www.santurtzieus.com

KAUSAZKO LOKAILUAK

LAGUNTZA GEHIAGO

ARIKETAK

UNITATEAK

Kausazko lokailuek jarraian datorrena lehenago esandakoaren kausa dela adieazten dute.

Zeren

Zergatik

Alabaina

Bada

Izan ere

 

 

ZEREN

 

Normalean menderagailu gisa erabiltzen da eta bait- aurrizkia nahiz -en atzizkia hartzen ditu, honelakoetan adizkiak. Lokailu denean, ordea, ez.

Aipamen bat egiten denean. Adibidez

Hori ez da harritzekoa, zeren «hilda gero salda bero».

Galdezko perpausean txertatua.

...nahi lukete bera ikusi eta berarekin ahoz-aho hitzegin, egia berari esateko, zeren zergatik hiltzen ditu haur gaixuak? (L. Villasante).

Bestetan, aipatu aurrizki eta atzizkirik gabe agertzen da, agiriko arrazoi jakinik gabe. Maiz beste juntagailuekin batera azaltzen da, eta esaterako. Lekuari dagokionez, zeren beti bigarren perpausaren hasieran agertuko da.

 

 

ZERGATIK

 

Zeren-en kidea da eta erabileraz ere pare-parekoak dira. Biak lokailu eta gainera menderagailu dira.

Bai zergatik zuek ez duzue sekula gauza zuzenik egiten.

Ez du parerik, zergatik bera da onena.

Beti perpausaren hasieran edo buruan doa lokailu hau eta adizkiak ez du ez atzizki ez aurrizkirik hartuko. Hala balitz, menderagailu litzateke.

 

 

ALABAINA

 

Alabaina-k, beste kausazko lokailuak bezala, aurreko perpausean esanaren zergatia adierazten du, azaltzen du:

Iparraldeko nahiz hegoaldekoak darabilte. Gehienetan perpausaren barruan azaltzen da

...emengo arzaiak bere onagatik egiten ditu bere arzanzako gauzak; egiten ditu alabaña ardiaren esneagatik (S. Mendiburu, lgandeetako irakurtaldiak).

 

 

BADA

 

Bada lokailua kausazkoa ere izan daiteke.

Eraman ezazu bada on egingo dizu.

Adibide honetako bada ondoriozko nahiz kausazkoa izan daiteke. Kasu honetan ahoskerak eta doinuak berebiziko garrantzia du.

Eraman ezazu, bada on egingo dizu (kausazkoa).

Eraman ezazu, bada, on egingo dizu (ondoriozkoa).

Baina, beste hauetan, balioa argia da:

Ez dut ikusi, bada ez dut ezagutu.

Kaleak bustita daude, bada euria egin du.

Tokiari dagokionez, bada kausazkoaren lekua bigarren perpausaren hasieran da. Hala eta guztiz ere, esan behar da gaurko ahozko bizkaieran, eta baita idatzian ere, kausazko bada perpaus barruan erabiltzen dela.

 

 

IZAN ERE

 

Izan ere-k arrazoia, kausa adierazi behar du eta aurrekoaren esplikazioa emango du. Ohar gaitezen, dena den, gaztelerazko «es que» izan ere-ri lekua kentzen ari zaiola, neurriz kanpo hedatu baita.

Lasai ibili. Izan ere, etxerako presarik ez dugu.

Gehienetan perpausaren hasieran edo bestela barnean agertu ohi da. Perpausa motza denean, ordea, barruan nahiz bukaeran.