www.santurtzieus.com

2. HE: HIRUGARREN EREDUA (2001)

Iturria:  IVAP Herri-Administrazioetako Hizkuntza-Eskakizunal Azterketa-Ereduak. 2001.

2HE. Hirugarren eredua. 45 - 48 orr.

IRAKURMENA

Teknika: Cloze-testa.

Ariketa:

Ondoren 50 hutsuneko testua daukazu
Zenbaki bakoitzak hitza kendu dela adieraztendu.
Aukera ezazu erantzun-orrian enbaki bakoitzari dagokion hitza
Ezer egin aurretik artikulua osorik irakurtzea gomendaten dizugu.

 

INFORMATIKAREN ERAGINA GIZARTEAN

Azken urteotan gizarteak aldaketa handiak jasan ditu konputagailuen erabilpenaren _l_ . Informazioa nonahi dago, edonon eta edonork _2_ moduan. Informatikaren eraginaz asko hitz egin bada ere, _3_ baino zabalagoa da eragin hori: ekonomian, gizarte harremanetan hezkuntzan, gizarte kontroletan... Eragin horretaz _4_nahikoa da imajinatzea nolakoa _5_ gure bizimodua konputagailurik gabe. Argindarra, telefono komunikazioak, abioiak eta aireportuak, bankuak, osasun zerbitzuak, eta abar konputagailuen _6_ daude erabat.

Konputagailuek eta komunikazioak "telematika" sortu dute bien artean. _7_ byte-k zeharkatzen dituzte sare telematikoak segundo oro informazioa _8_ batetik bestera garraiatuz. Eta informazio hori _9_ da, batetik datuek prozesu ekonomikoak mantentzeko balio dutelako, negozioak egiteko adibidez, eta bestetik datuak merkantzia direnez, sal _ 10 _.

Konputagailuen erabilpena asko zabaldu da, konputagailua bera _11_ kontsumo objektu bihurtu baita. _12_ konputagailu pertsonal saltzen saiatu ziren iazko gabonetan haurrek etxean erabiltzeko "seme-alaba ezjakinik nahi ez duenak _13_ du konputagailua erosi" lelopean. Eta _14_esanik ez Interneten sartzeko egiten ari diren ahaleginak aipatuko bagenitu", hainbat kafetegi dira jadanik, kafea _15_ bitartean sarean ibiltzeko aukera ematen _16_.

Prozesu borren ezaugarri _17_ bat inguruan duen marketing-a edo propaganda da. _18_ entzuten eta irakurtzen dugu "informazio gizartean" bizi garela. _19_ informatikaren iraultzaren ondorio miresgarriak ere. _20_ horietan beti errepikatzen dira topiko berberak: Bill Gates dela eta ez dela, Interneten mirariak... Ez dira sarritan aurkitzen, ordea, _21_ serio eta sakonak. Aipa _22_ gai kezkagarri pare bat. Alde batetik lan baldintzak asko _23_ dira konputagailuak eta robotak agertu direnetik, telekomunikazioek tele-lana inposatuko _24_ dute. Sindikatuetako adituek _25_ dute zer aztertu eta zer esan telematikak lan munduan izango duen eraginari _26_. Bestetik, informazioaren mundializazioaz, ziber-hiritarrez... hitz egiten dutenean ez dira benetan mundu guztiaz _27_, munduko populazioaren zati txiki batez baizik, _28_ herri aberatsenetan bizi direnez. Beraz, telematika desberdintasunak apurtzeko eta hirugarren munduaren garapenerako bide bat dela _29_ gezurretan ari dira. Herri informatizatuen eta informatizatu gabekoen artean _30_ distantzia handiagoa dago argi eta garbi. _31_ hogei urte baino gehiago, UNESCOk nazioarteko informatika arloko _32_ bat bultzatu zuen: Informazio Prozesurako Herriarteko Federazioa. Horren _33_ artean informatika arloan herrien arteko elkarlanean aritzea zegoen, oreka lortzeko. Denborak bi gauza _34_ditu: UNESCOren beldurrak zentzuzkoak zirela eta ezer gutxi _35_ dela oreka hori lortzeko.

Errazagoa da teknologiaren aldeko jarrera itsua aurkitzea ikuspuntu kritikoa _36_. Gizarte berriaren aldeko laudorioak _37_ entzuten dira: Interneten zeregina demokraziaren babesle _38_, sarearen bidez erabakietan denok parte hartzeko aukera... gizarte berri baten _39_ omen dira. Alde daudenek liburu asko publikatzen dute, telebistan azaltzen dira. Ez, _40_, postura kritikoagoa daukatenak.

Gainera teknologiak badu _41_. Arartekoak dioenez, teknologiek gizartearen _42_ egon behar dute. Gizarteak teknologia horien alde onak eta txarrak _43_ behar ditu, eta erabilpenari mugak ezarri behar dizkio, _44_ez direla kaltegarriak izango. Korronte horren kontra, teknologiatik, _45_ batera edo bestera, probetxua ateratzen dutenak azaltzen dira, eta teknologia kontrolatzea aurrerapenaren kontrako _46_ jotzen dute. Hamaika _47_ ezagutzen ditugu: indar nuklearra, industria kutsatzailea... Modu berean, informatikaren _48_ aztertu eta kontrolatzearen aldeko ahalegin guztiek antzeko _49_ aurkitzen dituzte. Interes handiegiak daude informatikaren alde, eta _50_ kritikoak ez daude modan.

Julio Abascal 

AIZU! aldizkaria, 203. zk.

