"Ostiraleko Jokoa" izeneko testuan aditzaren denborari erreparatu genion narrazioaren ezaugarrien adibide gisa. Testu honetan denbora adierazteko lexikoan, hitzetan fijatuko gara. Horretarako testutik batzuk kendu ditugu. Saiatuko zara bere tokian kokatzen? |
San Esteban bigarrena zen, eta, badakizu, _________ denak nahiko aspertuta. Ez genuen esaten baina aspertuta geunden; festetan, betikoa: hasten zara edaten ea ______neskaren bati arrimatzeko aukera dagoen baina ezer ez; _________ edan eta edan segitzen duzu eta azkenerako nazkatuta zaude horrenbeste festa eta dantza eta komeriarekin baina ez duzu esaten eta edaten segitzen duzu. _____ ______ ere nik ez nuen ikusi_______________, aditu bai baina ez nuen ikusi Jexuxek botila pasatu zidalako azken hondarrekin eta ni edaten ari nintzen eta ___________ aditu nuen nola esan zuen Joxe Ferminek: ikusi al duzue horko beltza? Ez didazu sinistuko baina ni botila noiz hustuko zain nengoen etxera joateko, ze, ________ erretira asmotan etxe aldera________________ , han hasi zitzaidan Jexux, barrenak berotzeko zerbaiten beharra izango zela eta botila pare bat ardo ateratzeko. ___________ esan nion nik, nahikoa festa genuela eta biharamunean goiz jaiki beharra nuela, eta Jexux aurrena modu onean hasi bazen, mesedez eta, zakar jarri zen______ , xuhurra ez izateko eta botila ardoa sikira ateratzeko. Berak bazekien noski, almazeneko giltza banuela, eta temosoago __________ botila ematea erabaki nuen, ordu txarrean, _____________ pentsatu nuen botila puskatzen bazuten aita konturatu egingo zela kaskoa falta zela eta hobe nuela _____ _____ haiekin egon, eta horrexegatik joan nintzen KamiƱazpira, bestela _________ ohean nengoen _________.
Abiatu nintzenean / Etxera nindoala / Gero / Eta gero / Etorri zenean / Lehenago / Gero / Jarri baino lehen / Baina gero / Eta orduan / Bukatu arte / Ordurako / Aspaldi / Ordurako / Orduantxe |
San Esteban bigarrena zen, eta, badakizu, ordurako denak nahiko aspertuta. Ez genuen esaten baina aspertuta geunden; festetan, betikoa: hasten zara edaten ea gero neskaren bati arrimatzeko aukera dagoen baina ezer ez; eta gero edan eta edan segitzen duzu eta azkenerako nazkatuta zaude horrenbeste festa eta dantza eta komeriarekin baina ez duzu esaten eta edaten segitzen duzu. Eta orduan ere nik ez nuen ikusi etorri zenean, aditu bai baina ez nuen ikusi Jexuxek botila pasatu zidalako azken hondarrekin eta ni edaten ari nintzen eta orduantxe aditu nuen nola esan zuen Joxe Ferminek: ikusi al duzue horko beltza? Ez didazu sinistuko baina ni botila noiz hustuko zain nengoen etxera joateko, ze, lehenago erretira asmotan etxe aldera abiatu nintzenean, han hasi zitzaidan Jexux, barrenak berotzeko zerbaiten beharra izango zela eta botila pare bat ardo ateratzeko. Etxera nindoala esan nion nik, nahikoa festa genuela eta biharamunean goiz jaiki beharra nuela, eta Jexux aurrena modu onean hasi bazen, mesedez eta, zakar jarri zen gero, xuhurra ez izateko eta botila ardoa sikira ateratzeko. Berak bazekien noski, almazeneko giltza banuela, eta temosoago jarri baino lehen botila ematea erabaki nuen, ordu txarrean, baina gero pentsatu nuen botila puskatzen bazuten aita konturatu egingo zela kaskoa falta zela eta hobe nuela bukatu arte haiekin egon, eta horrexegatik joan nintzen KamiƱazpira, bestela ordurako ohean nengoen aspaldi. |