3. Mugatuari
buruzko zenbait ohar
4. Izenordea 7. Hura / Bera 8. BAT / -A 9. Erakusleak |
1.1. Izen propioetan
Adib.:
Zer, zein, zenbat galdekariekin. |
1.2. Determinatzaile zehaztugabeekin
Aurretik:
Adib.:
Edozein | |
Zenbait | |
Makina bat | |
Honenbeste, horrenbeste, hainbeste | |
Hainbat | |
Edozer... |
Atzetik.
Adib.:
asko | |
gutxi | |
batzuk | |
gehiago | |
gutxiago... |
1.3. Zenbakiekin: zein diren ez dakigunean
1.4. Zenbait esaera finkoetan
Adib.:
Sutara bota | |
Eguzkitan bero-bero | |
Izerditan egunero | |
Uretara noa. |
Perpaus bateko aditzarekin komunztatzen duen izen-sintagma mugagabean dagoenean, aditza singularrean edo pluralean jokatuz zalantzak sortzen dira. Puntu horri buruz ez dago arau zehatz eta bakarra. Beraz, badirudi kasu horietan aditza nahiz pluralean nahiz singularrean joka daitekeela.
Adib.:
Makina bat haur eskolaratu da | |
Makina bat haur eskolaratu dira. |
3. MUGATUARI BURUZKO ZENBAIT OHAR
Espainolez artikulurik gabe erabiltzen diren zenbait hitz euskaraz mugatu bezala erabiltzen dira. Esate baterako:
3.1. Izenburu, titulu, errotulu eta horrelakoetan erabiltzen diren hitzak
Adib.:
oharra | |
jaialdia | |
krosa | |
jatetxea... |
3.2. Izen propioen ondoren, aposizio gisa jartzen diren hitzak
Adib.:
Indurain, Tour-eko txapelduna, atzo izan zen hemen. |
3.3. Harridurazko esaeretan
Adib.:
Zein ederra! | |
Hau poza! |
Dena den, aditzarekin doanean, badirudi mugagabean ere erabiltzen dela.
Adib.:
Zein gustagarri zaion kirola! |
3.4. Norbaiten edo zerbaiten izaera adierazten duten hitzetan
Adib.:
Etxe zuria da | |
Abuztua beroa da |
Dena den, puntu honetan bada mugagabean erabiltzeko joera ere.
4.1. Izenordeak
Soilak |
Indartuak |
|
|
Forma indartuak erabiltzen dira:
a) Galdegaia direnean, baldin eta kontrakotasuna markatu nahi bada.
Adib.:
Neronek esan nion. |
b) Galdegaia ez denean, honako bi kasu hauetan ager daiteke:
- ere, behintzat, behinik behin eta antzekoekin doanean.
Adib.:
Neuk ere badut horren beharra. |
- ni neu, zu zeu eta antzeko itzulietan.
Adib.:
Nik neuk ez dut ezer horren kontra. |
Forma soilak erabiliko dira gainerako kasuetan.
a) Ezezkakoetan (kontrako arrazoirik ez bada).
Adib.:
Zuk ez duzu ezer entzun |
b) Zati-galderetan.
Adib.:
Eta zu nor zara? |
c) Bokatiboetan
Adib.:
Hi, txikito, hator hona! |
4.2. Izenorde posesiboak
Soilak |
Indartuak |
|
|
«Lehen eta bigarren pertsonetako izenorde posesiboek bi era dituzte, lehen era (ene...) eta higarren era (neure...) deituko ditugunak. Sintagmaren batean posesibo bat gertatzen bada, delako posesibo hori lehen eran agertuko da, baldin gertatzen den sintagmari dagokion aditzean pertsona eta numero bereko formanteren bat (ni, hi...), NOR, NORK nahiz NORI motakoa agertzen ez bada. Bestela posesiboak bigarren era hartuko du». (*)
Adib.:
Nik neure etxera eramango zaitut | |
Mikelek bere lagunak ezagutzen ditu | |
Hori ez da nire erlojua | |
Zuk ez duzu zeure burua maite. |
(*) SARASOLA, I. Nire/Neure, Zure/Zeure literatur tradizioan. lkus, Euskara XXV, 1980, 433. or.
