www.santurtzieus.com

POSITIBO IZATEKO ABANTAILAK

Denbora aitizina joan ahala, nik pentsatzen dudanaren arabera, gure buruan oso borroka latza daukagu, positiboa eta negatiboaren artean. Gizakiaren oreka, antza, hor galtzen da edo irmotzen da.

Horren arabera sinesmen positiboek sortzen dituzte bizitzaren maisuak. Ezkorrek, ordea, bihozmina eta pairamena. Orobat jarrera ezkorrekin aldez edo moldez depresioa ager daiteke. Aditu askok uste du ezkortasunak jokabide neurotikoa ekar dezakeela. Antsiaz gain, ezkorrak agidanez berarengan akats pilo bat aurkitzen du. Alde horretatik kritikak (kanpokoak zein barrukoak) min jasanezina egiten du. Horretan, buruak, porrotaren zain dagoenean, ezin du pentsatu.

Eskuarki, positibo izateak esan nahi du zoriontasuna hurbilago dagoela edo behintzat indar gehiago daukala lor dezan. Positiboaren bilaketa ohitura bihurtzen denean abantailak itzelak dira funtzionamendu pertsonalean.

Positiboki sentitzean, arintasuna, ongizate, esperimentatzen da. Irria, zoriontasuna, bizitzeko alaitasuna, hedatzen dira. Jokabide positiboen artean, orotan gaindi azpimarratuko nituzke honako hauek: maitasuna, laztana eta kupida.

Jarrera positiboarekin irtenbideak bila daitezke, nahiz eta zailtasunak eduki. Izan ere arazoak erronkak bailiran har ditzakegu. Erronka aukera erabat gozagarri bilaka daiteke. Baikorrek helburua lortzeko egin beharrekoa burutzen dute. Lehenago ekiten diote lanari. Positiboek ez dituzte bilatzen aitzakiak erantzunkizunak bertan behera uzteko. Are gehiago estresak gai egiten ditu hobetzeko, sufrimenduak eramangarriagoak izan daitezen. Arrazoiak bilatzen dituzte. Egoera zailetan laguntza eskatzen dute konfidantza osoz. Ez dute jotzen bere burua erruduntzat.

Orain dela gutxi sikologo batzuek froga bat egin zuten ikasle askorekin hiru hilabetetan zehar. Baikorrek ezkorrek baino estresaren sintoma gutxiago izan zuten. Esaterako, giharretako mina, nekea, bertigoa. Informeak azpimarratzen zuen, azkenean dena etor daitekeela espero dugunetik. Beste aipamen egitearren, antza denez frogatuta dago baikorrek konfidantza gutxiago daukatela alkohola eta drogekin (tresna moduan) estresetik ihes egiteko.

Baikortasuna nolabait biziraupenerako funtsezkoa da. Jarrera positiboa duena ez dabil egun guztia kexaka baizik eta bidea jorratuz.

Tomas Angel Gonzalez