asmatzea.
c) Kultura txikien iraupena bermatzea.
d) Partaide ez diren nazioak hitzarmenera biltzea.
3.- Zer gertatuko da kultura handi eta txikien arteko lehian?
a) Hainbeste urtetan handien atzetik ibili ondoren, aukera berdintasuna iritsiko zaie.
b) Azkar jokatuz gero, aukera paregabea gerta daiteke teknologia berriena.
c) Mikroaudientziekin jokatu ahal izateak mikrokomunikabide aniztasuna indartuko du.
d) Handien globalizazioak estatu handien programen menpe jarriko ditu berriz ere, mikroaudientzia horiek.
4.- Euskal kulturarentzat eta antzeko txikientzat zer izango da zailena?
a) Gure azelerazioa gero eta handiagoa izan arren, teknologiarena j arraitzea.
b) Gaztelerari aurrea hartzea.
c) Multimediak eskatzen dituen ezagutzak geureganatzea.
d) Bigarren mailako izatearen konplexua gainditzea.
5.- Aldaketa honek guri nola eragingo digula uste du artikulugileak?
a) Agian bigarren mailako izaten ikasi beharko dugu eta noraino iris gaitezkeen birplanteatu.
b) Orain zein gero, eskubideak eskubide direlakoan dago.
c) Milioi erdi laguneko kopurua lasai egoteko bestekoa dela uste du.
d) Gureak egin duela uste du.
6.- Nola subentzionatuko dira komunikabide elektronikoak?
a) Atomozko komunikabideak bezalaxe.
b) Edozein komunikabide kolektibo bezalaxe.
c) Komunikabide indibidualak izango direnez, sistema berriak asmatu beharko dira.
d) Ikusle kopurua izan daiteke dirulaguntzetarako oinarri.
7.- Euskaldunak komunikabideen kontsumitzaile zintzotzat ditu?
a) Aldarrikatzen dena kontsumitzen da.
b) Ez dago argi aldarrikatzen dena entzun, ikusi eta irakurtzen denik.
c) Aukerarik ez dagoelako ez da kontsumitzen.
d) Horretan ez du zalantzarik.
8.- Euskal Komunikabideen etorkizuna Administrazio Publikoak bermatuko duela uste du?
a) Ordainezkoak gehituko direnez, diru publikoaren eragina areagotu egingo dela uste du.
b) Ordainezkoak gehituko direnez, diru publikoaren eragina txikiagoa izango dela uste du.
c) Gauzak orain bezalatsu ikusten ditu.
d) Hiriburuetako telebistekin batu beharko du ETBk.
9.- Nola eragingo die honek guztiak Udal Telebistei?
a) Nekez atera daitezke aurrera eta gutxiago euskarazkoak badira.
b) Herri txikietakoak ibiliko dira ondoen.
c) Ikusleak hurbilekoa hobesten duenez, dena dute alde.
d) Programazioan futbola eta zinema sartu beharko dituzte ezinbestean.
10.- Baikor azaltzen zaigu ETBren etorkizunaz?
a) Bai, sekulako aukera duela uste du.
b) Aldaketa onerako izango delakoan dago.
c) Komunikabide publikoa izanik, baiezkoan dago.
d) Erronka latza duela uste du.