www.santurtzieus.com

SIESTA EZ DA ALFERKERIA SEINALE

Mediterraneoko herri nagien ohitura txarra izango balitz bezala mespretxatu izan dute estatubatuarrek bazkalondoko lo kuluxka, baina onartu dute azkenean etenalditxo horrek gorputzari egiten dion mesedea, eta enpresa asko lantokietan siesta egiteko gela bereziak jartzen hasi da.

Gauza guztien gainetik lana goresten duten Amerikako Estatu Batuetako enpresak langileen produktibitatea aztertu ondoren heldu dira ondorio horretara. Lo gutxi egiten dute estatubatuarrek, eta egiten dutena, gaizki. Gauean behar bezalako atsedenik hartu ez dutenek lanera ondo lo eginda doazenek baino %24 gutxiago produzitzen dute. Asko urritzen du logurak arreta eta, ondorioz, lan istripu gehiago izan ohi dituzte lo gutxi egiten dutenek. Batez beste, 100.000 milioi dolar galtzen omen dira urtero loarekin zerikusia duten arazoak direla medio. Horiek indar handiko arazoak direnez, gero eta enpresa gehiago ari dira lantokietan nup lounge izeneko gelak irekitzen, horietan langileek lo kuluxka egin dezaten. Tresneria egokiz hornitu dituzte gela horiek: besaulkiak, estalkiak, burukoak, musika lasaigarria edo belarrietarako tapoiak aukeran... Eta iratzargailuak, nahikoa omen da eta hamar-hogei minutuko siestatxoa norbera berrituta gelditzeko. Gorputzari eta buruari atseden eman ondoren, indar berriz ekiten diote atzera lanari, eta berehala errekuperatzen omen dute langileek loaldiari emandako denbora.

ZABALIK, 14 zenb.