www.santurtzieus.com

JULIO IBARRA

Gurasoak euskaldunak ziren baina lan kontuak zirela-eta hemendik hara ibili zirenez euskara erdi galduta zegoen etxean. Hamazazpi urte nituela hasi nintzen euskara ikasten.

Santutxoko AEKko gaueskolan eta, Azkue euskaltegian eta Deustuko Unibertsitatean ibilia naiz euskara ikasten. Ez zitzaidan oso zaila egin nolabait entzuna neukalako eta borondate tinkoa baldin badago hain zaila ez delako.

Zailena aditza egin zitzaidan, baldintza subjuntibo ariketa madarikatuak baina jende askok gazteleraz ere ez dakizki... Gero lan munduan eta maila pertsonalean guztiz aberasgarri izan da niretzat euskara. Animuak emango nizkieke orain ikasten ari direnei. Ez da etsi behar ez eta obligazio bezala hartu ere, patxadaz baizik. Beste hizkuntza bat jakiteak aberastu egiten gaitu eta euskara, azken finean, gure hizkuntza da.

Zabalik, 2000-I-22