LAGUNTZA GEHIAGO |
ARIKETAK |
UNITATEAK |
Elkarreragina
Eztabaida batean parte hartzen ari diren partaideek elkarri eragiten diote, eztabaidak dirauen bitartean. Horrela, hitz egiten ari diren bitartean, bakoitzaren jarrerak, iritziak, usteak... besteenean dute eragina; eta besteenek, bakoitzarenean. Horregatik, ez da harrigarri gertatzen bakoitzaren iritzia besteenarekin osatzea edota aldatzea.
Interakzioa
Eztabaidan parte hartzen ari direnek besteek esandakoari erantzun beharra sentitzen dute; edota, gutxienez, nolabaiteko erreakzioa izaten dute.
Interakzioaren aurrean, ez da aurreikusten norbere iritziaren eboluzioa edo garapenik; bestearen edo besteen iritziaren aurreko erantzuna soilik.
Negoziazioa
Elkarreraginarekin lotutako kontzeptua dugu. Bai interakzioa, bai negoziazioa argumentazioaren elementuak ditugu.
Negoziazioak interakzioan gerta litezkeen zenbait ekintzarekin du zerikusia:
Bestearen iritzia ondo ulertu den ziurtatzea. | |
Besteak norbere iritzia ondo ulertu duen ziurtatzea. | |
Adostasuna adieraztea | |
Jarrera ezberdinak hurbiltzeko aukerarik dagoen ikustea | |
Esan nahi dena birformulatzea besteak/besteek hobeto ulertze aldera. |
Argumentazioarekin lotutako zenbait funtzio jakin burutzeko honako hauek erabiltzen dira.
Iritzia emateko
"Nik uste dut... -la" | |
"Iruditzen zait... -la" | |
"Esango nuke ...-la" | |
"Nire ustez" | |
"-t(z)earen alde/kontra nago" | |
"Eta zergatik ez duzu ...-tzen" | |
"Oraingoan ... bazenu" |
Ukatzeko, desadostasuna adierazteko
"Ez nago konforme / ados" | |
"Ez zait iruditzen" | |
"Ez dut uste horrela denik" | |
"Ez nator bat zurekin" |
Gaitzespena adierazteko
"Horrela ezin da ....-rik egin" | |
"Ez da ... rik egiterik"/"Horrela egingo duenik ez dago." | |
"Ezin dute gehiago horrekin." | |
"... eraman ezinezkoa zait" | |
"Ez dago hau jasango duenik" |
Gomendatzeko
"Zergatik ez duzu ... –tzen"? | |
"Bururatu zaizu ... –tzea"? | |
"Hobe duzu/zenuke ... –tzea" | |
"Nik zuk bezala/legez ... egingo nuke" |
Aurreko funtzioak betetzeko testu antolatzaileak:
Arrazoiak gehitzeko
gainera, baita ... ere, are gehiago, ez hori bakarrik, batetik... bestetik..., -(e) nez..., -lako |
Arrazoiak kontrajartzeko
baina, hala ere, edozein modutan, dena den, nahiz eta, arren... |
Konklusiorako
beraz, honela, ondorio gisa, laburbilduz, horregatik, , hau guztia dela eta, arrazoi hauengatik... |
Bestelako funtzio osagarriak
Informazioa jaso dela adierazteko
"Ondo", "Bai", "Ja", "Ea, ikus dezagun" |
Funtzio metadiskurtsiboa
Hau da, burutzen ari den edo burutu nahi den edo burutu den eginkizunarekin berarekin lotuak; argudiatze-eginkizunarekin lotuak, alegia
"X-ek esandakoari erantzungo diot"; "Ez moztu, mesedez", "Barkatu, baina nire txanda da", "Askotan errepikatu dut", "Ez didazu ondo ulertu", "Nahiko nuke nik esandakoari norbaitek erantzutea", "X-ek esandakoa laburtzen badut..."... |
Erregulaziozkoak
"Ez da hala?", "Entzudazu", "Begira zer diotsudan", "Jarrai dezagun"... |
Intentsitatea modulatzen dutenak
"Asko, oso..." jakina"," horixe baietz"... |
Zerbait lortzeko edo konpentsatzeko estrategiak
Hitz jakin bat aurkitzen ez denean, bere definizioa eman: "Zera, erreklamazioa egiteko aurkezten duzun eskari hori..." | |
Edozertarako erabiltzen diren hitzak: "traste", "gauza", "zera" | |
Atzerritartzea: bigarren hizkuntzaren ahoskerarekin eman ema hizkuntzako hitz bat: "konklusioa", "erregulazioa"... | |
Atzeratzeko edo denbora irabazteko estrategiak: | |
Betegarriak, zalantzazko trikimailu eta taktikak: "hara", "egia esan", "zera esan nahi dut"... | |
Norberak edo besteak esandakoa errepikatzea |
Birformulazio estrategiak
Norberak esandakoa konpondu: "Esan nahi dut..." | |
Norberak esandakoa beste modu batera esan. |
Elkarreragina estrategiak
Ez ulertzearen edo txarto ulertzearen inguruan gertatzen direnak:
Eskaerak: errepikatzeko eskatzea (Esango zenuke berriro, mesedez? Zer esan duzu?, Nola...?); argibideak eskatzea (Zer esan nahi (izan) duzu horrekin? Ez dizut ondo ulertu..); baieztatzeko eskatzea (Hau esan nahi izan duzu? Ondo ulertu dut?...); ez ulertzearen adierazpenak (hitzezkoak eta ez-hitzezkoak). | |
Erantzun posibleak: Berriz esatea, beste era batera esatea, azalpen luzeagoa ematea, murriztea, baieztatzea, konpontzea...; begiratzea, obserbatzea... |