www.santurtzieus.com

EUSKARA IRAKASTEN

Lehen eguna

-Egunon, nire izena Josune da. Irakaslea naiz. Eta zu?

-Nire izena Francisco da eta 'Iinternero' naiz.

Josunek argitu egiten dio: -lturgina.

-Nire izena Maripi da eta 'en paro naiz'.

Josunek berriz ere: -Ez, ez, langabezian zaude, edo lanik gabe.

-Nik Ismael naiz, eta 'biblioteka' batean lana naiz.

Josunek: -Ismael naiz eta liburutegi batean egiten dut lan. Errepikatu, mesedez.

Bat-batean, atea jo gabe, norbait sartzen da, zigarroa ahoan eta koadernoa besapean.

-Buenos días.

-Egunon, nor zara?

-Yo soy Luis, ¿y tú?

Josune pentsati gelditzen da. Nor ote da errespeturik gabe gelan sartu den hau? Ez du lehenengo egunean haserretu nahi, lehen eguneko klasea oso garrantzitsua izaten baita, eta berak ez du ikasturtea gaizki hasi nahi.

-Ni Josune naiz, zer nahi duzu?

-Oye, que yo no entiendo el vasco, y por eso vengo a esta clase. No me líes desde el primer día.

-(Zeuk ikusiko duzu, nik ez dizut hitzik ere gaztelaniaz egingo, zeuk saiatu beharko duzu, zu bezalako hamaika ezagutu dut, eta hobe hasieratik euskaraz hitz egitea, bestela ohitu egiten zarete eta). Ni irakaslea naiz, eta zu?

-¡Ya estamos con chorradas! Irakasle, irakasle... ya sé que eres irakasle.

-Eseriko zara, mesedez?

Josuneren seigarren urtea zen hura. Helduei zuzendutako ikasturte berezi horietako bat zen, batik bat hitz egiten ikastea helburutzat duten horientzat. Lana ez zen erraza, baina gogoz etortzen baziren, ez zen arazo handiegirik izaten. Lehen egun hartan ikusi eta jakin zuen ikasturte hura berezi samarra izango zela, eta gauean, ohera joan aurretik, tila pixka bat hartu zuen, hurrengo egunerako nerbioak prest izan zitzan edo.

Bigarren eguna

-Egunon, gaur kirolak ikusiko ditugu. Niri pilota gustatzen zait. Eta zuri?

-Niri, 'remo'.

Josunek: -Arrauna gustatzen zait.

-Niri 'baloncesto' gustatxen... zait. Josunek: -Saskibaloia.

-Niri 'natación' gustuko.

Josunek: -Igeriketa.

-Pues a mí me gusta el fútbol. ¿Visteis el partido ayer? Joder, ¡qué partido!

-Luis, mesedez, esan beharrekoa euskaraz esan, bestela ez da posible.

-Pero, ¡si es un rollo! ¿Cómo voy a explicar lo del partido en euskera?

'Niri futbola gustatzen zait. Ikusi al zenuten atzo partidua? A, ze partidua!' idatzi zuen Josunek arbelean. Eta guztiak, euren koadernoetan kopiatzen. Guztiak, guztiak, ez, Luisek paso egiten zuen. Eta Josune, disimulo handiz, zer egiten zuen begira. Ederra zeukan tipo harekin. Etxera itzultzean, 'sin falta' haren fitxa begiratu behar zuen: nor izango ote zen tipo petral hura? Nahiago etxean geldituko balitz!

Kafea hartzeko orduan ere, beste ikasleak berarekin hitz egiten saiatzen ziren, nongoa zara, zer moduz eta horrelako galdera tipikoekin. Bitartean Luis makinitan jolasten. Zerk bultzatu ote zuen ikastaro hura egitera?

Gauez, etxean Luisen fitxa hartu eta orduan ulertu zuen zertxobait. Funtzionaria zen eta euskara ikasteko hiru urte eman zizkioten, erdi liberaturik. Hau da soldata osoa kobratzen zuen eta lan erdia egiten zuen, eta euskararekin egin behar zuen beste erdiari jaramon handirik egiteko asmorik ez zitzaion ikusten. Ingurukoak ospe txarrez bustitzen dituen horietakoa zen, beraz. A ze fitxajea!

Hirugarren eguna

(Ene! Gaur ez da Luis etorri, eta nabari da klasean. Bai goiz ederra izan dugula! Lehenik musean aritu gara, eta gero, pixka bat nekatzeko, aditzak ikusi ditugu. Ez da gaizki egon. Gainera, ez zait talde txarra suertatu aurten. Luisengatik ez balitz...)

Laugarren eguna

Sartu ziren guztiak gelan: Francisco (orain Patxi deitzen diote), Maripi, Aurora, Felix, Jose, Luciano eta Luis. Aurreko egunean euren artean hitz egin zuten eta Luisek klasea hondatuko ziela jakin zuten. Ez zeuden horretarako prest, eguneko hiru ordu inuzente haren txotxolokeriak entzuteko prest ez zeuden eta egoera hari lehenbailehen adarretatik eutsi behar zitzaiola erabaki zuten. Luisek euskara ikasteko asmorik ez bazuen, hor konpon!, baina ez zitzala beste guztiak izorra. Egun hartan Luisek bereak eta bost entzun behar zituen. Horretarako hitz mordoxka pilatu zituzten denen artean eta Luisi aurpegira esatea erabaki zuten.

-Aizu Luis. Zer uste? Guk ikasi nahi gara eta zuk ez. Ez etorri gu fastidiatxeko. Zu ez eta gu oso ondo. Zergatik? Guk ez dugu enfadatu nahi, pero si ez duzu ikasiko... guretxat gaizki.

Eta Luis barrez lehertzen.

-Pero si os he entendido hasta yo. ¿Para eso venís a clase, para hablar como los indios? Oye, no seáis plastas, y dejadme en paz. Que si vengo es porque me obligan que si no...

-Ke si no, zer? Gu gara (eta hatzekin kontatuz, bat, bi, hiru ... ) sei eta zu bat. Gu gara maioria, eta demokrazia bat da.

-¿Democracia? Estáis alucinando. Pero si la diferencia está clarísima: vosotros lo pagáis de vuestro bolsillo, y a mí me pagan. Esta democracia me gusta, sí.