www.santurtzieus.com

JAIOBERRIEN ADN-A

Jaioberriak ADN-ren bidez identifikatzeko sistema jarri zuen martxan atzo osakidetza

EAEko ospitale publikoetan jaioberriak ADNren bidez identifikatzeko sistema jarri zuen martxan atzo Osakidetzak. Ondorioz, umea jaiotzerakoan zilborrestetik odol tanta bat hartuko dute aurrerantzean. Horrela, umearen nortasunaren inguruko zalantzaren bat egonez gero, umearen odola eta zilborrestetik hartutako tanta parekatuko dira. Kontuan izan behar da odol tanta umeari zilborrestea kendu ostean hartuko dela, horrela jaioberriari eragozpenak sortaraztea eragozten baita. Osakidetzatik azaldu dutenez, sistema berriaren akats arriskua oso txikia da, eta ez du balio umearen aita nor den jakiteko edo kode genetikoa aztertzeko.

Euskaldunon Egunkaria