OINARRIAK
|
Partaideak: 6 urtetik 17ra bitarteko nahi duten gazte guztiek hartu ahal izango dute
parte lehiaketan. Neurriak, euskarria eta teknika nork bere erara hautatuko ditu. |
|
Gaia: hau ere aukerakoa da. Betekizun bakarra, lana aire zabalean, GETXOKO KIROL PORTUAN
eta haren inguruetan betetzea da. |
|
Lanen zigilapena eta bilketa: Euskarriek garbi egon behar dute, marrazkirik gabe eta
Getxoko kirol portuan (Arriluze kaia, z/g), 10etatik 11,30era bitarte zigilatuko dira.
Lanak 13,30ak baino lehen aurkeztu behar dira leku berean. |
|
Epaimahaia: Arte plastikoekin zerikusia duten pertsonek osatuko dute, Bilbo-Bizkaia
Kutxak, Getxoko Udalak eta Getxoko kirol portuak izendatuko dituzte. Epaia atzeraezina
izango da. |
|
Mailak: Adinaren arabera, hiru maila zehaztu dira: |
Lehengoa: 6 urtetik 9ra bitartekoentzat
Bigarrena: 10 urtetik 13ra bitartekoentzat
Hirugarrena: 14 urtetik 17ra bitartekoentzat
Sariak:
| Bilbao-Bizkaia Kutxak lehiaketa honetan hiru sari emango ditu maila bakoitzean.
Hona hemen: |
Lehen saria: 20.000 pta. pintura materialerako eta garaikurra
Bigarren saria: 15.000 pta. pintura materialerako eta garaikurra
Hirugarren saria: 10.000 pta. pintura materialerako eta garaikurra
|
Getxoko Udalaren garaikurra udalerriko lehiakide baten obrarik
onenari, epaimahaikideen irizpideen arabera.
|
|
Getxoko kirol portuaren garaikurra, originaltasunari.
|
|
BBK Gaztedi Elkartearen domina gomutagarria parte hartu duten
guztiei.
|
|
Gaztedi Elkartekoak diren partaide guztien artean MUSIKA KATE
KONPAKTOA ETA ESTEREOA zozketatuko da.
|
|
Sari banaketa: Lehiaketaren egun berean egingo da, portuan bertan, 14,30ean.
|
|
Lanen itzulketa: Sari banaketa amaitutakoan eta ziurtagiria erakutsita jaso ahal izango
dira lanak.
|
|
Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauek eta epaimahaikideen erabakiak onartzea dakar. |
Informazioa:
KIRIK, kirol begiraleak, Tf.:94-491.17.46, Getxo
INFOJUVE: Tf.: 94- 423.99.93, Bilbo
|