15 eta 25 urte
bitarteko neskek jasaten dute, batez ere
Anorexia nerabeen gaixotasuna izan ohi da. Batez ere, 15 eta 25 urte
bitarteko neska gazteena. Ez dute ezertxo ere jaten eta, jakina, argaldu eta gaixotu
egiten dira.
Buruko anorexia gorabehera askoren ondorioz sortzen da: familia,
kultura, gizartea eta arazo pertsonalak izaten dira errudunak.
Arrazoiak asko
Gaur egun, argi eta garbi dago gorabehera askoren ondorioa dela.
Gehienetan, emakumezkoak (gizonezkoak % 10 besterik ez dira), 15 eta 25 urte bitartekoak
eta ondorengo ezaugarriak izaten dituzte bataz beste:
|
Nortasuna: buru argia eta hizketarako erraztasun handia. Adimena bataz bestekoa baino
maila altuagokoa. Bizitzaren alderdi intelektual eta izpiritualak hartzen dituzte batik
bat aintzat. |
|
Biologia: Umetan, jankarrak izaten dira. Sarritan urdaileko arazoak edukitzen dituzte
eta gorabeherak hilekoarekin. |
|
Familia: Oro har, maila oneko familiakoak dira. Nerabe horiek askatasun gutxi
izaten dute, gurasoek lotuegi dauzkatelako. Amek gehiegi babesten dituzte eta, horrela,
gazteek ezin konpondu izaten dituzte adin horretako arazoak. Horrelako amek eragotzi eta
oztopatu egiten dute beren alaben heldutasun-prozesua. |
|
Gizartea: Emakumezkoek, arrakasta izango badute, argal-argal egon behar dute
ezinbestean. |
Egoera horretan, beti izango da gaitzari bidea zabalduko dion
arrazoiren bat: argaltzeko erregimenen bat, maitasun-harremanen batek porrot egin duela,
ikasketak burutzeko familiatik banandu beharra, gizartean onartua izateko oztopoak...
Gaitzaren sintomak
|
Askoz ere gutxiago jaten eta edaten hastea, baita den-dena egosita edo plantxan erreta
jateko obsesioa ere. |
|
Otorduetan oso jokabide bitxiak. Adibidez, zutik jaten hastea, oso zati txikiak eginda,
erraz betetzea... |
|
Erregimena hastearekin batera, hilekoa ere galtzen dute. |
|
Ordu gehiago ematen dute ikasten eta ariketa fisikoa egiten. Beraz, lo gutxiago egingo
dute. |
|
Gezurretan aritzen dira: jaten dutelako planta egin ondoren, komunera joan eta oka
egiten dute, edota libragarri eta diuretikoak erabiltzen dituzte argaltzeko. |
|
Beren gizartetik eta familiatik gero eta gehiago urrutiratzen dira. |
|
Nahiz eta hezur eta azal egon, ispiluan lodi ikusten dute beren burua. |
|
Izugarrizko beldurra diote loditzeari. |
|
Ez dute inoiz aitortuko gaixorik daudela, nekaturik, egarriak, edo goseak. |
|
Depresioak jota eta obsesionatuta egoten dira. |
HABE aldizkaria |