Estatu Batuetako psikologoek ikerketa asko egin dituzte estresari buruz. Izan ere, hori da gizarte modernoko arazorik handienetako bat. Larritasuna zein egoeratan sortzen den azaldu dute, baita estres hori zenbaterainokoa den ere. Lan horren emaitzak ondoko zerrendan jaso dituzte. Ez du jende guztiarentzat balio, agian izaerak eta nortasunak zerikusi handia duelako horretan. Baina hortxe-hortxe gabiltza gehienak. Egoerarik larrienak 100 puntu ditu zerrenda horretan.
HABE, 289.zkia |