HIZKUNTZA ESKOLA OFIZIALA: GOI-ZIKLOA

1998ko ekaina

 

 A ATALA

IDAZLANA

Ondoko gai hauetatik bat aukeratu eta garatu. 350 hitz eskatuko dira. Zaindu ortografia (Euskaltzaindiaren proposamenak jarraituko dira). Zuzentasuna, egokitasuna eta aberastasuna kontuan hartuko dira.

a) Ez ote dira laburregiak udako oporrak?

Jende gehienak hilabete baino ez dauka.

Irakasleek bi hilabete hartzen dituzte.

Ez dugu astirik merezi dugun atsedenaldia egiteko.

Beste batzuentzat, ostera, luzeegiak dira eta irrikitan daude lanera itzultzeko...

 b) Zenbat eta aberatsagoa izan orduan eta diru gehiago nahi.

Izan ere, dirua biltzearena gaisotasun sendaezina da.

Ez daukanak baleuka, ordea.

Horretan denak gara berdin-antzekoak.

Azaldu nola ikusten duzun zuk arazo hau, eta eman zure iritzia.

 

EGIN EZAZU JARRAIAN DATORREN TESTUAREN ITZULPENA

Mezua jaso behar duzu.
Ahalik eta euskara jatorrena erabiltzen ahaleginduko zara.
Zuzentasuna eta aberastasuna kontuan hartuko dira.

 

MEXICO EXPULSA A UN CURA FRANCES TRAS ACUSARLE DE SER PROZAPATISTA.

El párroco francés Michel Henry Jean Chanteau, de 67 años de edad, fue expulsado de México eljueves, acusado de activismo prozapatista en el marco de una campaña oficial contra los extranjeros que "intervienen en política interna". El Ministerio del Interior justificó la deportación: "El francés desarrolló actividades políticas, como se desprende de su propia declaración en la cual expresó públicamente que la matanza de Acteal fue un plan del Gobierno para destruir las bases de apoyo zapatista". El sacerdote era párroco, desde hace 32 años, de Chenalhó, donde 45 indígenas desarmados fueron asesinados a tiros y machetazos el 22 de Diciembre pasado. Con la expulsión del padre. Chanteau ya son cuatro los extranjeros expulsados desde el pasado 10 de Febrero.Otros tres religiosos fueron también expulsados, entre ellos el navarro Rodoldo Izal en 1995. ("EL PAIS" 28-2-98)

 

D atala

ENTZUMENA

1. Delinkuentzia eta segurtasun eza...

a) %50 hasi da azken 20 urteetan frantziarren artean

b) Ez da bakarrik bizimaila apala dutenekin lotuta agertzen den arazoa.

c) Frantziarren eta estatubatuarren arazoa da batez ere.

d) Estatu Batuetan oro har hedatuago dago arazoa Europan baino.

2. ZEIN DA ZUZENA.

a) Delinkuentziari aurre egiteko prebentzioari indar gehiago eman nahi diote errepresioari baino.

b) Erresuma Batuan Tony Blairrek kontrolatuta dauka zeharo delinkuentziaren arazoa.

c) Langabezia omen da delinkuentziaren kausetan nabarmenena.

d) Egin den ikerketan azaltzen denez, langabetuak baizik ez dira delinkuenteak.

3. Frantzian egin den ikerketa eta karta horretan zein emaltza azaltzen da.

a) Frantziako erdialdean ez dirudi arazoa oso sakona denik.

b) Marseilla eta Béziersen ematen da gehien delinkuentziaren fenomenoa.

c) Hiri industrial nagusienetan agertzen dira punturik gorienak.

d) Iparraldeari lotuta Bordele eta Pabe azaltzen dira liskar-iturri bezala.

4. Zer dio konponbideei buruz?

a) Polizia ugaritzea da hartuko duten konponbide bakarra.

b) Gazteentzako kontseilu psikologikoaz arduratzen den talde bat sortuko dute.

c) Frantzia osorako 35000 polizia berri sortzea aurrikusten da.

d) Frantzian ezkerrak bakarrik dakizki era honetako arazoak konpontzen.

5. Zer dio leiho hautsiaren teoriak?

a) Pixa kalean egiten duenak kalte handiagoak egingo dituela geroago.

b) Huts txikiak ez jazartzeagatik handiagoetarako bidea errazten dela.

c) Agresibitatez egindako eskeak bakarrik zigortu behar direla.

d) Lapur txikiek ere kartzela zigorra merezi dutela.

