www.santurtzieus.com

PIERCING-A

Antzinatik datorren ohitura

Zulatu esan nahi du euskaraz to pierce ingelesezko aditzak, eta jerundioa piercing da.

Zulatzaile modernoak 1975ean hasi ziren lanean EEBBetan, baina gorputza zulatzea kontu zaharra da munduko tribu askotan. Adibidez, Borneoko dayak tribuan, Grezia eta Erroma Zaharrean, garai bateko Egipton, Kamasutra liburuan, Ginea Berriko irlan...ia mundu osoan daude gaurko piercing-aren aztarnak. Gurean ere oso zabalduta dago; izan ere, belarriak zulatzea, hori ere piercing-a baita!

Baina orain, aurten, modan dagoena zilborra erakustea da.Sabelalde laua duten neskatilek eraztun-moduko bat jartzen dute. Horrelaxe apaintzen dira, eta hara begira jartzen dituzte begiak. Anntzinako Egipton erregetzaren ezaugarria zen hori. Erromako gladiadore batzuk uztaitxoak jartzen zituzten diti-buruetan.Horrela beren ausardia adierazten zuten, eta, aldi berean, uztaitxoekin beren kapari erori gabe eutsi. Zenbaitek bekainetan ere jartzen ditu bolatxo batzuk, edo sudurtzuloetan. Baita ezpainaren azpian,kokotzean edota mihiaren erdian ere. Eta nola ez ba,bularretan eta parteetan. Baina piercing batzuk egitea oso arriskutsua da, oso. Adibidez, klitorisean egiten direnak, edo zail-buruan. Eta ezin ditu edozeinek egin. Erdi-Aroan harreman sexualak eragozteko, uztaitxoak jartzen zituzten sexuan: gizonezkoek hirugarren hankaren puntan, eta em,akumenak ezpain bietan, kandadu

Guzti, beste batzuk penitentzia moduan erabiltzen dituzte uztaitxo horiek hor. Sevillako Hospital Clinico-an badute horren berri, Pedro Duque-ren tatuajes. El cuerpo decorado. Anillados piercings y otras modificaciones de la carne liburuan azaltzen denez.

Araudirik ez

Piercing-a egiten dutenak zirujautzan ari dira neurri batean. Euskal Herrian ez dago "lan " hori arautzen duen legedirik, eta gaur egun, edozeinek jar dezake piercing toki bat. Entzun musika-aldizkarian ikusi ditugu piercing-a egiten dituzten etxe batzuk, eta gu Bilboko Salon Logan-era joan gara. Hantxe egiten dute behar Javik, Nekanek, Silviak;Jorgek eta Lidiak.

Ondo aukeratu behar da piercingilea

Denek dute gorputzean zuloren bat edo beste, baina denek ez dute piercing-a egiten. Izan ere, ileapaindegia ere

Bada leku hura, ileapaindegi berezia, rastafarien ilajea jartzen dutena

Zilarra oso material txarra da

Logan-era ia gehienak zilborra apaintzera joaten dira. Javik esan zigunez, piercing-a ezin da edozein tokitan sartu, adibidez, hatzen artean. Logan-ek hiru urte daramatza Santa Maria kalean. Gaur egun, sei bat piercing egiten ditu egunean Javik. Ia bezero guztiak neskak dira. Paula, Laura eta Patricia legez. Hirurak urduri daude Javiren zain. Biana, 20 minutu pasa eta paula erabat. Lasaitu da: "Ez du minik egiten batere". Zilborra zulatu diote. "Anestesiarik erabili al du?" galdetu dio Patriciak. Esetz dio Paulak, ez dagoela horren beharrik.Patriciak badu hori galdetzeko arrazoia; lagun bati eraztuntxo bat jarri zioten zilborrean, auskalo zeinek, eta orain gaiztotuta dauka. Piercing-a egiteko aretoa horretarako erabiltzen dute bakarrik Logan-en hala behar gainera; han barruan Doloretako Amaren irudia dago, eta, agian, bezeroen minak arindu egiten ditu.

Sei bat lagun joaten dira egunero dendara

Paularen etxean badakite alabak zilborra zulatuko duela: "Nere ama ohituta dago. Nire neba guztiek dute piercing-en bat edo beste"Laurak, aldiz, 18 urte bete arte itxaron du, etxean ez zioten uzten eta. Laurak zilborreko eraztun hori atsegin du, eta horregatik jarri gura du "Niregatik egiten dut, ez soilik besteek ikusteko" Silviak sudurra eta belarriak ditu zulatuta. Orain Logan-en egiten du behar. Behar hartzen du telefonoa, euskaraz hartzen du. Orain bi urte lan bila ari zen, eta ez zuen piercing-ik sudurrean: "Badakizu, badaezpada ere". Patriciak salneurria aipatu digu: "Ama enteratzen denean 6000 pezeta gastatu behar ditudala!". Logan-eko piercing-ik merkeenak 4000 pezeta egiten du:

"Ez da garestia, kontuan hartzen badugu erabiltzen dugun tresneria guztia. Garbitasuna zorrotza da,baita esterilizazioa ere. Tresnak boltsatan sartzen ditugu autoklabean esterilizatzeko. Behin zulo bat egin eta gero orratza bota egiten da. Medikuntzako eskularruekin egiten dugu behar" esan digu Javik. Ebakuntza Javik

Eta Nekanek laguntzen dio tresneria garbitzen eta prestatzen. Javik bi urte egin zituen ikasten maisu batekin.Lehendabizi larruarekin egiten dituzte praktikak, eta ondoren jendearekin, zulatu errazekin

Zauriak orbaintzeko denbora

Ebakuntza egin ostean, zauria itxi egin behar da. Orbaindu. Eta, ixteko, ondo garbitu. Norberak egin behar du hori. Logan-en orri bat ematen diete bezeroei, eta hortxe azaltzen dira zulo-inguruak nola garbitu behar diren. Kuriosoa da. Beian ixten zailena zilborreko ebakuntza da, 3-9 hilabete bitartean. Izan ere, azal guztiak ez dira berdinak, eta denek ez dute berdin zaintzen beren piercing-a. Mihiak, berriz,4-6 aste behar ditu orbaintzeko.Gorputza zulatzen denean uztaitxoak, bolatxoak, e.a. jartzen dituzte. Urrezkoak dira batzuetan, edo metakrilatozkoak, kirurji altairuzkoak, titaniozkoak, niobium-ezkoak...baina zilarrik ez. Oso txarra da horretarako zilarra, zauria nekez orbaintzen da