Ariketa honetan, bereziki, arlo linguistikoari erreparatuko diozu. Eskutitza irakurri ondoren, azpimarratu beheko funtzioak adierazteko urkitzen dituzun hitzak, sintagmak edota esaldiak. |
|
Mª Carmen Garmendia andere agurgarria: Pozgarria izan beharko luke gure Bilbo zaharrak azkenik kategoriako museoa izango duela jakiteak. Kategoria ez ezik —kontzeptu abstraktuegia izan daiteke eta— erakar lezakeen jende kopurua ere kontutan hartzekoa da horrelako inbertsio handia egiterakoan. Bestalde, Guggenheim museoak industriak utzitako aldeen berpizterako balioko omen du. Jakina da garapenerako beharrezkoena hastea izaten dela gehienetan. Ezin esan, beraz, ideia honek funtsik gabeko burutazioa izan denik, askok eta askok dioten bezala. Hala ere, hiri baten kategoria, dituen eraikuntza ikusgarrien arabera neurtu behar al dugu? Ala hiritarren bizi kalitatea aztertuta? Kanpokoak bisitan erakarri eta bertakoei ezer gutxi eskaintzen dien hiriak ze kategoria du? Industrialdearen garapenerako beharrezkoa izango da agian, baina ez nahikoa. Besterik aurreikusi ezean, ez ote gabiltza postura joko arriskutsu batean? Galdera eta zalantza gehiegi. Seguru-seguru, ikusten ari garena baino ez dakigu. Batetik, euskalduntzerako diruak gero eta murritzagoak, eta bestetik, hain ikusgarriak ez diren kultur ekintzetarako laguntza eskasak auzo eta herrietan. Ez da onargarria, beraz, hain erantzukizun handia duzuen agintariok loteria moduko joko batean sartu izana, denon dirua erabiliz eta herri honen kultur garapena hipotekatuz. Guggenheim-en aurkako batzordea |
Zuzenketa-orria
Honetaz ariketa gehiago duzu: Gramatika ariketak karpeta
|