Egokitua

 

1
  1. ondorioz
  2. aldamenean
  3. hondoan
  4. iritziz

2

  1. entzuteko
  2. gogoratzeko
  3. erabiltzeko
  4. ikasteko

3

  1. ahal
  2. uste
  3. ezin
  4. guztiz

4

  1. asmatzeko
  2. ikusteko
  3. nabaritzeko
  4. ohartzeko

5

  1. zitezkeen
  2. zezakeen
  3. zitzakeen
  4. zitekeen

6

  1. pare
  2. menpe
  3. aurka
  4. truke

7

  1. Milioidun
  2. Milioina
  3. Milioika
  4. Milioiko

8

  1. era
  2. leku
  3. errepide
  4. esanahi

9

  1. baliagarria
  2. baliaezina
  3. baliamendua
  4. baliabidea

10

  1. liratekeelako
  2. lituzkeelako
  3. daitezkeelako
  4. litzatekeelako

11

  1. aski
  2. ere
  3. bai
  4. hain

12

  1. Mordoa
  2. Hamahiru
  3. Pilo
  4. Makina bat

13

  1. ondo
  2. hobe
  3. onenean
  4. on

14

  1. zerez
  2. nortaz
  3. zer
  4. nori

15

  1. hartuz
  2. hartu
  3. hartzen
  4. hartuko

16

  1. dutenik
  2. dutela
  3. dutenak
  4. dutelarik

17

  1. interesgarrienen
  2. interesgarrieneko
  3. interesgarrien
  4. interesgarrienetako

18

  1. Behin eta berriz
  2. Hala ere
  3. Bestela
  4. Sekula

19

  1. Hala
  2. Zeren
  3. Ezta
  4. Baita

20

  1. Batzar
  2. Hitz-jario
  3. Galdera
  4. Laburpen

21

  1. iskanbila
  2. azterketa
  3. harreman
  4. aitzakia

22

  1. genituzke
  2. genitzan
  3. digun
  4. ditzagun

23

  1. bihurtu
  2. aldendu
  3. aldatu
  4. hautsi

24

  1. amen
  2. oro
  3. antza
  4. agian

25

  1. azalduko
  2. adieraziko
  3. edukiko
  4. botako

26

  1. arabera
  2. zain
  3. begira
  4. buruz

27

  1. ibili
  2. ari
  3. ekin
  4. pentsatu

28

  1. arren
  2. hain zuzen ere
  3. zuzenki
  4. nahi eta

29

  1. darabiltenean
  2. dihardutenean
  3. dakartenean
  4. diotenean

30

  1. ez eta
  2. harik eta
  3. gero eta
  4. zenbat eta

31

  1. Datorren
  2. Duela
  3. Hemendik
  4. Oraintsu

32

  1. bulego
  2. solairu
  3. ikasgela
  4. erakunde

33

  1. zamen
  2. miramen
  3. helburuen
  4. lekukoen

34

  1. epaitu
  2. erakutsi
  3. debekatu
  4. ospatu

35

  1. aurreratu
  2. susmatu
  3. sailkatu
  4. estutu

36

  1. beste
  2. adina
  3. gainera
  4. baino

37

  1. pil -pil
  2. barra-barra
  3. kili-kili
  4. txin -txin

38

  1. tankera
  2. irudi
  3. gisa
  4. itxura

39

  1. mintzaira
  2. zentzu
  3. adierazpen
  4. seinale

40

  1. beraz
  2. ordea
  3. hots
  4. baizik

41

  1. arriskuak
  2. arriskurik
  3. arrisku
  4. arriskuetan

42

  1. kontrolaezinean
  2. kontrolagaitzean
  3. kontrolgunean
  4. kontrolpean

43

  1. nahastu
  2. txalotu
  3. ezagutu
  4. moldatu

44

  1. hautatzeko
  2. pentsatzeko
  3. ziurtatzeko
  4. sinesteko

45

  1. antz
  2. modu
  3. ibilera
  4. zati

46

  1. erasoagatik
  2. erasoari
  3. erasorako
  4. erasotzat

47

  1. baldintza
  2. jakintza
  3. zerikusi
  4. adibide

48

  1. eragina
  2. sendagaia
  3. konponketa
  4. kopurua

49

  1. oztopoak
  2. pausoak
  3. sarrerak
  4. jaitsierak

50

  1. gogo
  2. eginkizun
  3. jarrera
  4. zalantza
   

IDAZMENA

Teknika: eskutitza

Oharrak:

Gutxienez 35 lerro idatzi behar dituzu.
Zaindu eskutitzaren zuzentasuna, aberastasuna eta jatortasuna.
Letra garbia eta txukuna egiten saiatu.

GAIA

Herriaren kanpoaldean geratzen den auzo batean bizi zara.

Auzo horretan diskoteka erraldoi bat jarri nahi dutela jakin duzue auzokideok.

Haserre, diskoteka horrek ekar ditzakeen ondorioengatik, herriko alkateari eskutitza idaztea erabaki duzue zeuen kexa agertu eta azalpenak eskatzeko.

Idatz ezazu eskutitza auzokideon izenean.

 

ZUZENKETA

INFORMATIKAREN ERAGINA GIZARTEAN

1 a

2 c

3 b

4 d

5 d

6 b

7 c

8 b

9 a

10 c

11 b

12 d

13 b

14 c

15 b

16 c

17 d

18 a

19 d

20 b

21 b

22 d

23 c

24 a

25 c

26 d

27 b

28 b

29 d

30 c

 31 b

32 d

33 c

34 b

35 a

36 d

37 b

38 c

39 d

40 b

 41 b

42 d

43 c

44 c

45 b

46 d

47 d

48 a

49 a

 50 c

 

Sartu eusk@ltegira!