OHARRA: 2ordu eta 20 minutu dituzu azterketa hau burutzeko. Libre zara denbora nahi duzun moduan banatzeko eta azterketa nahi duzun ordenan egiteko, baina gogoan izan aztertzaileek aurrez pentsatutako denbora eta puntu-banaketa:
Azpiatala |
Gehienezko puntuazioa |
Gutxienezko puntuazioa |
Proposaturiko denbora |
Azterketaren formatua gainbegiratzeko | -- |
-- |
3 min. |
1.- Idazlana: idazlana ortografía |
25 5 |
15 1 |
55 min. |
2.- Esaldiak berridatzi | 5 |
2,5 |
25 min. |
3.- Sinonimoak eman | 5 |
2,5 |
|
4.- Irakurmena. | 10 |
5 |
45 min |
Egindako lana gainbegiratzeko | -- |
-- |
12 min. |
Denera | 50 |
29 |
2 or., 20 min. |
Idatz ezazu garbi eta tintaz: aztertzaileek ez dute irakurri ezinezkorik zuzenduko.
Ariketa guztietan atera behar duzu gutxienezko puntuazioa azterketa gainditzeko.
1. IDAZLANA
1. Argi idatzi behar da, eta albait garbien.
2. Idazlanak gutxienez 300 hitz izan behar ditu.
3. Idazlanaren kalifíkaziorako ondoko hiru alderdi hauek izango dira ardatz:
a) Gaiaren eraketa eta garapena; b) Hizkuntz aberastasuna; c) zehaztasuna;
4. Lehen orrialde hau gidoia egiteko, apunteak biltzeko... erabil dezakezu. Ez da zuzenduko.
5. Hurrengo orrialdeetan proposatzen zaizkizu, bat aukeratu eta garatzeko. Gaiak garatzeko laguntza moduan dossier bana eta puntu batzuk (galderak, gogoetak, iritziak, ... ) ere badituzu. Ez dira nahitaez kontutan hartu beharrekoak,- zuk zeuk aukeratutako bestelako ikuspuntu edo alderdietan oinarriturik egin dezakezu.
GAIA: EUSKARAREN ALDEKO JAIAK: Nafarroa Oinez, Korrika,Kilometroak, Ibilaldia, Herri Urrats, Araban Euskaraz...
Ondoko puntu hauetaz balia zaitezke:
Zer dira?
Zertarako antolatzen dira?
Zentzurik ba ote dute?
GURE HIZKUNTZA SENDOTZEKO ETA GURE IKASTOLAK BULTZATZEKO SORTU ZEN NAFARROA OINEZ IZENEKO EKINTZA
IBILALDIA, KILOMETROAK, ARABAN EUSKARAZ,...
Helburua:
1.- Ikastolen eguna eta Jaia ospatzea.
2.- Helburu zehatz bat finantzatzeko balio du (Ikastolaren lurrak erosteko, ikastola berria eraikitzeko, ikastolan erreformak egiteko, Iparraldeko edo Nafarroako ikastolei laguntzeko, ala ikastolako proiektu zehatz bati bultzatzeko)
UNIBERTSO BIZIA KORRIKA. Ez dauka euskararen militanteak atseden hartzeko tarte handirik: unibertso bizi-bizia da gurea eta korrika ibiltzera kondenatua dago.
ZER DA KORRIKA? Txandakako lasterketa bat da, hamar egunean, gau eta egun, inoiz gelditu gabe Euskal Herri osoa zeharkatzen duena.
KILOMETROAK. Gipuzkoako ikastolen festa. 1977. urtetik gaurdaino urriaren lehen igandean ospatu da.
GAIA: ARRAZAKERIA / XENOFOBIA
Ondoko puntu hauetaz balia zaitezke:
Zertan datza?
Arrazen arteko hierarkia.
Etorkinak / maketoak/ belarrimotzak...
TABUAK APURTU NAHIAN:GIPUZKOAKO HAURREK BESTE
KULTURAK ERRESPETATZEN IKASIDUTE ZORROAGAKO
TAILERRETAN.