4.3. Bihurkuntza
Bihurkuntza edo erreflexiboa -re(n) burua moldeaz adierazten da.
4.4. Erakusleak
Soilak |
Indartuak |
|
hau hori hura hauek horiek haiek |
hauxe /
horixe huraxe hauexek horiexek haiexek |
berau / beronek
berori / berorrek bera / berak berauek beroriek beraiek |
(Berau eta berorri bizkaieraz izan ezik, oso gutxi azaltzen diren formak dira. EGLU-I, 94. or.)
Bera-k behin baino gehiagotan errepikatzen den objektu, pertsona... bakarra adierazten du. Berdin-ek ostera, objektu, pertsona... bat baino gehiago izanik, beraien erabateko antza.
Adib.:
*Bi amek haur bera izan dute | |
Nere lehengusuaren eztaietara eraman nuen soineko berarekin joango naiz zureetara ere | |
Zure alabak eta nireak soineko berdina dute. |
Bera aurretik doan izena azpimarratzeko erabiltzen da eta izen sintagma horrek hartzen dituen mugatzaile eta deklinabide-atzizkia hartuko ditu.
Leku kasuetan (hots, -n, -ra, -tik), bera beste izen sintagma batekin aposizioan doanean:
a) berean (berera, beretik) erabiltzen da ekialdeko euskalkietan.
b) bertan (bertara, bertatik) mendebaldekoetan.
Adib.:
Diodan zerbait Euskaltzaindiari berari buruz (Mitx.) | |
Emakume honek beronek baditu beste bi alaba ere | |
Etxe horretan berean nere lagun handi bat bizi da | |
Etxe horretan bertan... |
7. 1. Hau / hori / hura, izenordain bezala, hirugarren pertsona seinalatzeko erabiltzen ditugu. Hirugarren pertsona hori eta erakuslea perpaus berean badaude, bera (forma indartua) erabili ohi da
Adib.:
Errege batek berarengana deitu eta esan zion. |
7.2. Erakusleak seinalatzen duen pertsona eta erakuslea perpaus desberdinetan azaltzen direnean, berriz, bi kasu bereiz daitezke
- Ekialdeko euskalkietan: hura
- Mendebaldeko euskalkietan: bera
Ekialdeko joera komenigarriagoa ote den batek baino gehiagok uste du. Idatzian, behinik behin, bai.
- Noiz erabili hura?
a) Bera-k seinalatzen duen hirugarren pertsona aurreko perpausean aipatua izan arren, bera-ren antezedentea izan daitekeen beste hirugarren pertsona bat eta bera perpaus berean daudenean.
b) Erakusleak erakusten duen pertsona gehiagoren arteko bat bada.
Artikulua |
a) Zenbakaitz diren izenekin. Adib.:
b) Alde, inguru, aurre eta antzekoekin. Adib.:
c) Dena dela, adjetibo bat tartekatuz gero, batzuetan ez da norma betetzen. Adib.:
d) Balio jenerikoa: Izenak zenbakarriak izanik ere, bat gabe ageri dira, espezie osoa edo hartuz. Adib.:
Nolako galdetzaileaz egiten diren galderak ere arrazoi honengatik mugatuak izan ohi dira. Adib.:
Dena den, balio jenerikoa nahiko aldakorra izan daiteke. Euskalki batetik bestera alderik bada eta. Adib.:
|
||||||||||||||||||||||
Noiz? (-a)
|
e) Bat eta a-ren arteko oposizioa. Bat mugatzaileak eta a- artikuluak ez-ezagun/ezagun oposizioa adieraz dezakete. «Errealitateaz dugun ezagutzak munduarekiko informazio bat ematen digu eta informazio horren arabera uste baldin badugu aipatzen ari garen entitatea bakarra dela, orduan ez dugu 'bat' erabiliko, artikulua baizik». (EGLU-1, 111. or.) Adib.:
Ba bai dakigu gizonak buru bakarra duela. Berdin esan dezakegu aho, aurpegi, sabel eta gorputz-atalak adierazten dituzten izenez. Adjetiboren bat agertuz gero, bat jar daiteke c) puntuan azaldu dugun bezala. f) Predikatu osagarrietan. Adib.:
|
||||||||||||||||||||||
Zenbatzailea noiz? (bat)
|
a) Bat / anitz oposizioan Beste edozein zenbaki jarri ordez bat jarri nahi dugunean: Adib.:
b) Istorioren bat kontatzen hasi eta izaki bat lehendabizikoz aipatzen dugunean. Adib.:
|
Beste kasu anitzetan kontuak nahiko ilun daude eta beste zenbait kasutan azkenik, edozein erabil daiteke (-a edo bat, nahi bezala) txandakatuz. Esan dezagun, dena den, gaur egun bat ugaltzearen arriskua dagoela eta gehiegi hedatzen ari dela gure artean.»
