Hile honetan Berangon egon gara, Josefa Bilbao andreagaz. Laukizen jaio zan arren, Berangora ezkondu zan aspaldi eta ordutik hona hemen bizi da. Orain 91 urte dekoz. Ondo pasa dogu andra jator honegaz berbetan, batez be lehengo jateko usarioen gainean.
Bai, beheko sue. Parrillan brase atara eta hantxe. Lehen? Argirik be ez gendun eukiten etxen...petrolioargi eukiten gendun. Eta gaubetan, "argimutile" esaten geuntzen gauza bat paraten gendun horman eskegite. Ta hortxe izekok egiten eun afari eta guk arto zuritu eta Labasuk egiten genduzan...zelango beharrak labasuk egiten! Artok ekarri, zuritu, labatik pasa eta gero errotara eroan urune egiteko. Uruneaz gero talo egiten gendun, ze ogie sekula ez gendun jaten, zapatu batzutan baino.
Bai, talo eta morokile, esneaz eginte. Goizetan, armosu jateko urdei zatixu bet taloaz jaten gendun, talo ta urdei. Goizetik solon ibili belurarten, eta bederatzik edo hamarratan armosu jaten gendun. Gero hirurak edo lauretan bazkari. Lantzean behin, armosun, urdei egiteko lekuen sardine zaharra jaten gendun taloaz eta oliba-orioaz, kategoriko orioaz. A zan bankete, a.
Indabak beti. Txarri hilten zaleaz, urdei egoten zan etxen. Txorixok, solomok, saihetsak eta horrek gauzak saltzen genduzan eta urdei etxerako gorde, egun duztitan urdei indabakaz jateko. Besterik ez gendun jaten ordun.
Zapatu ta domeketan amak ekarten eun libratxu bet okela, gixedu egiteko, eta domekatan garbantzuk bere, elegante!
Ez, txakoline. etxeko solo-eskinetan mahatsak eukiten genduzan eta aitak txakoline egiten eun. Ostantzen, ure edaten gendun. Ardaue...jaietan baino besterik ez.
Gauza asko ez. Madari batzuk, eta sagarrak. Sagarrak laban erreten genduzan bandeja beten eta labako artoaren gustuez ze gozo izaten ziren haik sagarrak! Ostantzen, egun batzutan "arroskonletxe", jaietan beti.
Bai, anise eta koņaka, horrek biak. Txarri hilten zan egunen bere, mahai ganean beti anise eta koņaka egoten ziren.
Talo eta esne, zopak eginte edo. Nozonoz patatak saltsa berden eta holango gauzak, baina nekez.
Etxeko esne izeten zan. Lehen esneko behi bet edo bi euki genduzan, etxerako esne zenbatgure eukiten gendun. Ordun gure denporatan ez geuntzen esnerik saltzen kamioiri, oraingo modun.
Oilok bai, lantzean behin. Ostantzen oilok eta arrautzak etxetik kanpo saldu behar izeten genduzan. Nosikuando amak arrautze txikerrena emoten oskun, gitxitan. Konejurik-eta, ez da etxen egon.
Arraine nekez ikusten gendun guk, etxera ez zan ailegaten eta. Nozonoz, ama Algortara bendejeaz etorten zaleaz, gero etxera bueltan sardina fresko batzuk ekarten euzan eta parrilan erreta jaten genduzan afariten.
Gabonatan bai. Gabonatan...ardazope eta intxursaltse. Ardazope badakizu zer dan? Batetik ardaue, eta bestetik ogi estu-estu bet, "pistola" esaten geuntzen horreri ogiri. Ardau eta pistoleaz zope egiten gendun. Intxursaltse be, beti. Gabon egunen garbantzuk bere egoten ziren, okeleaz. Entremeserako, txorixok prijidute iminten eudezan ama-izekok. Koliflora be inoz egin du, eta orioazak sarri askotan. Gero, postrerako "arroskonletxe", kafea, anise eta koņaka.
Hori da. Egun-egunen sekule ez dot kaferik ikusi geure etxen...Gabonatan edo jaietan akaso.
Kia! Pentsa bere ez. Neskatok ez gendun fumaten egundo bere, mutilak apurtxu bet giau. Lehengo zaharrak "artobizarra" eta lastoa bere fumaten euden batzutan. Geure etxaldean tabako ereiten gendun, baina etxerako gorde barik kanpoan saltzeko eroaten gendun. Uribe kostako aldizkaria. Andoni Llosak eginiko elkarrizketa 1999/X |