www.santurtzieus.com

LAPURRETA EGIN OSTEAN, BARKAMENA ESKATU ZION DENDARIARI

 

Bilboko denda batean lapurreta egin zuen J.C.A.S. 32 urteko gizonezkoak barkamena eskatu zion dendariari lapurreta egin ondoren. Horretaz gainera, plastikozko poltsa bat eskatu zion dendariari aurretik lapurtu zizkion 2700 pezetak eramateko. Izan ere, txanponetan eraman zuen lapurtutako diru guztia. Lapurreta egiteko 30 zentimetroko labana erabili zuen izatez Zaragozakoa zen gizonezkoak, betiere iturri polizialen arabera.

Euskaldunon Egunkaria