(EGLU-I, 115. or.)
- Erdaratik zuzenean itzulitako esakerak barra-barra entzuten dira:
Adib.:
Badut buruko min bat... |
Ez ote da jatorragoa:
Adib.:
Nik dudan buruko mina... | |
Hau buruko mina... |
- Eta partitiboaren ordez erabiltzen dugunean, zer gertatzen da?
Adib.:
Ez dut perretxiko bat ikusi | |
Lore bat ekarriko bazenit? |
Ez al dira jatorragoak honako esakera hauek?
Adib.:
Ez dut perretxikurik ikusi | |
Ez dut perretxiku bat ere ikusi | |
Ez du perretxikurik ikusi bat ere | |
Lorerik ekarriko bazenit? |
|
|
|
9.1. Oharrak
Bigarren graduko pluralak |
eta Ez hoiek, hoyek...Horiek, horien...
Hirugarren graduko ergatibo singularra |
eta Ez harekHark
Nominatibo plurala = ergatibo plurala |
dira; Hauek dute eta Ez hauk, hok...Hauek
Horiek dira; Horiek dute eta Ez horik, hoik...
Haiek dira; Haiek dute eta Ez haik, hek...
Datibo singularra |
eta Ez honeri, honei...Honi
Horri eta Ez horreri, horrei...
Hari eta Ez hareri, harei...
Datibo plurala |
eta Ez haueiri, haueidi...Hauei
Horiei eta Ez horieiri, horieidi...
Haiei eta Ez haieiri, haieidi...
Motibatiboa |
eta Ez haugatikHonegatik / honengatik
Horregatik / horrengatik eta Ez horigatik
Haregatik / harengatik eta Ez huragatik
Hauengatik eta Ez hauegatik, hauek gatik
Horiengatik eta Ez horiegatik, horiek gatik
Haiengatik eta Ez haiegatik, haiek gatik
Hirugarren graduko bizigabeetan: Hargatik
Baturako ez da onartzen -gaitik.
-TA- daramaten kasuetan |
eta Ez hontan...Honetan, honetako...
Horretan, horretako... eta Ez hortan...
Baina: Hartan, hartako... eta Ez haretan...
Instrumentalean |
Honetaz, horretaz, hartaz
Baina: Honezaz, horrezaz, harzaz «ez dira gaitzesten».
Baturako ez dira «honetzaz», «horretzaz», «hartzaz» onartzen.
Honez, hauez, horrez, horiez, harez, haiez honako esaera hauetarako onartu dira:Honez gain, honez gero...
Hortaz (= beraz) ilatibo gisa onartu da.
Ablat. pluralean -ETATIK onartu da, baina -ETARIK baztertu gabe. |
Adlatibo direktiboaz eta terminalaz ez da ezer erabaki, baina deklinabideari buruzko arauak ikusiz, hau atera daiteke:
Noraino? = Adlatibo + INO: Honetaraino, horretaraino, hartaraino, eta adberbioetan: honaino, horraino, haraino.
Norantz? = Adlatibo + NTZ: honetarantz, horretarantz, hartarantz, eta adberbioetan: honantz, horrantz, harantz.
Baina Ez «-runtz».
Adberbioaren adlatiboa, oihu gisakoa (ecce). |
eta Ez honera, honea...Hona
Horra eta Ez horrera, horrea...
Hara eta Ez harea...
Honako hau eta Ez honoko |
Honela, horrela osorik eta Ez hola |
osorik eta Ez holakoHonelako, horrelako
Forma laburrak, halere, onartzen dira hola-hala, hala-holako eta antzeko esaeretan.