 

TESTUA OSATU

ANDREGAI SORGINA

Mutil batek bazeukan andregai bat, eta berarekin ateratzen zen. Andregai hori oso neska ederra zen, eta gainera hiztuna eta atsegina. Aldi batean elkarrekin ibili ondoren, mutilak erabaki zuen ezkondu egin behar zirela, baina jakin nahi zuen hobeto neska haren berri, bere gurasoak zein ote ziren eta...

Neska, bera bakar-bakarrik bizi zen etxe batean, eta mutilak zerbait galdetzen zionean, beti barre txiki bat egin. ohi zion, behin ere erantzun garbirik eman gabe.

Hala ere, behin biak hizketan ari zirela, neskak sorginkeria batzuk esan zituen, eta mutila kezkatzen hasi zen, berak maite zuen neska eder hura sorginen bat izango -------(6)-----------zen.

Galdezka ibili zen auzoko emakujme batzuei, neska hura nor izan zitekeen, baina inork ez zion -----------(7)----------------- ematen. Mutilak geroz gehiago maite zuen neska hura. baina geroz gehiago hasi zen konturatzen ere, neska hura ez zela -----------(8)------------ bestea bezalakoa. Gehiago eta gehiago buruan sartzen ari zitzaion neska hura sorginen bat izan behar zuela.

Azkenean, kezketatik ateratzeko -----------(9)------------- berari galdetzea izango zela onena pentsatu zuen, eta egun batean biak hizketan ari zirela, horrela galdetu zion:

- Zure gurasoak ez ote ziren sorginak?

-Eta ni sorgina banintz -erantzun zion neskak-, ezkonduko al zinateke nirekin?

-Baita sorgina izanda ere -esan zion mutilak, begietara begiratuz-, ezkonduko nintzateke zurekin.

-Sorgina naiz bada ni -erantzun zion neskak, barre txiki bat eginez-, nire aurreko guztiak -----------(10)------------- sorginak ziren.

Mutila ikaratuta geratu zen, gauza hori hain garbi -----------(11)-----------, baina oraindik hobeto ezagutzearren, galdetu zion berriz neskari:

-Nola konturatuko nintzateke ni zu sorgina zarela

-Etorri zaitez bihar iluntzean gure etxera eta esango dizut.

Neska hark, bere guraso eta beste sorgin batzuekin hitz egin nahi izan zuen, mutilari erantzuna ematerako. Gauerdian izan ohi zituzten beren ----------(12)-----------, eta orduan erabakiko zuten mutilari zer ---------(13)-----------------.

Horrela, hurrengo iluntzean, mutila neskaren etxera etorri zenean, hau beti ----------(14)-------------- alai eta itxura onekoa zegoen.

- Orain esango al didazu? –galdetu zion mutilak.

-Bai -hasi zen neska-, halako -------------(15)------------, gaur gauean haurra izango du hango andre gazteak. Ni han izango naiz. Zu ere joan. Haurra jaiotzen denean, ni armiarma ---------(16)--------------- antzean jaitsiko naiz goiko habetik, haurraren buru gainera; nik ------------(17)------------- orduko, haurra hilda geldituko da. Hortik ezagutuko duzu, ni sorgina naizela. Gauza bat esan behar dizut: haurra hiltzen denean, inori ez utzi ur bedeinkaturik bere burura botatzen, ------------(18)--------------ni hilda geldituko naiz.

Mutila geroz larriago eta ------------ (19)-------------- zegoen, gauza horiek denak entzunda. Joan zen haurra jaio behar zen etxe hartara eta, -----------(20)----------- han zebiltzan bat mediku bila eta besteak etxeko gauzak zuzentzen. Harrituta gelditu ziren mutil hark esan zienean:

-Badakit ez dela oso gauza ---------(21)------------ mutil bat gauza hauetan sartzea, baina ni gaur gauean umea jaiotzean, koarto hartan egon beharrean nago.

Denek pentsatu zuten mutil hark izango zuela bere arrazoiren bat, eta ez zioten ------------ (22)------------. Haurra jaio zenean, mutila han zegoen zain, baina haurrari baino gehiago begiratzen zion hark goiko habeari. Haurra jaio -----------(23)-----------, hasi zen handik behera armiarma bat jaisten, eta zuzen-zuzen umearen buru aldera jaitsi zen. Berehala mutilak atera zuen poltsikotik, horretarako eramanda zeukan ontzitxo bat, eta ur bedeinkatuz ------------ (24)------------ zituen haurraren burua eta armiarma. Alditxo bat egon zen ezer gertatzen ote zen, eta umea ez zela hil ikusi zuenean, inori ezer esan gabe, bere etxera joan zen.

