Bide luzea daukat Plaza Espaņaraino argi peatonala gorri dago, joino! autobusaren kea espaloian laino taxi bat hobe nuen karua da baino
Bi neska sartu zaizkit ez oso modako firma kendu didate auskalo zertako mundua oso gaizki omen doalako ez dut neure burua zubitik botako
Hara beste morroia galtzak estututa espaloia beretzat pasarelatuta nik ezin ba gainetik begirik kendu ta zapata garbitu dut zeretan sartuta
Zapataren usaia bozinaren hotsa zentzuak dira bata bestearen lotsa bekainak bekainari a ze neska motza! begirada beroa ukimendu hotza.
Ehun da sei pasotara pare bat kaskajo kale kantoi-kantoian "tio que te rajo" sosak eman dizkiot umil eta majo holakotan ezin da kukurrukoa jo
Oraindik pasa gabe graziaren broma hurbildu zait atso bat eskean dagona gaur salbo dago nire borondate ona "lehen eskatu didate barkatu, amona.
Horra anbulantzia hotsa dariola frenatuta dinoste irribarrez "hola!" barrura sartu naute hau ez da kontrola nork abisatu die burutik nagola?
Sirenari begira jartzen da jendea ze polita den denei agur egitea zakarra bahaiz ere sorpresaz betez laster itzuliko nauk, Bilbao maitea. Oskorri 13 |