AURRERANTZEAN KALEAN IJITO BATEKIN GURUTZATZEN BANAIZ, EZ DIOT BELDURRIK IZANGO. ERRESPETU APUR BAT BAI, BAINA BELDURRIK EZ.
"DEBRE LEGEARI" ARBUIOA. DESOBEDIENTZIA ZIBILERA DEI EGIN DUTE MILAKA LAGUNEK FRANTZIAN. Etorkinen aldeko manifestazioetan idazle, kantari, zinemagile eta intelektual ugari bildu dira.
HIRU ATZERRITAR JIPOITU ZITUZTEN SOLDADUEN KASUAK POLEMIKA BIZIA ERAGIN DU ALEMANIAN.
2. ESALDIAK BERRIDATZI
Ariketa honetan letra lodian ematen zaizkizun esaldiak beste modu batean idatzi behar dituzu. Horretarako, azpiko esaldia osatu behar duzu. Behean agertzen den esaldi zatitxoak aurretik edo atzetik puntuak baldin baditu, hitz hori osatu gabe dagoela ulertu behar da. Adibidez:
...takoan etorritakoan
Punturik ez badu, aparteko hitza da. Ahalik eta gutxien aldatu behar dituzu goiko esaldiko hitzak. Inoiz bat kendu edo beste bat sartu beharko da, baina beti ere esaldi bakar bat osatuz. Adibidez:
0.- Etxetik irten eta berehala hasi zuen euria.
_________ Etxetik irten bezain laster hasi zuen euria ________________
1.- Gauza batzuk ezin ditut kontatu; mingarriegiak dira, eta oroitze hutsa itogarria zait.
_______________________________________________________ito________________.
2.- Jokoan irabazten zuenean beti egiten zuen hori; bi duro ematen zizkion zinemara joateko.
____________________________________________________________________________________________________________________joan___________________.
3. - Liburuaren akatsak amorrarazten nau, baita akatsaren arrazoia ez jakiteak ere.
_______________________________adina_____________________________________.
4.- Agureak pentsatu zuen auzia amaitu egin zela.
________________________________________________________jo_______________.
5.- Erabat garbi zeukan adeitasunaren bidetik eraman behar zuela arrotza, errezelo txarrik ez hartzeko.
_______________________________________________________________________________________________________har________________________.
6.- Hobe izango dut, gauzak izan ziren bezala kontatzekotan, pausoz pauso ibiltzea, dena banan-banan azaltzea.
__________________________________________kontatuko________________________________________________________________________.
7.- Hizkuntzako irakasleak lan pila bidaltzen zuen etxerako, eta horiek egin ezean ekainean ezin gainditu.
_____________________________________________________________________ez______________________________________________.
8.- Aurrekoan denek egin zuten barre, oraingoan inork ez.
___________________________bezala________________________________________.
9.- Laster etorriko da elurra, baita zure barometro madarikatu horrek besterik badio ere.
_____________________________________________________________________________________________...gatik____________.
10.- Ez zitzaion aurkitu, zurea izan ezik, beste inongo senideren aztarrenik.
_______________________________________gain______________________________.
3. SINONIMOAK EMAN
Ondoko testu honetan zenbait hitz azpimarratuta dituzu. Eman hitz horien sinonimo egoki bana, beti ere testuinguruko esanahia errespetatuz eta atzizki bera jarriaz.
1.- Ardo koloreko angioma batek estaltzen zion eskuinaldeko masaila; hortik zetorkion muturbeltz" goitizena.
2.- Liburutegiko apalategia ondo miatu ondoren Anduren liburu bat aukeratu zuen.
3.- Txistea entzutean irribarrea egitera behartuta sentitu da.
4.- Auzoen masiaketa batzuen eraginez zintzilikatu zituzten errukarri haiek.
5.- Orria kendu zuenak oso trebea izan behar zuen, gillette batez edo, ebakita baitzegoen
orria.