Hurrengo egunean, andregaiaren etxera joan zenean, hantxe zegoen hau,-----------(25)--------- etzanda sukaldean. Hilda zegoen.

Kontu Zaharrak, Joxe Arratibel.

6. 11. 16. 21.
a) omen a) jakiterik a) bateko a) egokia
b) ahal b) jakiteko b) baten b) arrazoia
c) ote c) jakitean c) bat c) egokiro
d) al d) jakitekorik d) bataren d) egonarri
7. 12. 17. 22.
a) argiteriarik a) bilkurak a) jaitsi a) unatu
b) argitasunik b) bilketak b) iritsi b) uko
c) argitalpenik c) bilkariak c) ukitu c) ukatu
d) argitsurik d) bilkinak d) jausi d) ahitu
8. 13. 18. 23.
a) erruz a) esanda a) aitzitik a) orduraino
b) gogotik b) esango b) bederen b) ordura
c) sano c) esanik c) bestela c) orduko
d) erabat d) esan d) hala fede! d) ordutako
9. 14. 19. 24.
a) neska a) adina a) estuegi a) lardaskatu
b) neskari b) bezalako b) estuena b) ihartu
c) neskei c) moduan c) estuago c) igorri
d) neskak d) bezain d) estuagoa d) igurtzi
10. 15. 20. 25.
a) ere a) etxetan a) orduko a) kili-kolo
b) ere bai b) etxean b) ordutik b) luze-luze
c) baita c) etxeetan c) ordurako c) buruz-behera
d) baita ere d) etxetik d) orduraino d) hankaz-gora

 

 

B atala

KOKATU ESAMOLDE BAKOITZA KOMUNIKAZIO EGOERA BATEAN

Adibidea: Gorriak ikusi
Gorriak ikusi zituzten gurasoek gerra garaian, eta gerra ostean ere.

 

  1. Nor baino nor oilarrago 

  2. Ezta hurrik eman ere 

  3. Aldean eraman 

  4. Ez dut damurik 

  5. Kopeta ilun 

  6. Buru belarri 

 

BERRIDAZKETAK: Ondoko perpausak berridatzi esanahia aldatu gabe

 

Adibidea:"Klasera sartu ginen momentuan mahai guztiak apurtuta zeudela ikusi genuen".

(bezain) "Klasera sartu bezain laster mahai guztiak apurtuta zeudela ikusi genuen".

1. Ezin izango dut sekula ahaztu egun hartako gure solasaldia, hain utzi ninduen liluratuta Xeperen kontaketak.

(non) _______________________________________________________________________________________

2. Haxix usaina zegoen airean, gero eta handiagoa asanbladako zirkulura hurbildu ahala.

(-(e)n neurrian) _______________________________________________________________________________

3. Ez ahal zuen osabak hartaz ezer jakingo!

(hobe/ez ba-) _________________________________________________________________________________

4. Ezagun duzu ez duzula inoiz lanik egin.

(igartzen) ____________________________________________________________________________________

5. Zelan ibil daiteke une orotan gezurrak esaten?

(ere!) ________________________________________________________________________________________

6. Baina jakinekoa da, harengatik mila nahigabe nozitu izanagatik ere, ama batek ez duela inoiz bere semea ahazten.

(ba- ere) _____________________________________________________________________________________

7. Hitzez ezer ganoraz azalduko bazuen, Atraskuko aitorlekua eta Araskuko apeza behar zituen hark ondoan.

(-t(z)ekotan) __________________________________________________________________________________

8. Kanpai dangak zortziak jo zituenean, hasi ziren tiro hotsak entzuten.

(batera) ______________________________________________________________________________________

9. Ikasle asko etorri ziren.

(erruz) _______________________________________________________________________________________

10. Bere neskalagunarekin egotea adina gustatzen zaio haren ahizparekin paseatzea.

(baino gutxiago) ______________________________________________________________________________

 

 BAT-BATEKO ITZULPENAK

Adibidea: Acertar de pleno
Bete-betean asmatu du, aurrean egon ez banintz ez nion sinetsiko.

1) Me saca de quicio.

____________________________________________________________________

2) Ha dejado de llover.

____________________________________________________________________

3) Ha vuelto en sí.

____________________________________________________________________

4) Boca abajo.

