Hiru argal-mota
daude: heredentziazkoak, erregimen zorrotz baten mendean bizitzeko gai direnak, eta neke
handirik gabe, trikimailu txiki batzuen bidez flakatzeko gauza direnak. Azken bide hau da
errazena, eta luzaroan seguruena. Ondoren, zenbait trikimailu eraginkor azalduko
dizkizuegu.
|
Bost otordu arin egunean zehar. Ez geratu sekula gosaldu gabe. |
|
Mahaitik gose-pittin batekin altxatu. |
|
Ez jan otorduez kanpo, han eta hemen mokadutxoka ibiltzea izaten da soberako kiloen
erruduna. |
|
Gosea kentzeko eta ezinbestean zerbait jan behar izanez gero, jan sagarra, yogurra... |
|
Otorduaren bukaeran, ahal duzun guztietan, ez jan azukredunik ezer; kafea, edari
azukredunak, pastelak, txokolatea eta bonboiak. |
FRUTA TAMAINAN
|
Gozotegietan ahalik eta gutxienetan sartu. Kontuan hartu edozein pastelek 350 kaloria
dauzkala. |
|
Sukaldean arinki maneatu janariak: egosita, lurrunez, papilote-eran, mikrouhinezko
labean, eta parrilan edozer erretzen baduzu, koipea ez dadila arrain edo haragiaren
gainera erori. |
|
Kontuz ibili frutarekin. Adibidez, mahatsak azukre asko dauka eta aguakateak, berriz,
koipea ugari. Fruta jateko garairik onena goiza da eta hoberenak garratzak dira (laranja,
pomeloa, kiwia...) Dena den, otorduaren atzetik gehiegi jateak koipea sortzen du. |
|
Otorduak patxadaz egin, eserita, presarik eta larritasunik gabe. Telebista eta
egunkariari bizkarra eman. |
|
Ogia jan, baina neurrian. |
|
Jatetxera baldin bazoaz, kontuz kiloekin. Txinarrean alboratu frijitutakoak eta eskatu
lurrunez egindakoak; italiarrean, pasta neurrian jan; eguneroko otorduan, garaiko
barazkiak eta koiperik gabeko arraina edo haragia. |
|
Otorduaren aurretik, hoberena sagar, azenario edo arrautza gogorren bat jatea. |
|
Fibra beharrezkoa da hesteetarako, baina hori ere neurrian. |
|
Gatzak nahiz azukreak gosea pizten dute. Biak batera, are gehiago. |
|
Inoiz ez esan erregimen bati makurtuta zabiltzala, jarri beste aitzakiaren bat. |
|
Kirola eginez, kaloriak erreko dituzu. |
|
Edan egunero litro t´erdi ur gutxienez, batez ere goizetan baraurik. |
|
Alkohol-gramo bakoitzak zazpi bat kaloria dauzka. Whisky batek 200 kaloria eta kubata
batek 250. Tomate-zukua ez da txarra eta 80 kaloria baino ez dauzka. |
HABE aldizkaria |