6. - Zergatik ez zarete kalesatik jaitsi, eta etxeraino etortzen? Giro da gerizpean.
7.- Gabiraiak hegoei zalapartatsu eragin, eta hegaldi laburra egin zuen.
8.- Jaialdia bukatzean jendea, pozik eta adeitsu, sakabanatzen hasi zen.
9.- Azterketa honetan oso esaldi zailak jarri dizkigute.
10. - Ez zen erraza izan mendi tontorrera iristea.
SINONIMOAK
1. goitizena: 6. gerizpean:
2. miatu: 7. laburra:
3. behartuta: 8. sakabanatzen:
4. zintzilikatu: 9. zailak:
5. ebakita: 10. erraza:
4. IRAKURMENA
Ondoko testua arretaz irakurri eta atzean datozen galdera guztiak erantzun itzazu.
Erantzun okerrengatik ez da punturik kentzen; kalifikazioa erantzun zuzena izango da.
PEDRO MIGUEL ETXENIKE:
"Unibertsitateak jakin behar du bereizten zein dabilen buru-belarri lanean, eta zein axolagabekerian"
Ipar-haize gupidagabea dabil Ibaetako Kanpusean. Euri-tantak nondik heltzen diren igarri ezinik, mela-mela eginda iritsi gara Pedro Miguel Etxenikeren bulegora. Aurten Ikerkuntzarako Euskadi saria irabazi duenaren mahaia liburuz eta paperez gainezka dago: "Galtzak bete lan dauzkat". Ez diogu kurrikulumari buruz galdetu, baina, bai, ordea, Trilateralari buruz: " 1973an David Rockefellerrek sorturiko elkarte pribatua da. Bere helburua mendebaldeko demokrazien (EEBB eta Kanada, Japonia eta Europa) baloreak defendatu eta zabaltzea da. Bertako kidea naizen aldetik, nire zeregina eztabaida eta txostenetan esku hartzea da. Ni neu zientzia eta teknikaren garapenak ekonomiaren eta hezkuntzaren garapenean izan dezakeen eraginaz kezkatuta nago".
G.- Joan den irailean ikerkuntzarako Euskadi saria eman zizuten. Nolako garrantzia du sari honek zuretzat?
E.- Sariduna naizenez gero, ez naiz ni egokiena sariaz mintzatzeko. Dena den, oso garrantzi handiko saria da. Batetik, gure Gobernuak emandako saria delako. Bestetik, epaimahaia Euskal Autonomi Elkartetik kanpoko izen handiko zientzialariek osatu dutelako.
G.- Felix Goņik, Zientzi Politikarako zuzendariak, esan du ia bitxia gertatzen dela zu bezalako ikerlari bat hemen izatea. Euskal Herriko ikerkuntza mailari erreparatuz gero, hala al da?
E.- Goņik esandakoa eskertzekoa da. Epaimahaiak berak ere esan zuen saritutako lanek nonahi lor zezaketela saria. Hori pozgarria da unibertsitatearentzat, gure taldearentzat eta baita neuretzat ere. Azken batean, zientzia nazioarte mailakoa da. Eta zergatik hemen bizi? Ni izabatarra naiz, Erronkari ibarrekoa, eta atzerrian luzaro ibili banaiz ere, hona itzultzea izan da nire asmoa beti. Estatu Batuetan eta Cambridgen bizi izan naiz, eta kanpoan lan egiteko aukera onak eduki arren, Iparragirreren bertso hura datorkit beti gogora: "Herrialde guztietan toki onak badira, baina bihotzak dio: zoaz Euskal Herrira". Pozik nago etxean, eta hobetu beharrean bagaude ere, hemen badago baldintza egokirik ikerkuntzarako. Une honetan kalitate oneko ikerketa gehiagorik ez bada Euskal Herriko Unibertsitatean (EHUn), ez da baliabide eskasak ditugulako, gu geu hobetu beharrean gaudelako baizik.
G.- Horren aurrean, zer jarrera hartu behar du unibertsitateak?
