 |
Bai esan |
 |
Kaixo. Martin Irigoien etxean dago |
 |
Bai, ni naiz. Nor zara, ba? |
 |
Begira. Arantza da nire izena eta egunkarian iragarki bat irakurri dut. Etxebizitza bat
alokatu nahi duzu, ezta? |
 |
Bai, hala da. Informazioa nahi duzu? |
 |
Bai, mesedez. Zenbat gela ditu guztira? |
 |
Begira: lau logela, sukaldea, egongela eta komun bi ditu. Ah, balkoia ere badu. |
 |
Eta...zenbat metro koadro dira? |
 |
120 direla uste dut |
 |
Garajerik badu? |
 |
Ez, garajerik ez du, baina ganbara txiki bat bai |
 |
Zer prezio du? |
 |
Garestitxoa da, 35 mila pezeta; baina abantaila handiak ditu; oso toki onean dago,
Donostia erdian. Parte zaharra ere hurbil du; dendak, autobusak eta zerbitzu guztiak oso
gertu ditu. |
 |
Bai, baina garestitxoa iruditzen zait. Altzaririk badu? |
 |
Ez, ez; hutsik dago |
 |
Beste gauza bat: gela guztiak kalera begira daude? |
 |
Bai, noski, gela guztiak daude kalera begira. Ez du gelarik patio aldera |
 |
Eta berogailu eta telefonoa baditu? |
 |
Begira. Berogailua badu, baina telefonorik ez. Eskailerako gastuak ere ez dira
garestiak: bi mila pezeta besterik ez. |