|
Kaixo, Patxi |
|
Gabon. Jende asko duzue gaur, eh? |
|
Bai. Zer afaldu nahi duzu, Patxi? Betikoa? |
|
Ez, gaur zerbait berezi nahi dut. Goseak nago. Ez dakit. Zer dago
afaltzeko? |
|
Menua jakin nahi baduzu, esango dizut. Sarrerako, esparragoak,
oilo-salda, arrain-zopa, paella eta entsalada. Esparragoak, esparragoak probatu behar
dituzu; ederrak atera dira. Arrain zopa ere ez dago txarra. |
|
Tira ba, hain ederrak badira, atera esparragoak; baina oilo-salda ere
probatu nahi dut. |
|
Orduan, gauza biak: esparragoak eta oilo-salsa. Ederto. Gero,
bigarrenerako arraina eta haragia ditugu. Arrainetan: legatza plantxan, frijitua, saltsan;
gero langosta. Zer gehiago? Ah! Bisigua, atuna saltsan, amuarrainak. |
|
Arraina ez; gaur haragia nahi dut. Haragia berezia. Zerbait berezirik
badago? |
|
Tira, berezi-berezia, ba, ez. Baina badugu arkume errea, eta ahatea
laranjarekin ere bai. Bikote horrek, esate baterako, ahatea laranjarekin eskatu du. Gero
betikoa: solomiloa, oilasko errea, idi-txuleta... |
|
Arkume errea probatu nahi dut, aspaldian ez dut jan eta. |
|
Ederto; postrerik behar duzu? |
|
Bai, zer duzue? |
|
Eguneko fruta, gazta, sagar-tarta, mamia eta whisky-tarta. |
|
Gaur sagar-tarta nahi dut |
|
Eta ardorik? Ardo zuri ederra dugu. Monopola. Garestiagoa da, baina
" gero gerokoak" Ez al da hala, Patxi? |
|