www.santurtzieus.com

JOSTABERRI

Telebistaz jostailuen iragarki gutxiago eskaintzeko eskatu du Haurren Defendatzaileak

Madrilgo Haurren Defendatzaile Javier Urrak eskaera bat egin zien atzo telebista kateei: haurrentzako saioak eskaintzen dituzten garaian jostailu iragarki gutxiago emititzeko. Izan ere, Gabonak baino lehen «bonbardaketa» izaten da telebistan, eta horixe, hain zuzen, eragotzi nahi du. «Ondo da iragarkiak ematea; izan ere, informazioa ematen dute, eta gero, kontsumitzerakoan, aukeratzeko ahalmena lantzen lagun dezake; baina garai batzuetan publizitate gehiegi ematen da, eta, ondorioz, frustrazio erreakzio batzuk sor daitezke».

Euskaldunon Egunkaria 1999-XI-17