____________________________________________________________________

5) Andar a gatas.

____________________________________________________________________

 

D atala

GRAMATIKA TESTA

26) Zuek________idatzi dugu geuk ere.

a)idatzikoa

b)idatzitakoa

c)idatzia

d)idatzizkoa

27) Nik neuk ez_________oparituko jostailu horiek umeei.

a)dizkiot

b)banizkie

c)nizkieke

d)nizkioke

28) ___________emango ditugu udaldiko oporrak.

a)Amonarengan

b)Amonan

c)Amonagan

d)Amonarenean

29) Iturri horri ez _________urik.

a)dario

b)dihardu

c)dirautso

d)datza

30) Dorretxe hori erdi arokoa da, bandoen burrukak gertatu__________, alegia.

a)zirenekoa

b)zirelakoa

c)zirenena

d)zirenean

31)E rraz hausten den ontzia da hori. Ontzi hori_________da.

a)hausgilea

b)hauskarria

c)hausgoia

d)hauskorra

32) Gau osoa haginetako mina izan dut; ________________

a)Gauaren luzea!

b)Gau luze!

c)Bai gaua luzea!

d)Zein gau luzea izan da!

33) Atea____________atzamarra harrapatu dut.

a)itxiaz

b)ixtean

c)itxitakoan

d)ixten

34) Boligrafoz____________ez digute azterketa egiten uzten.

a)ezezik

b)baina

c)baizik

d)ez beste

35) Argazki hauek Indian___________dira.

a)egon ginenean

b)egondakoak

c)egon ginenekoak

d)geundenakoak

36) Semeak aitaren bideari_____________

a)dario

b)dinotso

c)datza

d)darraio

37) Dirurik ez daukagu eta guk zuei etxe hori egiten ezin____________lagun.

a)geniezazuen

b)geniezazueke

c)genizueke

d)genizuekeen

38) Gure osabak armak egiteko lantegi batean lan egiten zuen.

a)Gure osabak armatzan lan egiten zuen.

b)Gure osabak armagintzan lan egiten zuen.

c)Gure osabak armagilean lan egiten zuen.

d)Gure osabak armaritzan lan egiten zuen.

39) Kurtsoa amaitu ondoren liburuak___________botako ditut.

a)sura

b)sutara

c)suera

d)suara

40) Imanolek dena prestatu zuen errua guri lepora___________.

a)ziezaguten

b)ziguten

c)ziezaguketen

d)ziguketen

41) Eraman agiri hauek idazkariari, zigilua ezar____________.

a)ditzan

b)diezaion

c)diezaien

d)diezazkien

42) Ikasketak amaitu eta____________joan zen Burgosera.

a)apaiztzat

b)apaiza bezala

c)apaiz

d)apaiz moduan

43) Gerardo lo__________ohean, gu bere etxera heldu ginenean.

a)zerion

b)ziotson

c)zerraikion

d)zetzan

44) Isilik sartu nintzenez, jabeak___________hartu ninduen.

a)lapurrez

b)lapur

c)lapurtzat

d)lapurretaz

45) Euria egingo balu, bila joango___________.

a)nenkizuke

b)nakizuke

c)nintzaizuke

d)nintzizkizuke

46) Zein dago ondo?

a)Nirekin etorri ezik, etxean geratu beharko duzue.

b)Nirekin ez etorriz gero, etxean geratu beharko duzue.

c)Nirekin etorri ezezik, etxean geratu beharko duzue.

d)Nirekin etorri izan ezik, etxean geratu beharko duzue.

47) Zein dago ondo?

a)Mikeli buruaz hitz egiten egon gara.

b)Mikelaz hitz egiten egon gara.

c)Mikelez hitz egiten egon gara.

d)Mikeltaz hitz egiten egon.

48) Zein dago ondo?

a)Pentsatu ezezik; idatzi dut ere.

b)Ezezik pentsatu; idatzi dut ere.

c)Pentsatu ezezik, idatzi ere egin dut.

d)Pentsatu ezezik, ere idatzi egin dut.

49) Zein dago ondo?

a)Nik zuk besteko gogoa dut lan hau amaitzeko.

b)Nik zuk beste gogoa dut lan hau amaitzeko.

c)Nik zuk bezain gogoa dut lan hau amaitzeko.

d)Nik zure bezain gogoa dut lan hau amaitzeko.

