www.santurtzieus.com

AZALPENEZKO TESTUEN EGITURA

 

Azalpenezko testuek, oro har, honako egiturak izan ohi dituzte:

 

TESTU-ATALA

BALIABIDEAK

 

1. Sarrera

 

Gaiaren aurkezpenean adierazten da zein den testuko ideia nagusia.

Sarrera erakargarria lortzeko, honako bideak ditugu:

 

Galdera erretorikoak egin.

Hasieratik esaldi nabarmena zapla bota.

Azaldu nahi den gaiaren ikuspegi historikoa eman.

Norbaiten hitzak, esaerak, atsotitzak aipatu.

Pasadizoren bat kontatu.

Irakurlea zerbait egitera gonbidatu.

Gaiaren garrantzia azpimarratu.

Gaiaren zatiak azaldu.

 

 

2. Garapena

 

Behin sarrera idatzita eta testu koherentea osatzeko, informazioa ez da burura datorren bezala bota behar, baizik eta kriterio batzuen arabera ordenatu behar dugu.

 

Ideiak ordenatzeko baliagarri gerta daiteke helburu orokorra edo espezifikoa idaztea eta jarraian gaiari loturik leudekeen puntu batzuk zerrendatu, azkenik puntu horiek kriterio baten arabera biltzeko.

 

 

3. Ondorioa

 

Ondorioak helburu bat baino gehiago bete dezake azalpenezko testuetan. Horrela, besteak beste, ondorioak:

 

Hasieran aurkeztu den gaira itzuliko da irakurlea.

Gai edo puntu nagusiak azpimarratuko ditu, laburtuz edo zerrendatuz.

Azaldu diren adibideetatik ondorenak aterako ditu.

Gaiaren ikuspegi diferenteak eta zenbait datu eman ondoren, norberaren iritzia azalduko da.

Irtenbide garbirik azaldu gabe galderaren bat zabalduko du.

 

Dena den, garrantzizkoa da ondorioa era zuzenean eratzea, azken batean, horixe baita irakurleak gogoratuko duena.

 

 

Sartu eusk@ltegira!