www.santurtzieus.com

OHARRAK IDAZTEKO ARGIBIDEAK

Apunte hauek gaztelaniaz ere irakur ditzakezu

 

01. Zer da oharra?

Gurekin ez dagoen pertsona bati (laguna, familiakoa, lanekoa....) utzi nahi diogun mezu laburtxoa.

Zerbait esateko (berandu helduko zarela...)
Zerbait eskatzeko (erosketak egiteko, umearen bila joateko....)

02. Zein da oharrak duen egitura arrunta?

a. Agurra: zeure burua aurkezten duzu: nor zaren....

b. Mamia:

Zergatik ez zauden azaltzen duzu: non zauden, nora joan behar izan duzun, zergatik alde egin behar izan duzun....
Noiz etorriko zaren

Beraz...

Zein mesede eskatzen diozun, zer agintzen diozun....

c. Agurra

03. Nolakoa izan behar da oharra?

Argia. Ondo ulertu behar da esaten dena
Laburra. Gehienez 10 lerro

04. Oharrean erabil daitezkeen baliabideak

"Beraz". Mesedea eskatu baino lehen
"Berandu etorriko naiz; beraz, joan zaitez, mesedez, haurraren bila...."
 

"Bestela". Eskatzen dugun faborea zaila bada, beste alternatiba bat aurkezteko:

"Joan zaitez haurraren bila; bestela deitu zure amari..."
 

Denborazkoak: -NEAN, ETA GERO, ONDOREN....

Mesedea eskatzeko moduak (egoera eta konfidantzaren arabera)
Agindu zuzena: "Joan zaitez haurraren bila"
Eskaera: "Haurraren bila joateko eskatzen dizut"
Potentziala: "Joan zaitezke haurraren bila?"

 

EREDUA:

Kaixo, lagunok. Zuen irakaslea naiz.

Gaur oso bilera inportantea dut Donostian. Gaur bertan abisatu didate eta ez dut astirik izan zuei lehenago abisatzeko. Derrigorrez joan behar dut.

Beraz, gaur ez naiz zuekin egongo. Baina, hala ere, klasean lan egin dezakezue zuen kabuz.

Irakur ezazue atzo fotokopiatu genuen ipuina eta egin ezazue laburpen bat idatziz.

Astelehenean, klasea hasten denean, emango didazue.

Astelehenera arte. Ondo pasa

 

 

informazioa