Iturria: IVAP Herri-Administrazioetako Hizkuntza-Eskakizunal Azterketa-Ereduak. 2001.
1HE. Hirugarren eredua. 19- 22 orr.
TEKNIKA: Aukera anitzeko galderak
EDARIAK ETXERA ERAMATEN DITUEN ENPRESA
Jose Angel Blanco 15 urterekin ezagutu zituen lehenengoz alkoholaren eraginak. Ordutik hona ere sarritan harrapatu izan du mozkorren bat. "Hamahiru urte daramatzat alkoholarekin harremanetan". Azaldu digu apur bat triste, baina harro, garai zaharrak gogoratuz. Mozkorraldi batean inspirazio bat izan omen zuen, eta horren ondorioz, bere denbora-pasarik gustukoena lanbide bihurtzeko modua bururatu zitzaion: "Tele-Tranka", edariak etxera eramateko enpresa.
Blancoren lagunek gogotik egin zuten barre. Blancok, ordea, serio hartu zuen ideia. Zuzenbide ikasketak amaitu eta gero, " ikusita zuzenbideak ez dizula eskaintzen esaten duten beste irtenbide", joan den apirilean, buruan zuen asmoa errealitate bilakatu zuen: bankua mailegua eskatu zuen, egin beharreko paperak egin zituen ¾ "Zuzenbideko ikasketei esker, gurea munduko enpresarik legalena da" ¾ , Iruñeko Antso Azkarra etorbidean lokala alokatu zuen, motor txikia erosi zuen eta lanean hasi zen.
Hasieratik oso argi eduki zuen zein publikorentzat ari zen lanean. " Hogei eta hogeita bost urte bitartekoak dira gure bezero gehienak. Adin horretakoentzat tabernak oso garestiak dira, eta ahal duten tokian edaten dute: gurasoek asteburuetan herrira alde egiten badute, etxean; bestela, lagun batenean...Guztiok egin izan dugu hori". Beraz, Tele-Trankakoek ostegunetan, ostiraletan, larunbatetan eta jai bezperetan besterik ez dute lan egiten, gazteak irteten diren egunetan hain zuzen ere, arratsaldeko 20:00etatik goizaldera.
Mendigaña Arbizu ¾ Blanco bezala, Zuzenbidean lizentziatua¾ telefonista soil moduan hasi zen Tele-Trankan. hala ere, Blancori lehen bazkideak huts egin zionetik, Arbizu telefonista-bazkide bihurtu zen. Arbizuren arabera, 22:00etatik 23:30etara izaten da Tele-Trankan lanik gehien. "Jendeak whiskya, rona eta, batez ere, kalimotxoa eskatzen du". Nolanahi ere, Tele-Trankan mota guztietako edariak lortu daitezke, alkoholdunak ¾ tekila, vodka, likoreak, patxarana, garagardoa, ardo ona, ardo txarra...¾ zein alkoholgabeak ¾ era guztietako freskagarriak¾ , bai eta litxarreriak ere, gehienbat txikleak eta gozokiak.
Hasieran negozioak oso ondo funtzionatzen zuen. gaur egun, berriz, gaizki ez badabil ere, arazo handiak daude: "Antzeko bi enpresa atera dira gu lanean hasi eta gero. haiek diru gehiago dute, eta publizitate gehiago egiten dute, baina, tira, aurrera segitzen dugu". Eta arrakasta handiz gainera. Hiru motorista dituzte eta hala ere batzuetan ezin diete eskaera guztiei erantzun. Azaroaren 1ean, Santu Guztien Egunean, denda guztiak itxita zeudenez, dei piloa jaso zuten eta banaketak behar baino beranduago egin behar izan zituzten. jendea urduri jarri zen, deika hasi zen eta azkenean era guztietako irain eta burlak entzun behar izan zituzten. harrigarria da noraino irits daitekeen jendea alkoholaren beharra duenean.