E.- Unibertsitateak bereizketa bat egin behar du. Esan nahi dut jakin behar duela bereizten zein dabilen buru-belarri lanean emaitza batzuk lortzeko, eta zein, nolabait esateko, axolagabekerian. Hau da, tratu berezia eman behar dio lan berezia egiten duenari. Horretaz gain, azpimarratu beharra dago lanpostuak ematerakoan ez litzaiokeela soil-soilik irakaskuntzari begiratu beharko, baizik eta baita ikerkuntzari ere. Burokraziari ere aurre egin beharko genioke, hein batean behinik behin. Izan ere, burokrazia sormenaren etsai amorratua da,
G.- Sarri entzuten da unibertsitatea "funtzionarizazio" prozesuan dagoela.
E.- Funtzionarizazioa aipatzean behin-betiko lanpostuari buruz ari bagara, esan egin behar da ikerlariak halako egoeran daudela mundu osoko unibertsitaterik onenetan. Ni ez naiz horren aurkako, beraz. Nire ustez, gure arazoa honako hau da: behin-betiko lanpostuak beste ezer baino lehenago eskuratzeko gogoa; hau da, lan-merkatuaren egoera larria dela-eta 26 edo 27 urteko gazteak betirako lanpostu baten bila itsu-itsuan ibiltzea. Lanpostu hori ez litzateke lortu beharko garapen zientifiko eta intelektualaren hastapenetan. Era berean, eta esan dudanez, funtzionarioek ekarpenen araberako tratua jaso beharko lukete.
G.- Oliveriren ustez, azken urteetan garapen zientifiko nabarmena gertatu da EHUn; Espainiakoa baino handiagoa.
E.- Bai, hala da bi arrazoi nagusirengatik: bateko, gure erakundeek ahalegin handia egin dutelako arlo horretan; eta besteko, atzerago geundelako. Hobera egin dugu, zalantzarik gabe. Baita ikaragarri egin ere; baina oraindik ez gaude oso egoera onean ingurukoekiko. Bestalde, Autonomia Estatutuak aginpidea aitortzen digu zientzien eta tekniken ikerketan; beti ere, Estatuarekin koordinatuta. Nolanahi ere, koordinazio horrek ezin utzi dezake bertan behera gure aginpidea. Autonomia Estatutua betez gero, Oliverik aipatutako garapen zientifikoak jauzi kualitatibo eta kuantitatiboa emango luke.
G.- Nola ikusten duzu Euskal Herriko Unibertsitatea?
E.- EHUk Euskal Herriko beste erakunde batzuek baino maila altuagoa du, nik uste. Jakina da hau ez dela Cambridge: baina, seguraski, gure Legebiltzarra ere ez da Wetsminster. Dena den, badirudi unibertsitatea beti ibiltzen dela bere burua astintzen. Nork bere buruari kritika egitea ez da txarra, inondik ere; baina kritikak sormena baztertu eta emaitzak oztopatzen baditu, ez da onuragarria. Nik neuk gau eta egun kritikatzen besterik ez dakitenei baino gehiago sinesten diet emaitza onak lortu, eta, aldi berean, kritikak egiten dituztenei. Unibertsitateak hobera egin du nabarmen azken urteotan; dena dela, oraindik badaude alderdi batzuk aldatu beharrekoak, esaterako, gobernu organoen erregulazioa. Izan ere, politikan baliagarria den demokrazia ekarri da hona, eta berdintasun demagogiko batek jakitearen hierarkia ordezkatu du.
G.- Elkarrizketa batean esan duzu zientzia arloko ikerketak euskaraz egin behar ditugula, baina emaitzak ingelesez argitaratu behar direla.
E.- Bai, jakina. Euskarari dagokionez, ikerlari euskaldunek zientziaz arduratuta egon behar dute, eta euskaraz bizi. Baina gizarteari emaitzen berri emateko orduan, lana ingelesez argitaratu behar da. Mitxelenak berak bere buruari galdetu zionez, euskaldun batek lortuko balu Einsteinek fisikan edo Flemingek medikuntzan lortutakoaren antzeko zerbait, nori egingo lioke on euskaraz argitaratzeak? Inori ere ez! Lehenik eta behin gizarteari egingo lioke kalte, gero egileari eta, azkenik, euskarari berari.
