- Aurten ere heldu zaizkigu Gabonak. Berriro giroa ezberdin samar nabari daiteke gure
kaleetan. Jendea pozago, dena apainduta, gabon kantak denda eta tabernetatik irteten ...
Hitz batez: Gabonetan gaude.
- Badirudi gudak, istiluak, borrokak eta halako gauza guztiak Gabonetan gelditu egiten
direla.
- Batzuetan gudak Gabonetan gelditu egiten dira, hori egia da. Baina amaitu bezain laster
berriro elkarri tiroak botatzen hasten dira elkar hiltzeko. Hori bai: beste bat hiltzen
duten bitartean "Zorionak" edo "Urte berri on" esango dute.
- Gabonetan badirudi dirua derrigorrez gastatu behar dela, derrigorrez pozik egon behar
dela. Baina dirurik ez daukana? Edo gaisorik dagoena? Edo ...
- Berriro Gabonak! Hau nazka! Laster gainean izango ditugu eta berriro betiko faltsukeria
agertuko da.
- Gabonetan jendea atseginagoa izaten da: elkarri "zorionak" esaten diote,
elkarri opariak ematen dizkiote ...
- Gabonetan, aspaldidanik ikusi ez ditugun lagunak eta senideak ikusteko eta elkarrekin
egoteko aukera izaten da.
- Dendak ikusten badituzu ematen du dena ondo dagoela, dendarien jarrerak ikusita badirudi
zure betiko lagunak direla. Bene-benetan nahi duten gauza bakarra saltzea da. Besterik ez!
- Eta soldata "estraz" zer? Nor ez da alaitzen kobratzerakoan eta gastatzean?
Eta umeak poz-pozik, opariz beteta eskolara itzultzen direnean? Gabonak urteak daukan
gauzarik hoberena da.
- Ezagutu ere egiten ez dituzun pertsonei "Zorionak" esan, gustatzen ez
zaizkizunei opariak egin ... Askotan elkar gorrotatzen duten pertsona bik Gabonetan
adeitsuki "urte berri on" esaten diote elkarri.
|