Juan Kruz Lakasta
Egunkaria, 98-01-20
Egokitua
1. Noiz bururatu zitzaion Jose Angel Blancori Tele-Tranka sortzea?
Ikasketak amaitu eta garai zaharrak gogoratzen hasi zenean
Denbora-pasa egokia bilatu nahi zuen egun batean
Alkoholarekin harremanetan hamahiru urte eman ondoren
Mozkorraldi batea, denbora-pasarik gogokoena eta lana lortzeko modua bilatu zuenean
2. Zergatik sortu du Blancok Tele-Tranka?
Hamahiru urtean izan duelako ideia hori buruan bueltaka
Gaur egun, Zuzenbide ikasketek eskaintzen duten irteeretako bat delako
Askoz ere nahiago duelako tankera horretako enpresa bat sortu, Zuzenbide lanetan ibili baino
Unibertsitatean ikasitakoarekin zerikusia duen lanik aurkitu ez duelako
3. Bezeroek Tele-Trankara jotzen dute...
oso gazteak direlako eta tabernetan alkohola edatea debekatuta dutelako
merkeago egiten zaielako zerbitzu hau erabiltzea, gehienak gazteak dira eta
gurasoek ez ikusteko zertan ari diren; gazteek, askotan, gurasoak herrira asteburua pasatzera joan arte itxaroten dute
lagun baten etxera inork ikusi gabe edariak eramateko modurik errazena delako
4. ZEIN DA ESALDI ZUZENA?
Tele-Trankako ordutegia, eta gazteak ateratzen diren egunak lotuta daude, derrigorrez
Zuzenbide ikasketei esker, Tele-Trankakoek gazteekin ondo konpontzeko bidea topatu dute, oso lagunak direlako
Legeak dioenez, Tele-Trankan gazteekin baino ezin dute lan egin
Zerbitzu hori batez ere gazteek erabiltzen dutela ikusita, ezuste handia hartu zuen Blancok
5. Mendigaña, Arbizuk...
egunero-egunero 22:00etatik 23:30etara bakarrik egiten du lan Tele-Trankan
Blancoren bazkide bihurtu nahi izan zuenean, lehengo bazkideak enpresa utzi behar izan zuen
Tele-Tranka utzi zuen bazkide baten lekua betetzeko aukera izan du eta orain ez du bakarrik telefonista lana egiten
Zuzenbidean lizentziatua denez, hasiera-hasieratik izan du aukera bazkide izateko, baina orain arte ez du nahi izan.
6. Zer motatako edariak lortu daitezke Tele-Trankan?
Edari alkoholdunak; batez ere kalimotxoa, whiskya eta rona
Kalimotxoa ez ezik, mota guztietako edari alkoholdunak eta alkoholgabeak ere bai
jendeak hala eskatuta, edari alkoholgabeak eta whiskya, rona eta kalimotxoa; ez ordea, beste edari alkoholdunik
Edari alkoholdunez gain, edari alkoholgabeak ere bai, freskagarriak izan ezik
7. Negozioa zabaldu zenetik hona...
antzeko enpresa berri bi sortu arren, lehen baino hobeto doa Tele-Tranka
publizitate gehiago egiteko aukera izan dute eta horrexek lagundu die enpresa aurrera eramaten
txarto ez doan arren, nabaritu dute mota horretako enpresa berriak sortu direla azken urteotan
antzeko enpresa berriak sortu badira ere ez dute zer eginik, Tele-Trankan hiru motorista dituzte eta
8. Jai egun batzuetan zer gertatzen da?
Denda guztiak itxita daudela eta Tele-Trankakoak ere itxi beharrean daudela
Jendea urduriago jartzen dela gainerako egunetan baino, horregatik egiten du hainbeste irain eta burla
Santu Guztien Egunean, behintzat, jendeak ohi baino gehiago edaten duela
Eskaera gehiegi izateagatik, banaketak atzeratu egin behar izaten dituztela
HABE aldizkaria, 266. zk.
Egokitua
TEKNIKA: inprimakia
GAIA
Lanean zaude eta une batez arduradunak agindu dizun enkargua egitera irten behar duzu.
Eguerdirako presazko lan bat bukatu behar duzue zure lankideak eta zuk, baina lankidea oraindik ez da etorri.
Paper batean azal iezaziozu lankideari zer gertatu den, noiz bueltatuko zaren eta zu kanpoan zaren bitartean zer egin behar duen.
OHARRA
NORENTZAT?________________________________________________________________ ARAZOA / ZER:
|
"Edariak etxera eramaten dituen enpresa"
1 D |
2 D |
3 B |
4 A |
5 C |
6 B |
7 C |
8 D |