G.- Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua izan zinen 1980tik 1983ra; Hezkuntza eta Kultura sailburua 1983tik 1984ra; Gobernuko bozeramailea, eta, besteak beste, Euskararen Legea eraman zenuen Legebiltzarrera. Gaur ikusita, baliagarria al da Legea?
E.- Euskararen Legea luzaro izango da baliagarria. Nolabait esateko, oraindik Legearen hastapenetan gaude, hark eman dezakeena agortu arteko bidea oso luzea da. Legea hezkuntza arloan garatu da batik bat. Oso lege malgua da, eta euskaraz bizitzeko aukera ematen dio euskaraz bizi nahi duenari. Zer dakar horrek? Bada, administrazioa herritarren zerbitzura egotea, komunikabide, hezkuntza eta abarrez arduratzea... Zaila litzateke egungo Legebiltzarrak horrelako lege bati onespena ematea. Oso bestelakoa da, noski, Legea nola garatzen ari den.
G.- Eta, zure ustez, azkarrago garatu beharko al litzateke?
E.- Puntu honetan kontuz ibili beharra dago. Ni ez naute kopuruek kezkatzen. Lehentasunak ezarri behar dira beti. Nire iritziz, askoz inportanteagoa da hezkuntza edo kultura (kalitateko telebista eta zinea ... ), leihatila bateko langileen % 10 eta %20k euskaldunak izan behar duten eztabaidatzea baino. Herri txikia gara eta gai horren inguruan ez dago adostasunik. Hemen inor baztertua bada hori euskalduna da, noski. Orduan, hori saihesten joateko pausoak eman behar ditugu, baina, beti ere, orekari eutsiz, hartutako erabakiak euskaldunen aurkakoak izan ez daitezen.
Denbora aurrera dihoakigu elkarrizketaren amaieraren bila. Hala ere, guk Nafarroan barrena jarraitzen dugu. "Bai, baliteke gaur egun Nafarroa Euskal Herritik urrunago bizitzea. Nire ustez sendotu egin behar ditugu harremanak arlo guztietan: administrazioan, kulturan eta, batez ere, ekonomian". Etxenikek harremanok ezezik, neurri handi batean galdutako jokabide batzuk ere berreskuratuko lituzke euskaldunontzat: "Hain zuzen ere, aurreko belaunaldiaren portaera, musu-truk gauza asko eman zuen belaunaldi haren portaera. Baita ongi egindako lana ere, beronek toki hobea merezi baitu gurean".
ADMINISTRAZIOA EUSKARAZ 15. zenb. Lutxo Egia - Kazetaria
4. IRAKURMENA
Ondoko orrialdeetan hamar galdera dituzu: aukera ezazu bakoitzean erantzunik egokiena eta dagokion letra koadro honetan ipini.
1 | 2 | 3 | 4 | 5 |
6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
1.- Zer dela eta EHUk ez ditu kalitatezko ikerketa gehiago bultzatzen?
a) Euskal Herriko Unibertsitatea txikia delako eta, ondorioz, baliabide urriak dituelako.
b) EHUk ez duelako ikerkuntzarako aukera onik eskaintzen.
c) Ikertzaile edo zientzialariek prestakuntza hobea behar dutelako.
d) Ikertzaile onak atzerriko unibertsitateetara joaten direlako.
2.- Zer garrantzi edo balioa du irabazi berri duzun ikerkuntzarako Euskadi sariak?
a) Batik bat sinbolikoa, Euskal Gobernuak sortua baita.
b) Edozein sarik izan dezakeen garrantzia edo balioa, norberak eman nahi diona. Sari guztiak dira pozgarriak.
c) Euskal Herriko ikerkuntza-mailari eusteko lagungarria da.
d) Garrantzi handia, saria nork emana den eta epaimahaikideak zein diren kontuan izanda.
