HATOR HATOR Hator, hator, mutil etxera, gaztaina zimelak jatera; gabon gaba ospatutzeko aitaren ta amaren ondoan: ikusiko duk aita barrezka, ama ere poz atseginez (bir) Eragiok, mutil, aurreko danbolin horri, gaztainak erre artean, gaztainak erre artean txipli, txapla, pum! Gabon gaba pozik igaro daigun (bir) BIRJINA MAITE Birjina maite lotan dago zure seme laztana. Seaskatxoan ipiniozu gure bihotzen kuttuna. Ongi, bai, ongi igaro ditzan gaua eta eguna, poliki poliki eragiozu egin dezan lo ona. HAU GABON GABA Au da egun alaia GAUR GABON! GAUR GABON! Poztu zaitez anaia GAUR GABON GABA Jesus dator gugana goazen gu beragana, GAUR GABON! GAUR GABON! GAUR DOGU GABON GABA! GAUR GABON! GAUR GABON! GAUR GABON GABA Gaba da baņa argi GAUR GABON! GAUR GABON! Dana dogu oskarbi GAUR GABON GABA! Negu da baņa bero Jesus jaio ezkero. GAUR GABON! GAUR GABON! GAUR DOGU GABON GABA! GAUR GABON! GAUR GABON! GAUR GABON GABA GAUEKO IZAR Gaueko izar argitsuenak piztutzea(re)kin batera haurtxo eder bat etorri zaigu bart arratsean etxera. Ordu ezkero etxeko danak poztu ta zoratzen gera jauna dalako zerutik honuntz datorren jainko berbera (bir) |