www.santurtzieus.com

30 ARRAZOI BOB DYLANEN KONTZERTURA JOATEKO

  1. Inoiz ez dakizulako ziur zer joko duen.
  2. "Just like woman" sortu zuelako.
  3. Beti gogoak eman diona egin duelako.
  4. John Lennonen adiskidea izan zelako.
  5. Estudioan grabatu zuen azken diskoa, Time out of mind, zoragarria delako.
  6. Azken bi urteotan eskaini dituen kontzertuak bere karrerako onenetakoak izan direlako.
  7. Bizitza beste era batera ikustarazi didalako.
  8. Beragatik naizelako musikaria.
  9. Zuzenean ikusten dudan zortzigarren aldia izango delako, eta azkena ez izatea espero dudalako.
  10. Bere burua etengabe berritzen duelako.
  11. Mende honetako kanta-idazle onena delako.
  12. Rockaren historiako abestirik onena egin duelako: Like a rolling stone.
  13. Nire bizitzako egun garrantzitsuenetako bat izango delako.
  14. Beti kili-kolo dagoelako.
  15. Ez delako errentetatik bizi.
  16. Urteen joanari zintzo egin diolako aurre.
  17. Azken bolada honetan oso atsegin dagoelako.
  18. Mocker bat izan zelako.
  19. Agertokiak atsegin dituelako.
  20. Paul Weller-ek berak ere bere abestiak jotzen dituelako.
  21. Berdinik gabea delako.
  22. Bere ehundik gora disko ditudalako.
  23. Beatles-ko kideak lehen marihuana porrua erretzera gonbidatu zituelako.
  24. Elvis-ekin bat egitear egon delako.
  25. Ez dudalako inoiz ikusi Forever Young jotzen.
  26. Intimitatea ardura handiz zaindu duelako.
  27. Ia ez duelako elkarrizketarik eskaintzen.
  28. Bere umore senagatik.
  29. Talde bat duelako Tom Petty eta George Harrison-ekin.
  30. Eta, azkenik, ez banaiz joaten ez delako kontzerturik izango!

Euskaldunon Egunkaria 99/IV/08