Euskal Herrian euskaraz nahi dugu hitz eta jolas lan eta bizi euskaraz eta hortara goaz. Bada garaia noizbait dezagun guda hori gal edo irabaz. Zabal bideak eta aireak gure hizkuntzak har dezan arnas. Bada garaia noizbait dezagun guda hori gal edo irabaz. Euskal Herrian euskaraz hitz egiterik ez bada bota dezagun demokrazia zerri askara geure arima hiltzen uzteko bezain odolgalduak ez gara. Hizkuntza gabe esadazue nola irtengo naizen plazara geure arima hiltzen uzteko bezain odolgalduak ez gara.. Euskal Herri euskalduna irabazteko eguna pazientzia erre aurretik behar duguna, ez al dakizu euskara dela euskaldun egiten gaituena? Zer Euskal Herri litzake bere hizkuntza ere galtzen duena? Ez al dakizu euskara dela euskaldun egiten gaituena? Oskorri |