3.- Zeri eman beharko lioke lehentasuna Unibertsitateak?
a) Lehenengo eta behin burokraziari aurre egin beharko lioke.
b) Irakaskuntza eta ikerkuntza, biak aintzat hartu beharko lituzke.
c) Emaitza onak lortzea eta lan bereziak bultzatzea hobetsi beharko luke.
d) Bereizi egin beharko lituzke irakaskuntza eta ikerkuntza.
4.- Unibertsitatea funtzionarizatzeari buruz zein da zure iritzia?
a) Mundu osoko unibertsitaterik onenetan ikertzaileak funtzionarioak dira.
b) Ez naiz unibertsitatean sartu bezain laster behin betiko lanpostua eskuratzearen aldekoa.
c) Ondo iruditzen zait ikertzaileak hasiera-hasieratik behin betiko lanpostua eskuratzeko aukera izatea.
d) Lan-merkatuaren egoerari erreparatuz, ikerkuntzarako ezinbestekoa.
5.- Azken urtetako garapen zientifikoaren ondorioz, zein da EHUren egoera?
a) Autonomi Estatutuak aitortzen duen aginpidean oinarrituz, egun oso egoera onean gaudela esan daiteke.
b) EHU asko aurreratu eta aurreratzen ari da, baina, oraindik badu zereginik.
c) EHUk estatuarekin batera egin behar du lan, aurrera egin nahi badu.
d) Egun unibertsitate onenen mailan gaudela esan daiteke.
6.- Zer moduz ikusten duzu Euskal Herriko Unibertsitatea?
a) Maila polita du, baina bere buruari kritika pixka bat egitea komeniko litzaioke.
b) Maila polita du, baina gobernu-organoetan demagogia gehiegi dago.
c) Kritika gehiegi dago eta horrek sormena baztertu eta ahuldu egiten du.
d) Maila polita du, nahiz eta zenbait alderdi hobetu edo aldatu behar izan.
7.- Zein leku edo garrantzi izan beharko luke zientzia arloan euskarak?
a) Ikertzaile euskaldunek euskaraz bizi beharko lukete eta beren emaitzak euskaraz argitaratu.
b) Ikerkuntzan zientziak du garrantzia eta ez ikertzaileen hizkuntzak.
c) Ikertzaile euskaldunek euskaraz bizi beharko lukete eta beren emaitzen berri ingelesez eman.
d) Zientzia-munduan euskarak ez du lekurik, zientzia ingelesez egiten baita.
8.- Euskararen legeak zentzurik ba ote du gaur egun?
a) Ez gehiegi; aspaldiko legea da eta eman zezakeena emana du.
b) Garai batean bere balioa izan zuen, baina gaur egun Legebiltzarrak ere ez lioke onespenik emango.
c) Hezkuntza-arlorako oso baliagarria da eta nik neuk esparru horietara mugatuko nuke.
d) Dudarik gabe; izan ere, baliabideak ematen dizkio edo eskura jartzen euskaraz bizi nahi duenari.
9.- Euskararen legaren garapena nondik hasi beharko litzateke?
a) Administrazioko langileak euskalduntzetik hasi beharko litzateke: han da, lehentasuna zerbitzu publikoek izango lukete.
b) Zaila da nondik hasi beharko litzatekeen esatea.
c) Euskararen egoera kontuan hartuta, garrantzitsuena hastea litzateke, ez nondik hasi erabakitzea.
d) Hezkuntzak eta Kulturak izan beharko lukete aitzindari.
10.- Zein da zu partaide zaituen Trialateralaren egitekoa?
a) Zientzia eta teknikaren garapenak arlo ezberdinetan izan dezakeen eragina aztertzea.
b) Zientzia eta teknikaren garapenak hezkuntzan izan dezakeen eragina jasotzea eta aztertzea.
c) Demokraziaren inguruko gaiak aztertu defendatu eta herrialdeetan zabaltzea.
d) Mendebaldeko demokrazien baloreak defendatu eta hedatzea.