www.santurtzieus.com

JOSEINA ETXEBARRIA

Kaixo, Ataungo Joxemiel Barandiaran herri ikastetxeko ikasleak gara eta hemen gatozkizue Joseina Etxebarriari egin diogun elkarrizketa eskaintzera.

  1.  
  2. Ni irratian sartzea oso bitxia izan zen. Txiki-txikitatik musika gustatu izan zait, eta , Bilbon kazetaritza ikasten ari nintzela, etxera etorri nintzen batean amak esan zidan Euskadi Irratian jende gaztea eskatzen zutela musika programa bat egiteko. Deitu nuen hara, proba batzuk egin, eta harrezkero hor nabil.

  3.  
  4. Gure lan egiteko era oso bizia da, inprobisazioan oinarritzen da. Lan egiteko era hau radioformula deitzen da eta horren barruan "autokontrola"; hau da, geuk egiten dugu dena, bai aurkeztu eta bai bolumena igo eta jaitsi. Beraz, momentuan ari zara dena sortzen.

  5.  
  6. Egia esan behar bada, konplexu pixka batekin hasi nintzen irrati kontu hauetan, ahotsarengatik. Bi mutil ginen orduan: besteak oso ahots lodia zuen, eta nik, berriz... Gerora konturatu naiz ahots desberdina izateak badituela bere alde onak eta txarrak. Oskorri taldeko Natxok, irratira etorri zen batean, "kaixo Etxeberria" esanez agurtu ninduen. Esan zidan nire ahotsa espeziala zela, gustatzen zitzaiola; beste batzuek, aldiz, ahots nazkagarria dudala esan izan didate.

  7.  
  8. Nire arlokoa izan beharko luke. Mila albiste gustatuko litzaidake ematea. Euskal Herrian pixkanaka-pixkanaka esaten ari dira zorionez. Nik badaukat anekdota polit bat honetaz. Badut nik talde bat asko markatu nauena: Ramones. Bada, Euskadi Irratian talde horren banaketaren berri eman behar izan nuen, justu inoiz eman nahi ez nukeen albistea.

  9.  
  10. Zorte on! Irratian lan mota ezberdin asko egin daitezke. Nire ustez, irratia zirraragarria da, sekulako bitartekoa da. Nire, irratia ezagutu nuenean, bizitza goitik behera aldatu zitzaidan.

  11.  
  12. Jada ez daukat estilorik; hasi nintzen batzuekin eta besteak gorrotatu egiten nituen. Urteetan aurrera zoazen heinean askoz ere aukera zabalagoa egiten duzu.

  13.  
  14. Bada... pila bat ligatzen da, izugarri. Batez ere telebistan ikusten bazaituzte; gero kalean ezagutu egiten zaituzte, festetan eta horrela... Oso bitxia da.

  15.  
  16. Hori oso erlatiboa da, bakoitzak bere estiloa du. Dena den, badaude disko batzuk ezinbestekoak: Ramones, Metallica, Sepultura, Beatles, George Winston, Metheny, Handel, Deep Purple...

  17.  
  18. Behin edo behin, bai, tokatu zait. Zuei afizioa sortzen badizue eta irrati lana atsegin baduzue, gutxienez besteok egiten duguna estimatzen ikasiko duzue.

  19.  
  20. Badauzkat ofizio frustratuak, eta inoiz ez nukeen pentsatuko irratian bukatuko nuenik. Musikari izatea asko gustatuko litzaidake (sentituko nuke bizilagunengatik) eta horrekin inongo loturarik ez duen beste gauza bat: gezurra dirudien arren, ikaragarri gustatzen zaizkit kamioiak, indusmakinak...


  21. Ari nintzen, gau batean, estudioko mahaia garbitzen. Horretarako deskonektatu egiten dugu, eta telefonoak jo zuen. Laguna zen, Andorrara joan behar genuen eta plana egiteko. Horretan ginela, beste telefonotik dei bat; hura ere laguna, asmo berarekin. Telefonoen aurikularrak elkartu eta biek hitz egiten zuten bitartean, ni lanari jarraitu nintzaion. Handik pixka batera, kontroletik: "Zerbait gertatzen duk. Jendea deika ari duk, musikaren azpitik bi tipo Andorrarako planak egiten entzuten dituk...". Instalazioan ibili ziren arratsaldean, eta dena martxan. Hura marka!

Euskaldunon Egunkaria