www.santurtzieus.com

SAKONTZEN 2

Testuan dauden hutsuneetan sar itzazu hurrengo lokailuak, juntagailuak, menderagailuak eta denbora adierazleak:

Behintzat / ezta/ ere / ezta / ezta/ horregatik / bitartean / jakina / behinik behin / agian / eta / baina / gero / eta gerora / ordea / bertan / alegia / eta / baina

 

GAUZA TTIPIAK

Ziur nago hilorduan ez dugula politikari buruzko hitz handirik erabiliko mingainean, _____munduaren salbaziorako ideia erabakigarririk buruan, ______ekonomiari buruzko iritzi elaboraturik._______, hil hurranek ez diote ponposidadeari ___itxurakeriari probetxurik aterako._________, gurago izaten dute oroitzapen nimiño, txiker, ia ezdeusetan pentsatu, beroriek ekarritako oihartzun eta sentsazio xamurrez goxatu. Arimarako ongarri izeko Eujeni__________, hilzorian genuela, ume-denborako olgetekin hasi zitzaigun berbetan. Neuri, ______, egurrezko triziklo batez hasi zitzaidan belarrira xuxurkaka irribarre pikaroa aurpegian.___________, Citizen Kane filmeaz hasi nintzen hausnarrean._______, protagonistak haurtzaroko trineoari eskaini zion akabuko pentsamendua, berau baitzen oraleku baketsu eta babesle bakarra.________, Izeko Eujeniri jazo zitzaion gauza bera.

Ez dugu, ________, hil hurran egon behar, _______hurrik______, egoerik ulertzeko. Desolazioak erasotzen digunean berde eta iñuxente ginen sasoira jotzen dugu. Une latzetan txikitako txakurtxoaz akordatzen gara. Neuk ere baditut neure akorduak, noski, _______pentsatzen nabil ez ote zaidan azken hatsean beste imajina bat etorriko. Honako hau: aita akordeoia jotzen. Nintzen ume-koxkor hura lo seko geratzen zen, aitari begira, eta dena zen majikoa. ________piztiak bezalakoa naiz, musika entzunez baretzen dena, ________nik zera gura nuke, estadio baketsu hori eternal bihurtu, _______arrazionalizatze oro zeharo desagertaraztea. Jakina, fantasiaz ari naiz, egunerokotasun mingarriak menperatu egiten gaitu, bere egiten gaitu, zurrunbilo sozio-politiko-etiko-kulturaletara garamatza. ________esaldi arranditsuren artean ez bizitzearekin _________konformatuko nintzateke, inposaturik datzokigun iritziez libratu eta geuretxoak izatea. Gauza ttipiz inguraturik bizi nahi nuke, horietaz gozatu...hilzorian egoteraino iritsi beharrik gabe.

Josu Lartategi

 

 

Zuzenketa-orria

GAUZA TTIPIAK

Ziur nago hilorduan ez dugula politikari buruzko hitz handirik erabiliko mingainean, ezta munduaren salbaziorako ideia erabakigarririk buruan, ezta ekonomiari buruzko iritzi elaboraturik. Jakina, hil hurranek ez diote ponposidadeari eta itxurakeriari probetxurik aterako. Horregatik, gurago izaten dute oroitzapen nimiño, txiker, ia ezdeusetan pentsatu, beroriek ekarritako oihartzun eta sentsazio xamurrez goxatu. Arimarako ongarri izeko Eujeni behinik behin, hilzorian genuela, ume-denborako olgetekin hasi zitzaigun berbetan. Neuri, gero, egurrezko triziklo batez hasi zitzaidan belarrira xuxurkaka irribarre pikaroa aurpegian. Eta gerora, Citizen Kane filmeaz hasi nintzen hausnarrean. Bertan, protagonistak haurtzaroko trineoari eskaini zion akabuko pentsamendua, berau baitzen oraleku baketsu eta babesle bakarra. Alegia, Izeko Eujeniri jazo zitzaion gauza bera.

Ez dugu, ordea, hil hurran egon behar, ezta hurrik ere, egoerik ulertzeko. Desolazioak erasotzen digunean berde eta iñuxente ginen sasoira jotzen dugu. Une latzetan txikitako txakurtxoaz akordatzen gara. Neuk ere baditut neure akorduak, noski, baina pentsatzen nabil ez ote zaidan azken hatsean beste imajina bat etorriko. Honako hau: aita akordeoia jotzen. Nintzen ume-koxkor hura lo seko geratzen zen, aitari begira, eta dena zen majikoa. Agian piztiak bezalakoa naiz, musika entzunez baretzen dena, baina nik zera gura nuke, estadio baketsu hori eternal bihurtu, eta arrazionalizatze oro zeharo desagertaraztea. Jakina, fantasiaz ari naiz, egunerokotasun mingarriak menperatu egiten gaitu, bere egiten gaitu, zurrunbilo sozio-politiko-etiko-kulturaletara garamatza. Bitartean, esaldi arranditsuren artean ez bizitzearekin behintzat konformatuko nintzateke, inposaturik datozkigun iritziez libratu eta geuretxoak izatea. Gauza ttipiz inguraturik bizi nahi nuke, horietaz gozatu...hilzorian egoteraino iritsi beharrik gabe.

Josu Lartategi

 

 

informazioa