Barakaldokoa naiz eta daukat paro obrero horregatik euskaltegira noa ni egunero euskaraz bazekien nire bisabueloak edo baina ni roilo hon(e)taz orain arte zero
Goizero goizero AEKn bezero batzuetan ero besteetan bero baina ez dut milagro handirik espero
Goizian goiz hasi behar dut motibazio bila euskara ez da ingelesa baina ez dago hila egun askotan pentsatzen dut hau dala inutila nik ez daukat kulparik ez banaiz abila
Hau da hau makila aditz klase pila hitzak beste mila animo mutila esaten dute baina ez da hain fazila
Ideia hau nire buruan ez dakit noiz hasi zen baina batzutan ez naiz hemen gehiegi dibertitzen lau gauzak izen bat dute eta gauza batek lau izen kokoteraino nago klaseak aditzen
Pegatak ipintzen (e)ta dirua biltzen nola sartu nintzen ez dut konprenitzen lan on bat bilatzeko ez badu zerbitzen Oskorri |