www.santurtzieus.com

TABAKOA

Demagun tabakoaren gaia azalpenezko egitura orokor baten bidez garatu nahi dugula. Gogora dezagun nola uler daitekeen azaldu aditza.

 

Azaltzea zerbait ulertaraztea da. Ekintza honen bidez, gure inguruan sortzen diren galderei erantzuna emanez, ezagutzaren garapena bideratzen da. Munduaren gainean sortzen zaizkigun galderei erantzun bat baino gehiago eman ahal zaizkionez, gure aukera indartzen duten arrazoiak agertu behar ditugu, ezinbestean, besteen kaltean.

Zer egiten dugu azaltzen dugunean?

Zehaztu, definitu, erakutsi, kontatu edo argudiatu dira hiztunok egiten duguna azalpen bat gartzen dugunean. Baina beti egiten dugu berdin?

Tabakoaren gaiari, berdin heltzen al diogu lagunartean, ikastetxeko gela batean edo enpresaren bilera batean? Ez, jakina. Ez baitira berdinak gure jarrera pertsonala azaltzea, eta tabakoaren eragina neska-mutikoei azaltzea.

Azalpenak ezaugarri ezberdinak izango ditu. Baina argi dago gure inguruan sortzen diren azalpen gehienak arrazoitzea dutela helburu.Tabakoa azaltzean egiten dugun aukeran datu batzuk baztertzen ditugu; zerbaiten alde jartzen gara gure ikuspegiak hala eskatuta. Azaltzea, gehienetan, argumentatzea ere bada.

Informazio desberdina agertuko da A testuan idazlea erretzailea izanda ala ez izanda. Sarreratik beretik markatuko da aldea.

 

 

Planifikazioan asmoa, egitura eta informazioa aukeratu behar ditugu. Ariketa honetan hiru eskema eginda dituzu, zure lana eskema horiez informazioz betetzea da. Ez aritu idazlanak idazten, erabaki sarreran emango diozun ikuspegia eta helburu hori lortzeko aukeratuko dituzun punutak.

 

EGITURAK

IDEIEN GARAPENA

A

Sarrera
Gaur egungo egoera
Alde onak
Alde txarrak
Ondorioa

 

 

B

Sarrera
Datuak
Arrazoiak
Ondorioak
Konponbideak
Ondorio Nagusia

 

 

C

Sarrera
Hari kronologikoa
Amaiera

 

 

 

Zuzenketa-orria

Zirriborroak irakasleari eman.

 

 

informazioa