www.santurtzieus.com

AZALPENAREN EZAUGARRIAK

 

Azaltzeak (esplikatu edo kontatu moduan ulertuta) entzule bat eta mintzagai bat eskatzen ditu. Mintzagaiaz ez da eztabaidatzen, eta solaskideen artean badago gaiaz dakien norbait eta gaiaz interesa duen norbait. Ezagutza maila eta jakinguraren ikuspegitik, harremana asimetrikoa da. Zerbait azaltzen dugunean nolakotasunak argitu, mamia zehaztu, ilun egon daitezkeen puntuetan sakondu egiten dugu eta, normala denez, eginkizun honetan zailtasun batzuk ager daitezke:

Gaia bera

Entzuleak ezagupen gutxi izatea

Igorleak hartzailearen ulermen gaitasuna txarto kalkulatzea

Azaltzean horrelakoak agertu ahal zaizkigu gure solaskidearen partetik: Zer dela eta esan duzu...? Ez dut ondo ulertu, argituko ahal duzu...? Hau esan duzunean, zehaztuko zenuke...?

Baina azalpen idatzietan hartzaileraren erantzuna ez dugu hain hurbil eta testuak bestelako egitura eta planifikazioa izaten ditu., egoeraren eta asmoaren arabera, definizioak, zerrendatzea, adibideak ematea, aipuak, analogiak, esaldien birformulazioak erabiliko dira.

 

 

Sartu eusk@ltegira!