LAGUNTZA GEHIAGO |
ARIKETAK |
UNITATEAK |
Hona hemen Euskaltzaindiaren erabakia hitz elkartuen osaeraz eta idazkeraz:
1. Bereiz idatziko dira:
aposizioak (Bidasoa ibaia),
egin, eman, hartu eta eragin aditzekin osatzen diren aditz elkarteak (lo egin),
etxez etxe moduko bikoiztapenak,
egin berri modukoak,
mahai gainean gisako posposizioak,
bigarren osagaia bila, eske edo falta duten elkarteak,
lehen osagaia erdal, euskal, giza eta itsas duten elkarteak, ihartuak ez diren neurrian,
lehen osagaiaren amaierako >a< galtzen denean (biologi azterketa).
2. Marrarekin idatziko dira:
gorri-gorria moduko bikoiztapen indargarriak,
apurka-apurka bezalako bikoiztapenak,
seme-alaba, zuri-gorri modukoak,
barra-barra, plisti-plasta bezalakoak,
Ezkio-Itsaso moduko leku izen elkartuak. Bi hizkuntzatan ematen direnean, ordea, ez: Lizarra / Estella).
3. Loturik idatziko dira:
jarleku moduko elkarteak,
aldagaitz bezalako izaera elkarteak,
odolustu moduko izen-elkarte arruntak,
bigarren osagaia -gin, -gile, -zain, -zale, -dun, -gabe, edota -gintza, -za(i)ntza duten elkarteak,
bigarren osagaia -aldi, -buru, -gizon, -(g)une, -kide, (k)ume, -orde duten izen elkarteak,
lehen osagaia aurre-, azpi- eta gain- duten izen elkarteak,
lauburu moduko elkarteak.
4. Marrarekin edo marra gabe, nahi den bezala:
eguzki lore, eguzki-lore moduko izen elkartu arruntak,
kale garbitzaile, kale-garbitzaile modukoak.
(Bi hitzak letra larriz hasten direnean hobe da, hala ere, marra gabe idaztea).
5. Elkarteko lehenbiziko osagaiak >ia< amaiera duenean >a< rekin nahiz >a< gabe idatz daitezke: biologi azterketa, biologia azterketa. Bestelako >a< itsatsiak ez dira galtzen elkarketa egiten denean, eta hitzak bere osotasunean eman behar dira. Salbuespen dira, dena dela, honako sei hitz hauek: burdina, eliza, hizkuntza, kultura, literatura eta natura. Hitz hauek, hala nahi izanez gero, gal dezakete >a< hori.
Idazkerari dagokionez, amaierako >a< galtzen den bakoitzean, bereiz idatziko da hitz elkartua eta >a< gordetzen denean, aukeran izango da bereiz idaztea nahiz marratxoa erabiltzea kultur etxea, biologi azterketa, kultura(-)etxea, biologia(-) azterketa.