www.santurtzieus.com

ADIO NEGUARI

Azken bost urteetako negu hotzena atzean utzi dugu. Hala ere, ez da uste bezain gogorra izan. Euria, hotza, ipar haizea eta tartean-tartean elurra izan bada ere, ohikoa izan da metereologia arduradunek adierazi dutenaren arabera.

Oro har, aurreko urteetan aldaketa gogorragoak izan dira. Bi egun hotz eta hurrengo egunak epelagoak. Aurten aldaera gutxi izan dira, baina hotza konstanteagoa. Horrexegatik iruditu zaigu negua hotzagoa eta luzeagoa izan dela.

Batez ere hezetasuna handia izan da, %80 ingurukoa gutxi gora behera. Hezetasun horren ondorioz lur eta haize bustia izan da. Horrexegatik iruditu zaigu negua luzea eta hotza izan dela.

Euskaldunon Egunkaria