- 0-12 urte bitarteko umeak atzeko eserlekuetan bidaiatzea gomendagarria
izateaz gain,aulkitxoa, kapazua, kuxin altxagarriak erabili behar dituzte
- Eusteko sistema bereziren bat aukeratu behar denean umearen pisua eta
altuera hartu behar dira kontuan.
- Erosten dugun edo eskuratzen ditugun eusteko tresnak beti HOMOLOGATUAK
izango dira.
- Umea ez da sekula besotan eraman behar. Egin diren azterlanetan 5 km/h
baino gehiagoko abiaduran joanez gero, istripu bat gertatzen bada, helduak ezin diola
umeari eutsi ikusi da
- Ibilgailua airbag-duna bada, jarri umea beti atzeko eserlekuan.
- Abiatu aurretik, itxaron denak uhalak lotuta eduki arte.
- Kotxean sartu-irteerak egiteko, espaloira ematen duen atea erabili.
- Ez utzi inoiz umerik bakarrik ibilgailuan.
- Ez eraman besteen umerik zure ibilgailuan eusteko sistema egokirik ez
baduzu.
- Ez utzi zure seme-alabei besteen ibilgailuan ibiltzen, ez badute eusteko
sistema berezirik.
|