www.santurtzieus.com

BEGIRATU NOLAKO PUBLIZITATEA DAUKAGUN

Komunikabideak eta publizitatea oinarrizko elementuak dira emakume eta gizonen giza-eginkizunei dagozkien estereotipo sexistetan duten eraginagatik.

Ildo horretatik, zenbait iragarkik azaltzen dizkiguten emakume nahiz gizonen estereotipoak ez datoz bat gure gizarteko errealitatearekin, ez baitute emakumeek eguneroko bizitzan betetzen duten zereginik islatzen. Gainera, publizitateak, produktuak saltzeaz gain, mezuak ere "saltzen" ditu, eta eskatu ez badituzte ere, emakumeek nahiz gizonek jasotzen dituzte.

Gauzak horrela direlarik, orain dela urte bat BEGIRA (Berdintasuna Garatzeko Iragarkien Aholkularitza Batzordea) sortu zen. Batzorde hori honako erakunde hauek osatzen dute: Eusko jaurlaritzatik, Kultura Saila; Merkataritza, Turismo eta Kontsumo Saila eta Emakunde. Batzorde horren eginkizun nagusiak hauek dira: Euskal Elkarte Autonomo Komunikabideetan zabaltzen diren iragarki eta kanpainen jarraipen eta analisi lana garatzea eta publizitate sexistaren ildotik jaso daitezkeen salaketak bideratzeko laguntza eskaintzea.

Joan den azaroan zehar, BEGIRAk Euskal Elkarte Autonomoko egunkarietan agertutako lan-eskaintzaren iragarkien jarraipena egin zuen . Guztira 2394 iragarki aztertu ziren…

Egunkarietan aztertu ziren %74 iragarkietan elementu sexistak azaltzen dira. Horietan (gazteleraz) %65 maskulino genero gramatikala bakarrik erabiliz eta %9 bakarrik femeninoa erabiliz. Honek gizartean errotuta dauden ideiak berrindartzen ditu, hau da, zenbait lan gizonezkoentzat emakumeentzat baino aproposagoak direla.

Emakunde 1997