50) Zein dago ondo?

a)Ez dago zer egiterik, gertatu behar zena gertatu da.

b)Ez dago ezer eginik, gertatu behar zena gertatu da.

c)Ez dago ezer egiterik, gertatu behar zena gertatu da.

d)Ez dago deus egitekoa, geratu behar zena gertatu da.

51) Negar egiteko erraztasun ikaragarria dauka gure aitonak.

a)Gure aitona negarbera da.

b)Gure aitona negarduna da.

c)Gure aitona negartsua da.

d)Gure aitona negarkera da.

52) Zein dago txarto?

a)Etxeak artean ere zutik zirauen.

b)Zure emazteak andere fina dirudi.

c)Zertan dihardu mutiko hori?

d)Lapurrak etxera jarraiki zitzaizkidan.

53) Aukeratu baliokidea: Jertse honi ikuzketa eder bat eman behar diot.

a)Jertse hau ondo beratu behar dut.

b)Jertse hau ikusteak merezi du.

c)Jertse hau garbitu behar dut.

d)Jertse hau lisatu behar dut.

54) Aukeratu baliokidea: Usoak joan sareak hedatu.

a)Usoak sarez harrapatzen dira.

b)Berandu ibiltzeak ekar dezakeena.

c)Sareak behar dira jendea harrapatzeko.

d)Urte berrirako asmo berriak.

55) Aukeratu baliokidea: Hori nahi baduzu, ez duzu makala.

a)Gaisorik zaudelako ezin duzu egin.

b)Ez duzu diruagiririk behar hori erosteko.

c)Hori nahi izanez gero, makala ezin izango duzu hartu.

d)Hori lortzeko ahalegin handiak egin beharko zenituzke.

56) Aukeratu baliokidea: Anderrek pot egin zion Karmeni.

a)Anderrek pota bota zion Karmeni.

b)Anderrek uko egin zion Karmeni.

c)Anderrek ezikusiarena egin zuen.

d)Anderrek Karmeni musu bat eman zion.

57) Esaldi hauetariko bat ez da gainerakoen baliokidea:

a)Nahiz eta asko bazkaldu, gose naiz.

b)Asko bazkaltzearren, gose naiz.

c)Asko bazkalduagatik, gose naiz.

d)Asko bazkaldu badut ere, gose naiz.

58) Aukera ezazu esaldi honen esanahia: "Kristala apurtu zutenei bereak eta bost esan zien dendariak".

a)Kristala apurtu zutenei, beste bost gehiago erosteko esan zien dendariak.

b)Berea eta bost kristal gehiago apurtu zituztela esan zien dendariak.

c)Kristorenak esan zizkien dendariak kristala apurtu zutenei.

d)Bost pertsona izan ziren kristala apurtu zutenak.

59) Aukera ezazu esaldi honen esanahia: "Larru gorritan ikusi genuen Fernando Sopelako hondartzan".

a)Erreta zeukan azala, eguzkipean denbora luzea egoteagatik.

b)Biluzik zegoen hondartzan ikusi genuenean.

c)Hare gorria daukan hondartzan ikusi genuen.

d)Jantzi gorriz jantzita ikusi genuen.

60) Aukera ezazu esaldi honen esanahia: "Hori ganbaratik eginda zegok"

a)Oso pertsona jantzia da.

b)Sekulako buruko minak ditu.

c)Totela da.

d)Zoratuta dago.

 

 

ITZULPENA: ZUZENKETA ORRIA

Mexikok apaiz frantziar bat kanporatu (du/zuen) zapatisten aldekoa esanez

M.H.J.C, 67 urteko parroko frantziarra, Mexikotik kanporatu zuten ostegunean, zapatisten aldeko ekintzak leporatuz, "barne-politikan esku hartzen duten" atzerritarren kontrako kanpaina ofizialaren barruan. Barne-Ministeritzak deportazioa zuzentzat jo zuen: "Frantziarrak ekintza politikoak burutu zituen berak egindako deklarazioaren arabera, jende aurrean adierazi baitzuen

Acteal-eko hilketa Gobernuaren plana izan zela zapatisten laguntza-baseak suntsitzeko". Apaiza Chenalho-ko parrokoa zen azken 32 urteotan; bertan, joan zen abenduaren 22an armarik ez zuten 45 indigena hil egin zituzten tiroz eta aihotzez. Chanteau aitaren kanporatzearekin, lau dira azken otsailaren 10etik hona kanporatutako atzerritarrak. 1995ean ere beste hiru erlijioso kanporatu zituzten, tartean Rodolfo Izal nafarra zegoela.