www.santurtzieus.com

OTORDUETAN IODODUN GATZA

OTORDUETAN IODODUN GATZA ERABILTZEKO KANPAINA HASI DU EAEKO OSASUN SAILAK

Iodoaren gabeziak osasunari dakarzkion arazoei aurre egiteko herritarrek otorduetan iododun gatza erabil dezaten kanpaina bat hasi zuen atzo EAE Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun sailak. Kanpaina Iņaki Azkuna Eusko Jaularitzako Osasun sailburuak aurkeztu zuen Pedro Subijana sukaldari ospetsua alboan zuela. Subijanak argi azaldu nahi izan zuen iododun gatzak ez duela janarien "zaporean eta itxuran batere eraginik". Iņaki Azkunak, berriz, iodoaren gabeziak osasun arazo larriak ekar ditzakeela argitu nahi izan zuen. Horrela, pertsona helduetan bozioa, nekea edo idorreria bezalakoak eragin ditzakeen bitartean, ume txikiek oraindik eta gaixotasun larriagoak jasan ditzakete. Horien kasuan, iodoaren gabeziak burmuinean kalteak eragiten dizkie, eta, ondorioz, buruko arazoak ager daitezke.