Mari euskal mitologiako jainkosa nagusia da. Bizileku asko ditu, baina ezagunenetako bat Anbotoko mendian duena da. Horregatik, Anbotoko Dama edo Damia izenez ere ezaguna da. Marik badu bere senarra, Maju. Ostiral arratsaldeetan etortzen zaio eta ilea orrazten dio bere urrezko orraziarekin. Baditu bi seme ere: Atarrabi eta Mikelats; lehenengoa ona da eta bigarrena, berriz, gaiztakeriaren ordezkari. Batzuetan, Mari gizon hilkorrekin ezkontzen da eta seme-alabak izaten ditu beraiekin. Era askotara irudikatu izan dute, haien artean: emakume eder bat, ile luzeduna, eskuineko eskuan urrezko gaztelu bat eta oinetan herensuge bat duela. Mari ipuin eta legenda askotan agertzen da. Hurrengo lerroetan adibide bat daukazue. Legenda hau "libro dos linhagens" etik, Don Pedro Barcellos Kondeak XVI. Mendean idatzitako liburutik hartua dago. Don Diego Lopez de Haro, XIV. Mendean Bizkaiko Jauna zen. Ehiztari porrokatua zen eta, ahal zuen guztietan ateratzen zen basurde edo beste piztiaren baten bila. Izan ere, garai hartan, horrelako animaliez beteak zeuden gure mendiak. Egun batean, pieza on baten atzetik zebilela, emakume bat entzun zuen haitz baten gainean kantari. Ahotsa erabat zoragarria zen eta Don Diegori haren jabea ezagutzeko gogo bizia sartu zitzaion. Ez zuen bere bizian horrelako emakume ederrik ezagutu. Garaia eta dotorea zen, larruazal zuri eta leunekoa. Bere begiak oso beltzak ziren eta bere ilea luzea eta urre kolorekoa. Urrez bordatutako soineko berde bat zeraman eta kopetan zinta bat. Hain distiratsua zenez, Don Diego itsuturik maitemindu zen.
Damak onartu zuen, baina gauza bat agintarazi zion: bere aurrean ez zuela inoiz aitaren egingo. Mari eta Bizkaiko Jauna ezkondu ziren eta bi seme-alaba izan zituzten; semea Iņigo Gerra izenekoa. Urteak aurrera zihoazen eta denak zoriontsu bizi ziren Diego Lopez de Haro-ren gazteluan. Baina egun batean, Don Diegok basurde handi bat ekarri zuen ehizatik bueltakoan; berehala prestatu zuten afarirako. Familia osoa mahaian zegoela etxeko bi txakur sartu ziren jangelan eta zaunkaka hasi janari eske. Bat, txakur alano handi bat zen eta bestea, urtxakurra, askoz txikiagoa. Don Diegok, barrez, basurde hanka bat bota zien. Bi zakurrek gogor ekin zioten batak besteari kendu nahian eta, txakur txikiak handia hil egin zuen eta basurde hanka hartuta alde egin zuen. Don Diegok, ezin erreprimiturik, aitaren egin zuen esanez:
Une hartan bertan, Marik bere alaba hartu zuen eta berarekin hegan alde egin zuen leiho batetik. Geroztik ez zuen inork haien berririk izan. Beste urte batzuk joan ziren eta, Gaztelakoen aurkako gerra batean Don Diego preso hartu eta Toledoko fortaleza batera eraman zuten. Iņigo Gerrak aita askatu nahi zuen, baina ez zekien nola. Halako batean gizon zahar bizartsuri batek honela esan zion:
Iņigo Anbotora joan zen bada, eta, hurbildu zenean, Mari ikusi zuen haitz baten gainean.
Marik oihu bat egin zuen eta zaldi zuri eder bat azaldu zen.
Eta hala, Iņigo zaldi gainera igo eta, konturatu zenerako, aita preso zeukaten kartzelan zegoen. Bere bila joan zen, eskutik heldu eta zaldia zegoen tokira eraman zuen; honek ekarri zituen etxera. Geroztik, Bizkaiko Jaunaren etxean hiltzen zituzten behi guztien barrukiak haitz baten gainean uzten zituzten Marirentzat opari eta hurrengo goizean ez zuten ezer aurkitzen. Eta esaten zutenez, hala egin behar omen zen, bestela gaitz izugarriren bat eroriko omen zen Jaunaren edo etxearen gainean. Horrela egin zuten urte askotan. Gero eskaintza hori egiteari utzi zioten eta etxe hartan ez omen zuten onik izan. Bizkaiko Leiendak |